Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

27. zenbakia / Número 27

Ekaina 2014 / Junio de 2014

Eustatek webean jarri berri dituen piramide interaktiboen bidez euskal biztanleria 1976tik 2026ra bitartean ikus daiteke

Foto 1

2026an Euskal AEn 2.077.333 pertsona biziko dira, %51,7 emakume eta %48,3 gizon. Urte horretan, gaur egun baino 100.000 biztanle gutxiago izango dira. 1976an 2.071.778 pertsona ziren, %50,4 emakume eta %49,6 gizon. Datu hauek Biztanleria Piramide Interaktiboetan ikus daitezke.

Lanabes berri hau Eustaten webean dugu dagoeneko eta hari esker Euskal AEko biztanleen bilakaera ezagut dezakegu modu grafiko eta dinamikoan 1976tik 20126ra. Biztanleriaren bilakaera sexu, adin edo lurraldearen arabera ikus daiteke. Beraz, jakin dezakegu bai iraganaren, bai etorkizunaren (proiektatutako datuez) berri.


[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Eustat incorpora en su web pirámides interactivas que permiten visualizar la población vasca desde 1976 hasta 2026

La C.A. de Euskadi tendrá en el año 2026 una población de 2.077.333 habitantes de los que el 51,7% serán mujeres y el 48,3% hombres. En ese año la población habrá disminuido en algo más de 100.000 personas respecto a la actualidad. Si nos vamos al pasado, en 1976 la población vasca ascendía a 2.071.778 habitantes, de los que el 50,4% eran mujeres y el 49,6% hombres. Todos estos datos se pueden visualizar en las Pirámides de Población Interactivas, una nueva herramienta alojada en la web de Eustat que permite conocer de forma gráfica y dinámica la evolución de la población residente en la C.A. de Euskadi a lo largo del periodo comprendido entre 1976 y 2026. Esta visualización se puede mostrar según sexo, edad o territorio. Por tanto, con esta herramienta se puede ver lo ocurrido en años pasados y también lo que previsiblemente ocurrirá en el futuro (datos proyectados).

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko BPGk %0,3ko hazkundea izan zuen 2014ko lehen hiruhilekoan

Foto 1

Euskal AEko BPGk %0,3ko hazkundea izan du 2014ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhileko tasa sendotzen delarik. Aldakuntza hau Espainiako ekonomiak izandakoaren hamarren bat azpitik da, INEren zenbatespenaren arabera. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, BPG %0,4 hazi zen, urte arteko hiruhileko-tasak bederatzi aldiz jarraian negatiboak izan ondoren. Urte arteko hazkundea Espainiako ekonomiarena (%0,6) baino bi hamarren txikiagoa da. Barne-eskaintzak, negatiboan hamabi hiruhilekotan izan ondoren, ekarpen positiboa egin dio BPGri.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El PIB de la C.A. de Euskadi registró un crecimiento del 0,3% intertrimestral en el primer trimestre de 2014

El PIB de la C.A. de Euskadi experimentó una subida del 0,3% en el primer trimestre de 2014, consolidándose así la tasa registrada en el trimestre anterior. Esta variación es una décima inferior a la registrada por la economía española, de acuerdo a la estimación publicada por el INE. Respecto al mismo trimestre del año anterior, el PIB creció un 0,4%, después de nueve tasas trimestrales interanuales negativas. Este crecimiento interanual ha sido dos décimas inferior al registrado por la economía española (0,6%). La demanda interna ofrece la primera aportación positiva al PIB después de doce trimestres en negativo.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko biztanle okupatuak %0,5 gutxitu dira, eta langabezia-tasa %15,5 da 2014ko lehen hiruhilekoan

Foto 1

Euskal AEn, 2014ko lehen hiruhilekoan, okupatuak 886.300 ziren, 2013ko laugarrenean baino 4.800 gutxiago (%-0,5). Langabezia-tasa, %15,5; aurreko hiruhilekoaren aldean 0,3 ehuneko puntu gehiago. Jarduera-tasak %57,2tan dirau, baina okupazio-tasa (%63,4) hiru puntu hamarrenez jaitsi zen, industrian eta zerbitzuetan metatzen delarik. %67,2 gizonentzat eta %59,3 emakumeentzat.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La población ocupada disminuye un 0,5% y la tasa de paro alcanza el 15,5% en el primer trimestre de este año en la C.A. de Euskadi

En el primer trimestre de 2014 había 886.300 personas ocupadas en la C.A. de Euskadi, lo que supone un descenso neto de 4.800 ocupados respecto al cuarto trimestre de 2013 (-0,5%). Por otro lado, la tasa de paro se situó en el 15,5%, tres décimas porcentuales más respecto al trimestre anterior. La tasa de actividad se mantuvo en el 57,2%, pero la tasa de ocupación (63,4%) descendió tres décimas de punto, concentrándose en la industria y los servicios. Esta tasa fue del 67,2% entre los hombres, mientras que supuso el 59,7% para las mujeres.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal esportazioak %12,4 hazi ziren lehen hiruhilekoan

Foto 1

Euskal AEko esportazioak %12,4 hazi ziren nominalki aurtengo lehen hiruhilekoan 2013ko aldi beraren aldean. Guztirakoa 5.372 milioi, iazko 4.779en aldean. Inportazioak %10,8 gehitu ziren, 4.316 milioi guztira. Saldo garbia (esportazioak ken inportazioak) positiboa izan da: 1.055 milioiko superabita; esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %124,5 (2013ko lehen hiruhilekoan, %122,7).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las exportaciones vascas crecieron un 12,4% en el primer trimestre

Las exportaciones de la C.A. de Euskadi registraron en el primer trimestre de este año un crecimiento nominal del 12,4% respecto al mismo periodo de 2013. Su cuantía se elevó a 5.372 millones de euros frente a los 4.779 millones del año anterior. Las importaciones, por otro lado, aumentaron un 10,8% y alcanzaron la cifra de 4.316 millones de euros. El saldo neto de las exportaciones menos las importaciones fue positivo y supuso un superávit comercial de 1.055 millones de euros, con una tasa de cobertura de las exportaciones sobre las importaciones del 124,5% (fue del 122,7% en el primer trimestre de 2013).

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko industri jarduera %2,6 gehitu zen 2014ko apirilean

Foto 1

2014ko apirilean %2,6 gehitu zen euskal industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,3 gehitu zen industri produkzioa, 2014ko martxoarekin alderatuta. Pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak urte artean: Garraio materiala (%6,3), Makineria eta ekipoa (%5,8). Jaitsierarik handienak: Material eta Ekipo elektrikoan urte arteko %8,2; Zura, paper eta arte grafikoetan, %1,0.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La actividad industrial de la C.A. de Euskadi subió un 2,6% en el pasado mes de abril

La producción industrial vasca subió un 2,6% en abril de 2014 con respecto al mismo mes de 2013, en términos homogéneos de calendario laboral. Comparado con marzo de 2014, la producción industrial aumentó un 0,3%, una vez corregidos los efectos estacionales. Entre los sectores industriales con más peso, registraron crecimientos más importantes en variaciones interanuales los de Material de transporte (6,3%) y Maquinaria y Equipo (5,8%). Los mayores descensos se produjeron en Material y equipo eléctrico, con una caída interanual del 8,2%, y en el de Madera, papel y artes gráficas, que disminuyó un 1,0%.

[Ver más: Nota de prensa]

Adin txikikoak eta mendeko senideak zaintzen, emakume okupatuek %50 ordu gehiago ematen dituzte gizonek baino

Foto 1

Etxetik kanpo lanean ari diren emakumeek 4,9 ordu ematen dituzte egunean 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak zaintzen, eta gizonek 3,1. Mendeko pertsonak zaintzen gizonek 1,5 ordu egunean eta emakumeek 2,3. Euskal AEko okupatuen artean etxeko lanak banatzean oraindik handiagoa da aldea: Gizonen %89,9k 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu etxeko lanetan, emakumeen %29,6k 3 edo gehiago.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las mujeres ocupadas vascas dedican un 50% más de horas diarias al cuidado de menores y de dependientes que los hombres

Las mujeres que trabajan fuera de casa destinan 4,9 horas diarias al cuidado de los hijos e hijas menores de 15 años, mientras que los hombres emplean 3,1 horas diarias. Estas diferencias se mantienen en el caso del cuidado de las personas dependientes, actividad a la que los hombres le dedican 1,5 horas diarias y las mujeres 2,3 horas. El reparto de tareas domésticas entre los ocupados y ocupadas de la C.A. de Euskadi resulta aún más desigual: nueve de cada diez hombres –el 89,9%– dedica 2 o menos horas a esas tareas, mientras que tres de cada diez mujeres –el 29,6%– emplean 3 o más.

[Ver más: Nota de prensa]

Bidaiari-sarrerak %7,6 gehitu ziren apirilean euskal hotel-establezimenduetan

Foto 1

2014ko apirilean, 188.304 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 13.326 gehiago, %7,6ko gehikuntza. Komeni da gogoraraztea 2013ko Aste Santua martxoan izan zela eta aurtengoa apirilean. Gaualdiak %12,3 gehitu dira 2013ko hil beraren aldean. Batez besteko egonaldiaren iraupena, 1,90 egun, eta plazakako betetze-maila, %42,6. Bidaiari-sarrerak %68,1 gehitu ziren euskal landa-ostatuetan, eta gaualdiak bikoiztu aurtengo apirilean.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Aumentan en abril un 7,6% las entradas de viajeros en los establecimientos hoteleros vascos

Las entradas de viajeros en los establecimientos hoteleros de la C.A. de Euskadi ascendieron a 188.304 viajeros en abril de 2014, 13.326 entradas más que en el mismo mes del año anterior, lo que supone un 7,6% más. Hay que tener en cuenta a la hora de interpretar estos datos que la Semana Santa de 2013 cayó en marzo y este año, 2014, en abril. Las pernoctaciones registraron un ascenso del 12,3% con respecto al mismo mes de 2013. La duración de la estancia media fue de 1,90 días y el grado de ocupación por plazas ascendió al 42,6%. Por otra parte, las entradas de viajeros aumentaron un 68,1% en los alojamientos rurales vascos, agroturismos y casas rurales, y las pernoctaciones se duplicaron en abril de este año.

[Ver más: Nota de prensa]

Adierazle nagusiak
BPG (2014ko 1. hiruhil.) 0,4%
Jarduera tasa (2014ko 1. hiruhil.) 57,2%
Langabezia-tasa (2014ko 1. hiruhil.) 15,5%
KPI (2014ko maiatza) 0,5%
IPI (2014ko apirila) -4,0%
Interneteko erabiltzaileak (2014) 67,9%
 
Principales Indicadores
PIB (1er. trim. 2014) 0,4%
Actividad (1er. trim. 2014) 57,2%
Paro (1er. trim. 2014) 15,5%
IPC (05-2014) 0,5%
IPI (04-2014) -4,0%
Usuarios Internet (2014) 67,9%
 

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Eustat Sarean / Eustat en la Red

Eustaten Facebook eta Twitter-en, estatistikarekin lotutako albiste, nobedade eta jazoerak aurkituko dituzu, gizarte-sareetako erabiltzaile guztientzat interesgarri, ustez. Gainera, udako ikastaroetako bideoetara eta Eustaten Youtube eta Slideshare-ko kanaletan dokumentu eta aurkezpenetara sartu ahal izango zara.



En las páginas de Eustat en Twitter y Facebook se pueden encontrar noticias, novedades y eventos relacionados con la estadística en la C.A. de Euskadi que pretenden ser interesantes para todos los usuarios y usuarias de las redes sociales. Además, se puede acceder a los vídeos de los cursos de verano en el canal de Youtube de Eustat y a documentos y presentaciones en el de Slideshare.

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

E-mail: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias