HomeLurData. Difusión estadística mediante GIS. C.A. de Euskadi

LurdataLurdata

LurDataren bidez —Eustaten zerbitzu berria- informazio estatistikoa lor daiteke biztanleez, etxebizitzez, jarduera ekonomikodun establezimenduez, lurralde-zehaztasun handiz; erabiltzaileak erabakitzen du zein zonalde geografiko ezagutu nahi duen.

Datu estatistikoak zabaltzeko modu berri hau GeoEuskadin —Eusko Jaurlaritzaren Informazio Geografikoaren Sisteman- oinarritzen da, eta ahalbidetzen du lurralde unitateen mapa gaineko marrazketa askea, edo sistemaren geruza geografikoen erabilera, esaterako biztanleria entitateak, zentsu sekzioak eta beste.

LurDatak ekipamendu eta zerbitzuen geruza geografikoen seriea du; aplikazio honen bidez zerbitzu dotazioei buruzko informazio estatistikoa ematen da —ostalaritza, merkataritza, hezkuntza, sozialak, osasuna- biztanleekin erlazionatuz eta lurraldean zehazki kokatuz; urtero eguneratzen dira.

LurDatak hertsiki errespetatzen du estatistika sekretua eta unitate informatzaileen isilpekotasuna babesten; edozein kontsultatatik ezabatzen dira eraikin gutxi batzuei buruzko informazioak edo jardueradun establezimendu gutxidunekikoak.

Tokiko datu oso zehatzak behar izanez gero, hauxe da erabiltzaileak behar lukeena.

LurData erabiltzeko, nabigatzailerik berriena behar da. Chrome edo Edge, hobe. Eguneratu, mesedez, zaharra edukiz gero

Sakatu HEMEN LurDatara sartzeko.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali