Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

29. zenbakia / Número 29

Azaroa 2014 / Noviembre de 2014

Euskal AEko BPG urte arteko %1,3 hazi da 2014ko hirugarren hiruhilekoan

Foto 1

2014ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %1,3 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Bederatzi aldiz urte arteko tasa negatiboak izan ondoren, hirugarren datu positiboa da. Urte arteko hazkundea Espainiako ekonomiarena (%1,6) baino hiru hamarren txikiagoa da. Hazkunde-tasa positiboa, %0,4, aurreko hiruhilekoaren aldean. Espainiako ekonomiarena (%0,5) baino hamarren bat txikiagoa da aldakuntza. Kontsumo Pribatuak (%+2,2) Barne Eskaria %1,4 haztea ekarri du, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago. Bai lehen sektorea (%-13,2), bai eraikuntza (%-2,0) atzeraka jarduera-mailetan. Industriak (%1,4) eta zerbitzuek (%1,7) aldakuntza positiboak dauzkate balio erantsietan.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El PIB registró un crecimiento interanual del 1,3% en el tercer trimestre en la C.A. de Euskadi

El PIB de la C.A. de Euskadi registró un crecimiento del 1,3% en el tercer trimestre de 2014 respecto al mismo trimestre del año anterior. Es el tercer dato positivo después de nueve tasas interanuales negativas. Este crecimiento interanual ha sido tres décimas inferior al registrado por la economía española (1,6%). Respecto al trimestre anterior, la variación intertrimestral fue positiva (0,4%). Esta variación es una décima inferior a la registrada por la economía española (0,5%). El Consumo Privado (+2,2%) ha hecho avanzar a la Demanda Interna hasta obtener un crecimiento del 1,4%, cuatro décimas más que el trimestre anterior. Tanto el sector primario (-13,2%) como la construcción (-2,0%) mantuvieron el tono contractivo en sus niveles de actividad. Por el contrario, el sector industrial (1,4%) y, especialmente, el conjunto del sector servicios (1,7%) registraron variaciones positivas en sus valores añadidos.

[Ver más: Nota de prensa]

Biztanleria landuna %0,1 gutxitu da eta langabezia-tasa %14,5era jaitsi da hirugarren hiruhilekoan

Foto 1

Euskal AEn, 2014ko hirugarren hiruhilekoan, okupatuak 892.000 ziren, aurreko hiruhilekoan baino 700 gutxiago (%-0,1). Langabezia-tasa, %14,5; bigarren hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,5 puntu gutxiago. Jarduera-tasa, %57; aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko hiru hamarren azpitik. Okupazio-tasa, %64,3, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,3 puntu gehiago. %68,2 gizonentzat eta %60,4 emakumeentzat. Lehen sektorean, industrian eta eraikuntzan enplegu-hazkundea dago; zerbitzuetan pilatu da jaitsiera. Familia-etxeen %5,7tan pertsona aktibo guztiak langabezian daude.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La población ocupada desciende un 0,1% y la tasa de paro baja hasta el 14,5% en el tercer trimestre

En el tercer trimestre de 2014 hubo 892.000 personas ocupadas en la C.A. de Euskadi, lo que supone un descenso neto de 700 personas respecto al trimestre anterior (-0,1%). La tasa de paro se situó en el 14,5%, cinco décimas porcentuales menos respecto al segundo trimestre. Por otro lado, la tasa de actividad fue del 57%, tres décimas porcentuales por debajo de la del trimestre anterior. La tasa de ocupación, por otro lado, subió 0,3 puntos porcentuales con respecto al trimestre anterior, situándose en el 64,3%. Esta tasa fue del 68,2% entre los hombres y del 60,4% para las mujeres. El sector primario, industria y construcción aumentaron la ocupación, mientras que el descenso se concentró en los servicios. En el 5,7% de los hogares todas las personas activas estaban en paro.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko esportazioak %11,2 gehitu ziren hirugarren hiruhilekoan

Foto 1

Euskal esportazioek %11,2ko hazkunde nominala izan zuten ?2014ko hirugarren hiruhilekoan Guztirakoa 5.429 milioi, iazko aldi bereko 4.882en aldean. Inportazioak %20,1 gehitu ziren, 4.551 milioi guztira. Saldo garbia positiboa izan da: 879 milioiko superabita. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %119,3. Europar Batasunerako esportazioak %15 gehitu ziren 2013ko aldi beraren aldean, esportatutako guztiaren %63,4 izan ziren, aurreko urteko hiruhileko bereko baino ehuneko 2,1 puntuz gainetik.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las exportaciones de la C.A. de Euskadi crecieron un 11,2% en el tercer trimestre

Las exportaciones vascas registraron un crecimiento nominal del 11,2% en el tercer trimestre de 2014. Su cuantía se elevó a 5.429 millones de euros, frente a los 4.882 millones del mismo periodo del año anterior. Las importaciones, por su parte, se incrementaron un 20,1%, alcanzando la cifra de 4.551 millones de euros. El saldo neto se traduce en un superávit comercial de 879 millones de euros, con una tasa de cobertura de las exportaciones sobre las importaciones del 119,3%. Las exportaciones con destino a la Unión Europea aumentaron un 15% respecto al mismo periodo de 2013, representando el 63,4% del total exportado, lo que supone un aumento de 2,1 puntos porcentuales respecto al mismo trimestre del año anterior.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko biztanleak 2013an 1981ean baino 37.000 gehiago ziren

Foto 1

Eustatek eginiko Panorama Demografikoaren arabera, 1981etik 2013ra bitartean 37.000 pertsonaz hazi zen Euskal AEko biztanleria, aldi horretan zehar zeinu ezberdindun aldakuntzak gertatu zirelarik. 1981etik 2001era, 59.000 pertsona pasa galdu ziren, batez ere 90eko hamarraldian. Izan ere, bai migrazio-saldoa (aurreko hamarralditik), bai begetatiboa (jaiotzak ken heriotzak) negatiboak ziren. 2001etik aurrera bi saldoak positibo bihurtzen dira batera, batez ere migrazioena, eta hazkundeek lehengo murrizketak gainditzen dituzte. Adin-talde nagusien araberako banaketaren bilakaerak jaitsiera nabarmena eta etengabea izan du adinik gazteenetan; adinik zaharrenetan, aldiz, igoera. 1981etik 2013ra bitartean 65 urte eta gehiagoko biztanle-kopurua bikoiztu egin zen, %20ra.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La población de la C.A. de Euskadi en 2013 superó en 37.000 personas a la de 1981

La población de la C.A. de Euskadi entre 1981 y 2013 se incrementó en 37.000 personas, si bien con variaciones de distinto signo a lo largo del periodo, según se desprende del Panorama Demográfico 2014 que realiza Eustat. En un primer período, de 1981 a 2001, se perdieron algo más de 59.000 personas, la mayor parte en la década de los 90, en la que se juntan saldos migratorios negativos con saldos vegetativos (diferencia entre nacimientos y defunciones) también negativos. A partir de 2001 los dos saldos se volvieron positivos a la vez, destacando por su volumen el migratorio, con lo que los incrementos de este período compensan las bajadas anteriores. La evolución de la distribución por grandes grupos de edad muestra un acusado y continuo descenso de efectivos en las edades más jóvenes, a la vez que un aumento en las edades más maduras. Así, entre 1981 y 2013 la población de 65 y más años se duplicó y alcanzó el 20%.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko I+G gastua %4,1 murriztu zen 2013an

Foto 1

2013an Euskal AEn guztira 1.316,8 milioi inbertitu ziren Ikerketa Zientifiko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretan, aurreko urtean baino %4,1 gutxiago. Enpresen sektoreak 992,6 milioi gastatu ditu, zatirik handiena; Goi-mailako Irakaskuntzak 239,4; Administrazio Publikoak 84,7. BPGrekiko, Euskal AEko I+G gastua, %1,99 2013an. INEk argitaratutako behin-behineko datuaren arabera, %1,24 Espainian, gurearen azpitik; Eurostatek 28-EBrentzat eginiko lehen zenbatespenean, %2,02, gurearen antzera. 2013an 11.843 dedikazio osoko ikertzaile ari ziren; aurreko urtean baino %0,6 gehiago.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El gasto en I+D de la C.A. de Euskadi disminuyó el 4,1% en 2013

En el año 2013 se emplearon 1.316,8 millones de euros en actividades de Investigación Científica y Desarrollo Tecnológico (I+D) en la C.A. de Euskadi, un 4,1% menos que el año anterior. Las empresas efectuaron la mayoría del gasto, 992,6 millones de euros, la Enseñanza Superior 239,4 millones y la Administración Pública 84,7 millones. El gasto en I+D de la C.A. de Euskadi se situó en 2013 en el 1,99% del PIB, por encima del dato provisional publicado por el INE para España que fue del 1,24%, y en línea con la media europea, que según la primera estimación realizada por Eurostat cifra en el 2,02% el porcentaje del gasto en relación al PIB para la UE- 28. En 2013 había 11.843 investigadores en dedicación plena, un 0,6% más con respecto al año anterior.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %8,8 gehitu ziren urrian

Foto 1

Aurtengo urrian, 229.667 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 18.511 gehiago, %8,8ko gehikuntza. Gaualdiak, 2014ko urrian, 437.815; aurreko urtekoan baino %11,6 gehiago. Batez besteko egonaldia 2013ko 1,86 egunetik 1,91era luzatu zen, eta plazakako betetze-maila 2013ko %44,7tik aurtengo %50,3ra. Landa-ostatuetako sarrerak %20,8 gehitu ziren eta gaualdiak %20,1.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las entradas de viajeros en establecimientos hoteleros vascos aumentaron un 8,8% en octubre

En octubre de este año hubo 229.667 entradas de viajeros en los establecimientos hoteleros de la C.A. de Euskadi, 18.511 entradas más que en el mismo mes de 2013, lo que supone una subida del 8,8%. Por otra parte, las pernoctaciones registradas ascendieron a 437.815, lo que representa un ascenso del 11,6% sobre las producidas en el mes de octubre del año pasado. La duración de la estancia media fue de 1,91 días, superando a los 1,86 días de 2013 y el grado de ocupación por plazas pasó del 44,7% de octubre de este año al 50,3% de octubre del año pasado. En los alojamientos rurales las entradas de viajeros aumentaron un 20,8% y las pernoctaciones subieron un 20,1%.

[Ver más: Nota de prensa]

Adierazle nagusiak
BPG (2014ko 3. hiruhil.) 1,3%
Jarduera tasa (2013ko 4. hiruhil.) 57,0%
Langabezia-tasa (2014ko 3. hiruhil.) 14,5%
KPI (2014ko urria) 0,2%
IPI (2014ko iraila) 1,0%
Interneteko erabiltzaileak (2014) 67,9%
 
Principales Indicadores
PIB 3er. trim. 2014 1,3%
Actividad 3er. trim. 2014 57,0%
Paro 3er. trim. 2014 14,5%
IPC 10-2014 0,2%
IPI 09-2014 1,0%
Usuarios Internet (2014) 67,9%
 

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Nazioarteko Estatistika Mintegia

Eustatek “Datu administratibo eta kontabilitatekoen erabilpena estatistika ekonomikoetarako” izenpean ikastaroa eman zuen azaroko 18 eta 19an; gero eta garrantzi handiagoko gaia estatistika ofizialean. Ikastaroa XXVII Nazioarteko Estatistika Mintegiaren barruan da. 1983 ezkero, Eustatek urtero antolatzen du Nazioarteko Estatistika Mintegia. Berriki onetsitako 2014-2017 Estatistikako Euskal Planean 59 dira fitxategi administratiboetan soilik oinarritutako eragiketak eta 58 izaera mistodunak, inkestetan ere oinarritzen direnak; erraz antzematen zaio datu administratiboen garrantziari.

[Ikus atala]

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Seminario Internacional de Estadística

Eustat organizó el 18 y 19 de noviembre un curso sobre un tema cada vez más importante en la Estadística Oficial, como es el uso de los datos administrativos y contables para las estadísticas económicas. El curso formaba parte de la XXVII edición del Seminario Internacional de Estadística, el cual Eustat viene organizando anualmente desde 1983. La importancia de los datos administrativos y contables en la Estadística Oficial queda patente en el Plan Vasco de Estadística 2014-2017, recientemente aprobado, donde 59 estadísticas se basan en datos administrativos, y otras 58 en un uso combinado de registros administrativos y encuestas.

[Ver apartado]

[Ver más: Nota de prensa]

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

E-mail: servicioprensa@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias