Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen

Logo Eustat

Turismoa Euskal AEn

2012ko maiatza


 

2010ean turismoak Euskal AEko BPGren %5,6 ekarri zuen

 

Foto 1

Euskal AEn 2010ean egindako turismo-gastua 3.663 milioi izan zen, BPGren %5,6. 2010ean turismo-gastuaren erdia pasa (%52,9) Euskal AEn bizi eta turismo-jarduera erkidegoan bertan egiten duten turista eta txangolariek sortua da, gehi kanporako turismoaren sorburuko gastua, alegia, egoiliarrek Euskal AEn egindako gastuak (bidaia agentziak eta garraioa, batez ere) turismoagatik erkidegotik kanpora abiatzen direnean. Gainerako %47,1 beste erkidego edo estatuetatik datozen turista eta txangolariek sortua da. Txangozaletasunaren (egunerokotasunetik kanpoko jarduera, gaualdirik gabekoa) garrantzia azpimarratzekoa da Euskal AEko gastu turistikoan. Hartutako bisiten %80tik gertu dabil.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

 

2011n %5 hazi zen euskal hotel establezimenduetako sarrera eta gaualdien kopurua

 

Foto 1

2011n bidaiarien sarrerak 2.341.720 izan dira, alegia aurreko urtean baino 103.021 gehiago. Bidaiarien sarrerak %5 igo ziren Araban, %7 Bizkaian, eta %1 Gipuzkoan. Gaualdiak 4.435.404 izan ziren, hau da, 2010ean baino 221.344 gehiago izan dira eta bilakaera positiboa izan dute hiru herrialdeetan: Araban %7 hazi ziren, Bizkaian %8 eta Gipuzkoan %2. Bidaiarien batez besteko egonaldia 2010eko 1,88tik 2011ko 1,89ra joan da. Euskal AE osorik hartuta, betetze-maila 2010eko %43,97tik 2011ko %46,40ra pasatu da.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago]

 

2011n bidaiari-sarrerak %4 gehitu eta gaualdiak %1 murriztu ziren Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan

 

Foto 1

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, 123.447 bidaiari-sarrera izan dira 2011an, aurreko urtean baino %4 gehiago. Gaualdiak 337.017 izan dira, hots, 2010ean baino %1 gutxiago. Bidaiari-sarrerak %9 igo ziren Gipuzkoan, %2 jaitsi Bizkaian, eta Araban aipatzeko moduko aldaketarik ez. Gipuzkoan %2 hazi ziren gaualdiak; Bizkaian %4 jaitsi eta Araban %2. Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia 2010eko 2,85 egunetik 2011ko 2,73 egunera jaitsi da. Betetze-mailak ere okerrera egin du: 2010ean %24,06 eta 2011n %23,37.

[Ikus gehiago]

 

2011n Euskal AEn 446 hotel-establezimendu eta 394 nekazaritza-turismo ziren

 

Foto 1

Eustatek egindako Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestaren arabera, 2011n Euskal AEn 446 hotel-establezimendu ziren; 191 Gipuzkoan, 184 Bizkaian eta 71 Araban. Establezimendu hauei ia 9,5 milioi plaza eta 5 milioi gela pasa zegozkien. Nekazaritza-turismoak, 394 ziren urte horretan Euskal AEn: 174 Gipuzkoan, 126 Bizkaian eta 94 Araban.

Eustati buruz

Foto de Acerca

Serie historikoen datu-bankua

2003tik Eustatek badu haren webean lanabes bat zeinak ahalbidetzen baitie interesdunei momentuan sartzea denboran zehar burututako estatistika-eragiketetako datuetara. Serie Historikoetako Datu-bankua da; Eustaten estatistika-datuak eman eta etengabe eguneratzen da, azken datuak sartzen direlarik. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI) eragiketak aldiroko informazioa eskaintzen du hotel-establezimenduei buruz: Euskal AEko hotelak, ostatuak, pentsioak, nekazaritza-turismoko etxeak eta kanpinak. Establezimenduetan sartutako bidaiariak eta betetako plazak zenbatzen ditu; okupazio-indizeak egitea ahalbidetzen du, bai gelaka, bai plaza kopuruari begiratuz.

[Ikus gehiago: Hotel establezimenduak]

[Ikus gehiago: Nekazaritza-turismoa]

 


Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:



Hemen ere jarrai gaitzazu: Twitter Twitter y Facebook Facebook

 

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea

Helb. elek.: informacion@eustat.es

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa: (+34) 945 01 75 01


Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen