Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

31. zenbakia / Número 31

2015eko ekaina / Junio de 2015

EAEko BPGd %2,2 hazi zen 2015eko lehenengo hiruhilekoan

Foto 1

EAEko BPGd %2,2 hazi zen 2015eko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Hau da, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren handiagoa izan da adierazle hori. Aurreko hiruhilekoarekin erkatuta, aldiz, aldakuntza %0,6 izan da. BPGd-k lurralde bakoitzean izan duen bilakaera aztertuta, urte batetik bestera Gipuzkoak izan du hazkunderik handiena, %2,4koa; gero Bizkaiak (%2,2) eta Arabak (%1,7). Hiru hilekoen arteko datuak aztertuta, Araba eta Bizkaia %0,6 hazi dira eta Gipuzkoa %0,5. Urte batetik bestera, EAEko ekonomiaren hazkundea Espainiakoa baino lau hamarren txikiagoa izan zen, Eurozonako hazkundearekin alderatuta bi aldiz baino hazkunde handiagoa izan du, -19 (+%1,0). Eskaintzaren ikuspegitik, jarduera-sektore guztiek bilakaera positiboa izan dutelako hazi da BPGd urtetik urtera.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El PIB de la C.A. de Euskadi creció el 2,2% en el primer trimestre de 2015

El PIB de la C.A. de Euskadi registró un crecimiento del 2,2% en el primer trimestre de 2015 con respecto al mismo trimestre del año anterior, lo que supone mejorar en tres décimas el crecimiento registrado el trimestre precedente. Respecto al trimestre anterior, la variación se ha cifrado en el 0,6%. En cuanto a la evolución del PIB por territorios, en términos interanuales Gipuzkoa presentó el mayor crecimiento, cifrado en el 2,4%, seguido por Bizkaia (2,2%) y Álava (1,7%). En términos intertrimestrales, Álava y Bizkaia crecieron un 0,6% y Gipuzkoa un 0,5%. El crecimiento de la economía vasca fue cuatro décimas inferior a la española en términos interanuales, pero ha más que duplicado el crecimiento de la Eurozona-19 (+1,0%). Desde el punto de vista de la oferta, el crecimiento interanual del PIB se debió a la evolución positiva de todos los sectores de actividad.

[Ver más: Nota de prensa]

EAEko biztanleria landunaren kopuruak %0,4 egin du behera, eta langabezia tasa %14,8an geratu da 2015eko lehenengo hiruhilekoan

Foto 1

EAEn 894.100 landun egon dira 2015eko lehenengo hiruhilekoan; hau da, 2014ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, 3.900 pertsona gutxiago (-%0,4). Biztanle aktiboak 1.048.900 dira, eta hauen kopurua ere murriztu da: 1.400 pertsonatan (-%0,1). Bestalde, langabezia tasa %14,8 izan da; aurreko hiruhilekoan baino ehuneko hiru hamarren handiagoa. Jarduera tasa, aldiz, %57,6 izan da, ehuneko hamarren bat handiagoa. Generoaren arabera, gizonei eragin die batik bat okupazioaren jaitsierak, landunak aurreko hiruhilekoak baino 7.200 gutxiago izan dira; emakumeen kasuan, berriz, 3.300 gehiago izan dira. Landunen kopurua sektore guztietan jaitsi da, lehenengo sektorean izan ezik. Okupazio tasa %64,8 izan da, aurreko hiruhilekoko bera: gizonena %67,8 eta emakumeena %61,7.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La población ocupada de la C.A. de Euskadi descendió un 0,4% y la tasa de paro se situó en el 14,8% en el primer trimestre de 2015

En la C.A. de Euskadi había 894.100 personas ocupadas en el primer trimestre de 2015, lo que supone un descenso neto de 3.900 personas respecto al cuarto trimestre de 2014 (-0,4%). La población activa, cifrada en 1.048.900 personas, disminuyó en 1.400 personas (-0,1%). Por su parte, la tasa de paro alcanzó el 14,8%, tres décimas porcentuales más respecto al trimestre anterior, y la tasa de actividad fue del 57,6%, una décima porcentual más. En cuanto al género, el descenso de la ocupación afectó a los hombres, con 7.200 ocupados menos que el trimestre anterior, mientras que la cifra de mujeres ocupadas aumentó en 3.300. La población ocupada disminuyó en todos los sectores, excepto en el sector primario. La tasa de ocupación se mantuvo en el 64,8%, idéntica a la del trimestre anterior, alcanzando el 67,8% entre los hombres y el 61,7% para las mujeres.

[Ver más: Nota de prensa]

EAEko ondasunen esportazioek %7 egin dute behera 2015eko lehenengo hiruhilekoan

Foto 1

EAEko ondasunen esportazioak %7 murriztu dira 2015eko lehenengo hiruhilekoan. Guztirakoa 4.996 milioi euro izan dira, baina aurreko urtean 5.372 milioi euro. Ondasun ez-energetikoak bakarrik kontuan hartuta, aldakuntza pixka bat positiboa izan da: %0,9 hazi dira ondasun horiek. Ondasunen inportazioek %11,3 egin dute behera; 3.828 milioi eurokoak izan dira. Beherapen hori are handiagoa da energiako inportazioak bakarrik kontuan hartzen badira (-%43,1). Ez-energetikoak, ordea, %9,2 hazi dira. Merkataritzako saldo garbiak 1.168 milioi euroko superabita izan du; esportazioek inportazioekiko izan duten estaldura tasa %130,5ekoa izan da.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las exportaciones de bienes disminuyeron un 7% en el primer trimestre de 2015 en la C.A. de Euskadi

Las exportaciones de bienes de la C.A. de Euskadi registraron un recorte del 7% en el primer trimestre de 2015. Su cuantía se situó en los 4.996 millones de euros, frente a los 5.372 millones del año anterior. Teniendo en cuenta solo las exportaciones de bienes no energéticos, la variación fue ligeramente positiva, con un crecimiento del 0,9%. Las importaciones de bienes, por su parte, retrocedieron un 11,3% al alcanzar la cifra de 3.828 millones de euros. Esta disminución fue aún mayor si se consideran únicamente las importaciones energéticas (-43,1%). Las no energéticas, en cambio, crecieron un 9,2%. El saldo neto registró un superávit comercial de 1.168 millones de euros, con una tasa de cobertura de las exportaciones sobre las importaciones del 130,5%.

[Ver más: Nota de prensa]

EAEko biztanleen batezbesteko errenta %2,2 jaitsi zen 2011 eta 2013 urteen artean

Foto 1

EAEn bizi diren 18 urteko eta hortik gorako pertsonen batez besteko errenta pertsonala 19.286 eurokoa izan da 2013. urtean; hau da, 2011. urtean baino %2,2 txikiagoa. Hori jasotzen da Eustatek, aldundiekin batera, egin duen Pertsonen eta Familien Errenten gaineko Estatistikan. Gipuzkoak izan du errenta pertsonalik altuena, 19.734 euro; gero Arabak, 19.359 euro; eta azkenik Bizkaiak, 18.994 euro. Beste alde batetik, EAEko familien batez besteko errenta 40.179 euro izan da 2013. urtean, 2011. urtean baino 2.000 euro txikiagoa. EAEko familien multzoaren batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala 2,1 aldiz izan dira.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La renta media de la población vasca disminuyó un 2,2% entre 2011 y 2013

La renta personal media de las personas de 18 y más años residentes en la C.A. de Euskadi se situaba en 19.286 euros en el año 2013, un 2,2% menos que en 2011, según la Estadística de Renta Personal y Familiar elaborada por Eustat en colaboración con las Diputaciones. El territorio que contaba con la mayor renta personal es Gipuzkoa, con 19.734 euros, seguido por Álava, con 19.359 euros, y, en tercer lugar, Bizkaia, con 18.994 euros. Por otra parte, la renta media de las familias vascas se situó en 40.179 euros en el año 2013, 2.000 euros menos que en 2011. Los ingresos medios para el conjunto de las familias vascas correspondían exactamente a 2,1 veces la renta personal media.

[Ver más: Nota de prensa]

Krisi ekonomikoak erasan dio EAEko biztanleriaren bizi-baldintzei

Foto 1

2014. urtean EAEko familien %40,9k esan zuen aurreko hiru urteetan murrizketa ekonomikoren bat izan zutela; hori esan zutenen kopurua ehuneko 16 puntu igo zen, 2009. urtearekin alderatuta, baina hala ere ez zen heldu 1994ko serieko gehieneko kopurura (%47). Murrizketak batez ere honakoetan eman ziren: aisia, jantziak eta oinetakoak. Baina azpimarratu behar da ia %14k elikaduran ere izan zituela murrizketak. Familiako erreferentziako pertsonak jarduerarekin duen loturak azaltzen du, hein batean, egoera hori; erreferentziako pertsona langabezian izan duten familien %69k izan baitzituen murrizketak. 2009. urtean baino 12 puntu handiago izan da kopurua, beraz. Gainera, hamar familiatik lau justu-justuan heltzen da hilaren amaierara; eta erdiak baino gehiagok (%56) uste du bere egoera ekonomikoak txarrera egin duela azken 3 urteetan.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las condiciones de vida de la población vasca se resienten por la crisis económica

En 2014 el 40,9% de las familias vascas dice haber sufrido alguna restricción económica en los tres últimos años, con un incremento de 16 puntos porcentuales respecto a 2009, pero por debajo del nivel máximo de la serie que se alcanzó en 1994 (47%). Las restricciones se produjeron fundamentalmente en ocio, vestido y calzado, aunque hay que resaltar que casi un 14% también sufrió restricciones en alimentación. La relación con la actividad de la persona de referencia de la familia explica, en parte, esta situación, ya que las familias cuya persona de referencia estaba en paro sufrieron restricciones en una proporción del 69%, 12 puntos más que en 2009. Además, cuatro de cada diez familias llegan a final de mes con apuros y más de la mitad (56%) considera que su situación económica empeoró en los 3 últimos años.

[Ver más: Nota de prensa]

EAEko industri jarduera %5,4 hazi da apirilean

Foto 1

Lan-egutegia homogeneoari dagokionez, 2015eko apirilean %5,4 igo da EAEko industri ekoizpena, aurreko hilabetearekin alderatuta. 2015eko martxoarekin alderatuta, eta urtaro-eraginak zuzendu ostean, %3,0 hazi da. 2015eko apirileko indizeak, 2014ko hilabete berarekin alderatuta, bilakaera positiboa izan du industriako sektore nagusi guztietan. Kontsumo-ondasunek %6,5 egin dute gora, batez ere kontsumo-ondasun iraunkorrek gora egin dutelako (%22,5); kontsumo-ondasun ez iraunkorrak, aldiz, igoera txikiagoa izan dute (%1,0). Energiaren indizeak %11,1 egin du gora; ekipamenduko ondasunen indizeak %10,0 eta bitarteko ondasunen indizeak %1,7.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La actividad de la industria de la C.A. de Euskadi aumentó un 5,4% en abril

La producción industrial vasca subió un 5,4% en abril de 2015 con respecto al mismo mes del año pasado, en términos homogéneos de calendario laboral. Comparado con marzo de 2015, aumentó un 3,0%, una vez corregidos los efectos estacionales. El índice de abril de 2015 respecto al mismo mes de 2014 presentó una evolución positiva para todos los grandes sectores industriales. Los Bienes de Consumo ascendieron un 6,5%, debido, sobre todo, a la subida experimentada por los Bienes de Consumo Duradero (22,5%), ya que los Bienes de Consumo No Duradero se incrementaron de manera mucho más moderada (1,0%). El índice correspondiente a la Energía creció un 11,1%, el de los Bienes de Equipo un 10,0% y el correspondiente a los Bienes Intermedios subió un 1,7%.

[Ver más: Nota de prensa]

2015eko Aste Santuan %9,9 bidaiari gehiago sartu ziren EAEko hotel-establezimenduetan

Foto 1

Urte horretako Aste Santuan, osteguna eta igandea bitartean (4 gau), 38.978 bidaiari etorri ziren EAEko hotel-establezimenduetara eta 84.462 gau igaro ziren. Zehazki, eta aurreko urteko aldiekin erkatuta, etorritako bidaiarien kopuruak %9,9 egin du gora; igarotako gauen kopuruak %9,6 egin du gora. Erkidego osoan 2,17 egunekoa izan da batez besteko egonaldia. Landetxeetara joandako bidaiarien kopuruak %10,6 egin du behera, baina %7,9 igo da igarotako gauen kopurua, 2014ko Aste Santuko datuekin alderatuta. Beste alde batetik, apirilarekin erkatuz, hotel-establezimenduetan sartutako bidaiarien kopurua %10,9 igo da; eta igarotako gauen kopurua %8,2.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las entradas de viajeros en los establecimientos hoteleros vascos aumentaron un 9,9 % en la Semana Santa de 2015

En los establecimientos hoteleros de la C.A. de Euskadi se registraron 38.978 entradas y 84.462 pernoctaciones en el período comprendido entre el jueves y el domingo de la Semana Santa (4 noches) de este año. En concreto, se produjo un ascenso del 9,9% en las entradas de viajeros, mientras que las pernoctaciones se incrementaron un 9,6% con respecto al período equivalente del año pasado. La estancia media fue de 2,17 días para el conjunto de la comunidad. En los alojamientos rurales descendieron un 10,6% las entradas de viajeros pero aumentaron el 7,9% las pernoctaciones con respecto al mismo período de la Semana Santa de 2014. Por otra parte, en relación con el mes de abril, las entradas de viajeros en establecimientos hoteleros se incrementaron un 10,9%, en tanto que las pernoctaciones registradas lo hicieron un 8,2%.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver más: Nota de prensa]

Adierazle nagusiak
BPG (2015eko 1. hiruhil.) 2,2%
Jarduera tasa (2015eko 1. hiruhil.) 57,6%
Langabezia-tasa (2015eko 1. hiruhil.) 14,8%
KPI (2015eko maiatza) 0,0%
IPI (2015eko apirila) 5,4%
Interneteko erabiltzaileak (2014) 67,9%
 
Principales Indicadores
PIB 1er. trim. 2015 2,2%
Actividad 1er. trim. 2015 57,6%
Paro 1er. trim. 2015 14,8%
IPC 05-2015 0,0%
IPI 04-2015 5,4%
Usuarios Internet (2014) 67,9%
 

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

AENORen ziurtagiriak

Eustatek AENORen ziurtagiria berritu du; 2009. urteaz gero ematen dio enpresa horrek ziurtagiria Zerbitzuen Kartari. Zerbitzuen Kartan Eustatek ematen dituen zerbitzuak deskribatzen dira, baina baita Eustatekin lotzen diren erabiltzaileen eskubideak eta kalitate handiagoko kudeaketa lortzeko hartzen diren konpromisoak ere. Konpromiso bakoitza zenbateraino bete den neurtzen duten adierazle batzuk ere jasotzen dira bertan. AENORek, besteak, beste, honako zerbitzuak ziurtatu ditu: webeko hedapen zerbitzuak, informazio zerbitzuak eta kexen eta iradokizunen zerbitzua. Maiatzean, gainera, gainditu da beste lan-prozesu batzuetan ISO 9001 ziurtagiria lortzeko auditoretza; informazio eta komunikazio sistemen arloan, hain zuzen ere.

Certificaciones de AENOR

Eustat acaba de renovar la certificación que AENOR lleva otorgando a su Carta de Servicios desde el año 2009. En ésta se describe los servicios que ofrece, los derechos que asisten a los usuarios y usuarias que se relacionan con Eustat y los compromisos que asume para lograr una gestión de mayor calidad. También recoge una serie de indicadores que miden el grado alcanzado en el cumplimiento de cada uno de los compromisos. Entre los servicios que han sido certificados por AENOR se encuentran los servicios de difusión en la Web, el de Información y el de Quejas y Sugerencias. Durante el mes de mayo también ha culminado con éxito la auditoria para la obtención de la certificación ISO 9001 de otro de sus procesos de trabajo, el del área de sistemas de información y comunicación.

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

E-mail: Berriak@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias