Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Turismoa Euskal AEn

2010eko maiatza


 

2008an turismoak Euskal AEko BPGren %5,3 ekarri zuen

 

Foto 1

Euskal AEn 2008an egindako turismo-gastua 3.596 milioi izan zen, BPGren %5,3. 2005-2008 artean turismo-sektorearen ekarpena jaitsiz joan da; BPGren %5,5 2005ean eta %5,3 2008an. Historikoki Euskal AEko turismo-tradizioa Donostian eta Gipuzkoako kostaldean finkatu da; arian-arian aldatuz joan da. 2005etik turismoa dibertsifikatuz joan da, eta Bizkaiak heldu dio lehenengo postuari absolutuki, baina ez BPGrekikoan. Txangozaletasunaren (egunerokotasunetik kanpoko jarduera, gaualdirik gabekoa) garrantzia azpimarratzekoa da Euskal AEn. Hartutako bisiten %80 inguru da.

[Ikus gehiago]

 

2009an Euskal AEko hotel-establezimenduetan, bidaiariak eta gaualdiak %1 murriztu ziren

 

Foto 1

2009an bidaiarien sarrerak 1.991.790 izan dira, alegia aurreko urtean baino 29.000 gutxiago. Arabara eta Bizkaira heldutako bidaiari kopurua %2 gutxitu da, eta Gipuzkoara %1. 2009ko gaualdiak 3.743.209ra iritsi dira, hau da, aurreko urtean baino 50.000 gutxiago, eta bilakaera negatiboa izan dute Arabak (%-1) eta Bizkaiak (%-3); Gipuzkoak (%0) lehengoan dirau. Bidaiarien batez besteko egonaldiak 1,88 egunetan jarraitu du. Euskal AE osorik hartuta, betetze-maila 2008ko %44,57tik 2009ko %41,66ra pasatu da.

[Ikus gehiago]

 

Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak, %1, eta gaualdiak murriztu, %1, 2009an

 

Foto 1

Euskal AEko nekazal-turismoko establezimenduetan, 113.624 bidaiari-sarrera izan dira 2009an, aurreko urtean baino %1 gehiago. Gaualdiak 324.078 izan dira, hots, 2008an baino %1 gutxiago. Bidaiari-sarrerak %3 igo ziren Araba eta Gipuzkoan, eta %3 jaitsi Bizkaian. Gaualdiek gora egin dute Araban (%1), jaitsi Bizkaian (%-3) eta berdin jarraitu Gipuzkoan (%0). Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2008an 2,90 egunekoa izatetik 2009an 2,85 izatera jaitsi da. Betetze-mailak ere okerrera egin du: 2008an %26,29koa izan zen eta 2009an %24,10koa.

[Ikus gehiago]

 

2009an Euskal AEn 437 hotel-establezimendu eta 370 nekazal-turismo ziren

 

Foto 1

Eustatek egindako Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestaren arabera, 2009an Euskal AEn 437 hotel-establezimendu ziren; 186 Gipuzkoan, 182 Bizkaian eta 69 Araban. Establezimendu hauei ia 9 milioi plaza eta 4,7 milioi gela pasa zegozkien. Nekazal-turismoak 370 ziren urte horretan Euskal AEn: 165 Gipuzkoan, 124 Bizkaian eta 81 Araban.

Adierazle nagusiak
PPG I-2010 -0,6%
Jarduera I-2010 55,5%
Langabezia I-2010 8,9%
KPI 04-2010 1,1%
IPI 03-2010 1,9%
Interneten erabiltzaileak 2009 51,7%
 

Adierazle nagusiak

Euskal AEko BPGk urte arteko %0,6eko jaitsiera izan zuen 2010ko lehen hiruhilekoan.

2010. urteko lehen hiruhilekoan biztanleria landuna %55,5ean zen, eta langabezia-tasa %8,9an.

KPI %1,1 igo zen apirilan; urte arteko aldakuntza-tasa %1,3 izan zen.

Bestalde, Industri Produkzioaren Indizea (IPI) %1,9 igo zen lehengo martxoan aurreko urteko hil beraren aldean.

Azkenik, 2009.ean 15 urte edo gehiagoko euskal biztanleriaren %51,7 Interneten erabiltzaile zen.



Eustati buruz

Foto de Acerca

Koiunturakoa

Atal honetan Eustatek egindako koiunturazko eragiketa guztiak aurkezten dira, hilero edo hiru hilerokoak, Euskal AEko ekonomia-zikloaren egoeraren berri emateko, arreta berezia jartzen delarik orain dela gutxikoan eta etortzear denean. Koiunturazko azterketa nagusiki sistema ekonomiko (nazio bateko edo erkidego bateko ekonomia) baten edo haren zati baten (jarduera-adar bat, turismoa, esaterako) jokaera osoa irudikatzen duten denbora-serieen epe motzeko bilakaera aztertzean datza. Funtsezko lehengaiak denbora-serieak dira: denboran zehar gertakizun baten gainean egindako behaketa-bildumak.

[Ikus gehiago]

 


Eustat-Euskal Estatistika Erakundea

Helb. elek.: informacion@eustat.es

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen