Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

25. zenbakia / Número 25

Azaroa 2013 / Noviembre de 2013

Eustatek webaren bertsio arina eta App bat dakartza, aparatu mugikorretatik datu estatistikoak kontsultatu ahal izateko

Foto 1

Euskal Estatistika Institutuak, Eustatek, abian jarri berri ditu webaren bertsio arin bat eta aplikazio bat (Eustat App), nondik aparatu mugikorren bidez, telefono edo tabletaz, kontsultatu ahal izango den Euskal AEko estatistika informazio eguneratua. Bertsioak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ditugu, eta edukiak gizarte-sare ezagunenetan partekatu daitezke.

Esaterako, Euskal AEko KPI, udalerrietako biztanle-kopurua eta adierazle estatistikoak kontsulta daitezke. Formatu digital berrien erabiltzaileei Eustaten webeko datu nagusien zati handi bat eskura jarri nahi zaizkie, erakargarri eta eroso, Eustaten teknologia berriekiko konpromisoaren berme.

[App: Doako deskarga]

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Eustat estrena una versión ligera de su web y una App que permiten consultar datos estadísticos desde dispositivos móviles

El Instituto Vasco de Estadística, Eustat, ha puesto en marcha recientemente una versión ligera de su web así como una aplicación (Eustat App) destinadas a la consulta desde dispositivos móviles, teléfono o tablet, de información estadística actualizada de la C.A. de Euskadi. Existen versiones en euskera, español e inglés y se pueden compartir contenidos en las redes sociales más habituales.

Consultar el IPC, la población de cada municipio o los indicadores estadísticos de la C.A. de Euskadi, son algunas de sus utilidades. Con ello se pretende hacer llegar de forma atractiva y cómoda gran parte de los principales datos disponibles en la web de Eustat a los usuarios y usuarias de los nuevos formatos digitales, reafirmando así el compromiso de Eustat con el uso de las nuevas tecnologías.

[App: Descarga gratuita]

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko BPG %1,1 gutxitu zen 2013ko hirugarren hiruhilekoan, urte artean

Foto 1

Euskal AEko BPG %1,1 gutxitu zen 2013ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko lau hamarren hobeto. INeren arabera, Espainiako ekonomia %1,2 murriztu zen. Aurreko hiruhilekoaren aldean, euskal BPG lehengoan (%0,0). Lehen Sektorea %1,8 murriztu zen urte artean; Industria (%-1,9) zortzigarren hiruhilekoz jarraian murriztu zen, baina hazi egin zen (%0,1) hiruhileko artean; Eraikuntza gutxiago murriztu zen (%-5,2); Zerbitzuak berdin jaitsi ziren bai hiruhileko artean, bai urte artean (%-0,4).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El PIB de la C.A. de Euskadi disminuyó un 1,1% interanual en el tercer trimestre de 2013

El PIB de la C.A. de Euskadi se redujo un 1,1% en el tercer trimestre de este año, cuatro décimas porcentuales mejor que el trimestre anterior. Por otra parte, la economía española disminuyó a una tasa del 1,2%, de acuerdo a la estimación publicada por el INE. Respecto al trimestre anterior, el PIB vasco no registró variación (0,0%). El sector Primario descendió en términos interanuales un 1,8%, la Industria presentó por octavo trimestre consecutivo un comportamiento negativo (-1,9%) aunque mostró una evolución intertrimestral positiva (0,1%), la Construcción moderó su contracción (-5,2%) y la actividad del sector Servicios descendió la misma magnitud tanto en tasa intertrimestral como interanual (-0,4%).

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko biztanleria landunean 11.000 pertsona gehiago ditugu eta langabezia-tasa %14,8 da 2013ko hirugarren hiruhilekoan

Foto 1

Euskal AEko lan-merkatuaren 2013ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 913.900 ziren, aurreko hiruhilekoan baino 11.000 pertsona gehiago (%+1,2). Langabezia-tasa, %14,8; aurtengo bigarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,3 puntu gehiago. Jarduera-tasa, %57,2, ehuneko 0,8 puntu gehiago aurreko hiruhilekoan baino; okupazio-tasa, %63,6, ehuneko 0,8 puntu gehiago, gizonentzat %68,1 eta emakumeentzat %59. Okupatuak gehiago dira zerbitzuetan eta nekazaritzan; gutxiago eraikuntzan eta industrian.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La población ocupada aumenta en 11.000 personas y la tasa de paro se sitúa en el 14,8% en el tercer trimestre de este año

Los datos del tercer trimestre de 2013 del mercado laboral vasco ofrecen una cifra de 913.900 personas ocupadas, lo que supone un aumento de 11.000 personas respecto al trimestre anterior (+1,2%). La tasa de paro se situó en el 14,8%, 0,3 puntos porcentuales más que en el segundo trimestre de este año. Por otro lado, la tasa de actividad fue del 57,2%, 0,8 puntos porcentuales por encima de la del trimestre anterior, y la tasa de ocupación se situó en el 63,6%, 0,8 puntos porcentuales más, alcanzando al 68,1% entre los hombres y el 59% para las mujeres. La población ocupada creció en el sector servicios y en la agricultura mientras que descendió en la construcción y en la industria.

[Ver más: Nota de prensa]

Gizon eta emakumeen bizi-itxaropenak haziz darrai Euskal AEn

Foto 1

Eustaten Adierazle Demografikoen arabera, oraintxe jaiotako mutikoa ia 79 urtez biziko da, eta ezkontzeko probabilitatea %49 izango du. Neskato jaio berriak 85,4 urteko bizi-itxaropena du, ezkontzeko probabilitatea %54 pasatxo eta haur bakarraren ama izango da. Bai bata, bai bestea helbidez 8 aldiz aldatuko dira bizitzan zehar. Adierazleek erakusten dutenez, bizi-itxaropena etengabe ari da luzatzen, bi sexuentzat; ugalkortasunak maila baxuetan jarraitzen du; ia ez dago hirugarren haurrik; ezkontza-tasa, beheraka.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Continúa aumentando la esperanza de vida de hombres y mujeres en la C.A. de Euskadi

Los Indicadores Demográficos elaborados por Eustat permiten prever que un varón recién nacido en la C.A. de Euskadi viva casi 79 años y tenga una probabilidad de casarse del 49%. En el caso de que sea mujer, su esperanza de vida se prolongará hasta los 85,4 años, su probabilidad de casarse será de algo más de 54% y tendrá un solo hijo. En ambos casos se mudarán de residencia 8 veces a lo largo de su vida. Los Indicadores muestran que tanto los hombres como las mujeres han experimentado un incremento constante de su esperanza de vida, que la fecundidad sigue en niveles bajos, que casi desaparecen los terceros hijos y que la nupcialidad desciende, entre otros resultados.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal industri jarduera %1,8 murriztu zen joan den irailean

Foto 1

2013ko irailean, lan egutegiko termino homogeneoetan, %1,8 jaitsi zen Euskal AEko industri produkzioa, 2012ko hil beraren aldean. Urtaro-eraginak zuzenduta, %0,3 gutxitu zen 2013ko aurreko hilaren aldean. 2013ko iraileko indizearen 2012koarekiko bilakaerak jaitsierak erakusten ditu industria sektore handi guztietan, Energian izan ezik; positiboa izan zen Bizkaian, %0,9, eta negatiboa Araban (%-5,0) eta Gipuzkoan (%2,8).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La actividad industrial vasca bajó un 1,8% en el pasado mes de septiembre

La producción industrial de la C. A. de Euskadi en septiembre de 2013 bajó un 1,8% con respecto al mismo mes del año 2012, en términos homogéneos de calendario laboral. Comparada con el mes anterior, disminuyó un 0,3%, una vez corregidos los efectos estacionales. La evolución del índice de septiembre de 2013 respecto a septiembre de 2012 presentó descensos en todos los grandes sectores industriales, excepto en la Energía, y tuvo signo positivo en Bizkaia, donde se incrementó un 0,9%, mientras que en Álava disminuyó un 5,0% y en Gipuzkoa un 2,8%.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko I+G gastua BPGren %2,12 izan zen 2012an, %0,5 hazirik

Foto 1

2012an, Euskal AEn guztira 1.372,9 milioi euro inbertitu ziren Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoaren (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %0,5 gehiago. BPGrekiko, I+G gastua %2,12 izan zen 2012an, aurreko urtean baino lau ehunen gehiago. Ez dago Espainia eta 27-EBko 2012ko daturik, baina halere Euskal AEko BPGrekiko I+G gastua sistematikoki izan da Espainiako batez bestekoaren gainetik, eta tartea handituz joan da azken urteetan. 2010ean Euskal AE 27-EBko batez bestekoaren gainetik izan zen. I+G gastu gehiena, %75,8, enpresek egin zuten.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El gasto en I+D de la C.A. de Euskadi creció el 0,5%, representando el 2,12% del PIB en 2012

En el año 2012 se emplearon 1.372,9 millones de euros en actividades de Investigación Científica y Desarrollo Tecnológico (I+D) en la C.A. de Euskadi, un 0,5% más que el año anterior. En relación al PIB, el gasto en I+D avanzó hasta suponer en 2012 el 2,12% del PIB, cuatro centésimas más que el año anterior. Aún no disponiendo de datos para el año 2012 para España ni para la UE-27, se observa que el porcentaje de gasto sobre el PIB en la C.A. de Euskadi se ha mantenido sistemáticamente por encima de la media de España y se agranda la diferencia en los últimos años. Por otra parte, en el año 2010 la C.A. de Euskadi superó la media de la UE-27. La mayoría del gasto en I+D, el 75,8%, lo efectuaron las empresas.

[Ver más: Nota de prensa]

Bidaiari-sarrerak %0,5 gehitu ziren urrian Euskal AEko hotel-establezimenduetan

Foto 1

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, 211.156 bidaiari-sarrera erregistratu ziren joan den urrian, aurreko urteko hil berean baino %0,5 gehiago. Bizkaian eta Gipuzkoan %1,5 eta %3,7 gehitu ziren eta Araban %10,5 gutxitu. Gaualdiak 392.369 izan ziren, 2012ko urrian baino %2,8 gutxiago; batez besteko egonaldia, 1,86 egun, aurreko urteko urrian 1,92 izan zelarik. Plazakako betetze-maila 2012ko urriko %47,2tik aurtengo %44,7ra gutxitu zen. Nekazaritza-turismoko gaualdiak %24,0 gutxitu ziren eta bidaiari-sarrerak %14,6.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las entradas de viajeros en los establecimientos hoteleros vascos aumentaron un 0,5% en el mes de octubre

Los establecimientos hoteleros de la C.A. de Euskadi registraron 211.156 entradas de viajeros en el pasado mes de octubre, un 0,5% más que las del mismo mes del año anterior. Aumentaron en Bizkaia y en Gipuzkoa un 1,5% y un 3,7%, respectivamente, mientras que en Álava disminuyeron un 10,5%. Las pernoctaciones ascendieron a 392.369, lo que representa un descenso del 2,8% sobre las de octubre de 2012, y la duración de la estancia media fue de 1,86 días frente a los 1,92 días de octubre del año anterior. El grado de ocupación por plazas pasó del 47,2% de octubre de 2012 al 44,7% para octubre de este año. En cuanto a los alojamientos rurales, disminuyeron las pernoctaciones un 24,0% y las entradas de viajeros un 14,6%.

[Ver más: Nota de prensa]

Adierazle nagusiak
BPG (2013ko 3. hiruhil.) -1,1%
Jarduera tasa (2013ko 3. hiruhil.) 57,2%
Langabezia-tasa (2013ko 3. hiruhil.) 14,8%
KPI (2013ko urria) 0,4%
IPI (2013ko iraila) -1,8%
Interneteko erabiltzaileak (2013) 65,8%
 
Principales Indicadores
PIB 3er. trim. 2013 -1,1%
Actividad 3er. trim. 2013 57,2%
Paro 3er. trim. 2013 14,8%
IPC 10-2013 0,4%
IPI 09-2013 -1,8%
Usuarios Internet 2013 65,8%
 

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Kalitate-fitxak / Fichas de calidad

Kalitate-fitxek, duela gutxi gaurkotuak eta Eustaten webean eskuragarri, estatistika-eragiketa baten kalitateari buruzko oinarrizko informazioa laburbildu nahi dute. Horretarako, EUROSTATek ezarritako estatistika-kalitatearen kontzeptua definitzen duten dimentsio nagusiak hartzen dira aintzat. Erabiltzailea informatu ere nahi da eskaintzen zaion produktuaren kalitateaz, Europako Praktika Onen Kodeko 4 Printzipioa betez. Azkenik, kalitate beste lanabes batzuekin batera, Eustaten estatistika-eragiketak kontrolatzeko eta ebaluatzeko erremintak dira.



Las fichas de calidad, recientemente actualizadas y disponibles en la web de Eustat, tratan de resumir la información básica sobre la calidad de una operación estadística. Para ello se tienen en cuenta las principales dimensiones que definen el concepto de calidad estadística según lo establecido por Eurostat. También pretende informar al usuario o usuaria de las principales características de la calidad del producto que se le ofrece, dando así cumplimiento al Principio 4 del Código de Buenas Prácticas europeo. Finalmente, sirven, junto con otros instrumentos de calidad, como herramienta de control y evaluación de las operaciones estadísticas de Eustat.

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

Eustat, Instituto Vasco de Estadística

E-mail: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias