Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

33. zenbakia / Número 33

2015eko abendua / Diciembre de 2015

Euskal AEko BPG %3,0ko urte arteko tasaz gehitu da 2015eko hirugarren hiruhilekoan

Foto 1

2015eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %3,0 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean; datua aurreko hiruhilekoa baino hiru hamarren hobea da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,8ko aldakuntza. Euskal ekonomiaren hazkundea Espainiakoaren horixe izan da hiruhileko artean, lau hamarren txikiagoa urte artean. Puntu bat eta lau hamarren handiagoa Eurogunea-19koaren (%+1,6) aldean. Eskaintzaren ikuspuntutik, industriak eta zerbitzuek ekarri dute BPGren urte arteko gehikuntza; lehen sektorean eta eraikuntzan bilakaera negatiboak.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El PIB de la C.A. de Euskadi creció a una tasa interanual del 3,0% en el tercer trimestre de 2015

El PIB de la C.A. de Euskadi creció el 3,0% en el tercer trimestre de 2015 con respecto al mismo trimestre del año anterior, lo que supone mejorar en tres décimas el crecimiento registrado el trimestre precedente. La variación fue del 0,8% respecto al trimestre anterior. El crecimiento de la economía vasca igualó al registrado por la española en tasas intertrimestrales y fue cuatro décimas inferior en términos interanuales. Además, fue un punto y cuatro décimas superior al crecimiento de la Eurozona-19 (+1,6%). Desde el punto de vista de la oferta, el crecimiento interanual del PIB se debió a la evolución positiva de los sectores industrial y de servicios, mientras que el sector primario y la construcción registraron evoluciones negativas.

[Ver más: Nota de prensa]

Langabezia-tasa %14,7ra jaitsi da (lau hamarren) 2015eko hirugarren hiruhilekoan

Foto 1

2015eko hirugarren hiruhilekoan, okupatuak 885.600 ziren, aurreko hiruhilekoan baino 3.700 gutxiago (%-0,4). Langabezia-tasa, %14,7; lau hamarren gutxiago 2015eko bigarren hiruhilekoaren aldean. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa %57,2, ehuneko lau hamarren gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 2.800 gutxiago dira; emakumeen kasuan, 900 gutxiago. Okupazio-tasa %64,6; gizonena %68; emakumeena %61,3.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La tasa de paro baja cuatro décimas hasta el 14,7% en el tercer trimestre de 2015 en la C.A. de Euskadi

En la C.A. de Euskadi había 885.600 personas ocupadas en el tercer trimestre de 2015, lo que supone un descenso neto de 3.700 personas respecto al trimestre anterior (-0,4%). Por otro lado, la tasa de paro se situó en el 14,7%, cuatro décimas menos que el segundo trimestre de 2015. Como resultado de la evolución de la población ocupada y parada, la tasa de actividad fue del 57,2%, cuatro décimas porcentuales por debajo de la del trimestre anterior. En cuanto al género, el descenso de la ocupación afectó sobre todo a los hombres, con 2.800 ocupados menos, mientras que las mujeres ocupadas disminuyeron en 900. La tasa de ocupación fue del 64,6%, concretamente el 68% entre los hombres y el 61,3% para las mujeres.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal ondasun-esportazioak %0,2 gutxitu ziren 2015eko hirugarren hiruhilekoan, eta inportazioak %5,7

Foto 1

Euskal AEko ondasun esportazioak %0,2 gutxitu ziren 2015eko hirugarren hiruhilekoan; guztira, 5.416 milioi. Esportazio ez-energetikoei bakarrik erreparaturik, 4.647 milioi, aurreko urteko hiruhileko berekoaren zertxobait gainetik. Inportazioak, 4.291 milioi; %5,7 gutxiago. Merkataritzako superabita, 1.126 milioi. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %126,2. Europar Batasuna helburu duten esportazioak %0,9 gehitu dira; esportazio guztien %64,1.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las exportaciones vascas de bienes bajaron un 0,2% y las importaciones un 5,7% en el tercer trimestre de este año

Las exportaciones de bienes de la C.A. de Euskadi registraron un recorte del 0,2% en el tercer trimestre de 2015. Su cuantía se situó en 5.416 millones de euros. Si se consideran únicamente las exportaciones de bienes no energéticos, su valor (4.647 millones de euros) fue ligeramente superior al del mismo trimestre del año anterior. Por otra parte, las importaciones de bienes retrocedieron un 5,7%, alcanzando los 4.291 millones de euros. El saldo neto registró un superávit comercial de 1.126 millones de euros, con una tasa de cobertura de las exportaciones sobre las importaciones del 126,2%. Las exportaciones con destino a la Unión Europea se incrementaron un 0,9% y representaron el 64,1% del total exportado.

[Ver más: Nota de prensa]

2 urtez galerak izan ondoren, goraka Euskal AEko biztanleria

Foto 1

Euskal AEk 2.173.210 biztanle ditu 2015ean; aurreko bi urteetako galera eten egin da. 2014an baino 333 pertsona gehiago gara eta 2012an baino 8.380 gutxiago, orduan izan baitzen maximo historikoa. Euskal AEko 65 urte edo gehiagoko biztanleria (%21,1), Espainiako proportzioaren (%18,4) gainetik da. 24 udalerritan lau biztanletik batek baino gehiagok 65 urte edo gehiago ditu 10 urtetan, 100 urte edo gehiagoko pertsonak bikoiztu egin dira.Euskal AEko atzerriko biztanleen artean, amerikarrak %36,3 dira; Espainia osoan %23. Euskal AEn bizi diren europarrak atzerritarren %27,5 dira; Espainian %46,4. 2015eko urtarrilaren 1ean biztanleen %8,6, 186.080 pertsona, atzerritarrak.

[Ikus gehiago: Biztanleria]

[Ikus gehiago: Biztanle atzerritarrak]

La población de la C.A. de Euskadi vuelve a crecer tras 2 años de pérdidas

La población de la C.A. de Euskadi de 2015 asciende a 2.173.210 personas, con lo que se ha interrumpido el descenso producido en los dos años anteriores. En concreto, la C.A. de Euskadi gana 333 personas respecto a 2014, aunque todavía hay 8.380 menos que en 2012, año en el que se conoció el máximo histórico de población. La C.A de Euskadi, con el 21,1%, supera la proporción de población de 65 y más años que se da en España (18,4%) y en 24 municipios más de una cuarta parte de su población se encuentra en esa franja de edad. En 10 años se ha duplicado el número de personas de 100 y más años. Por otra parte, las personas residentes en la C.A. de Euskadi con nacionalidades de países americanos suponen el 36,3% de la población residente extranjera, mientras que en el conjunto de España apenas alcanzan el 23%. Los europeos representan el 27,5% frente al 46,4% en España. Las personas residentes extranjeras se cifran en 186.080, el 8,6% de la población total a 1 de enero de 2015.

[Ver más: Población]

[Ver más: Población residente extranjera]

Euskal industrien jarduera %4,7 gehitu zen 2015eko urrian

Foto 1

Eustaten datuen arabera, 2015eko urrian %4,7 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko hil beraren aldean. 2015eko lehen hamar hiletan, %3,5eko hazkunde metatua. Urtaro-eraginak zuzenduta, %2,0 gehitu zen irailaren aldean. 2015eko urrian, 2014koaren aldean: Ekipo-ondasunak %10,7 gehitu dira; Bitarteko ondasunak %4,0. Kontsumo-ondasunak %1,8. Azken horietan, iraunkorrak %7,1 gehitu eta ez-iraunkorrak %0,1 besterik ez. Energia, berriz, %4,0 jaitsi zen.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La actividad de las industrias vascas subió un 4,7% en octubre de 2015

La producción industrial de la C.A. de Euskadi subió un 4,7% en octubre de 2015 con respecto al mismo mes del año 2014, en términos homogéneos de calendario laboral. El balance de los diez primeros meses de 2015 se cierra con un crecimiento acumulado del 3,5%. Comparado con el mes de septiembre subió un 2,0%, una vez corregido los efectos estacionales. La evolución del índice de octubre de 2015 respecto a octubre de 2014 fue positiva para los Bienes de Equipo (+10,7%), los Bienes Intermedios (+4,0%) y los Bienes de Consumo en su conjunto (+1,8%), debido, sobre todo, al ascenso de un 7,1% experimentado por los Bienes de Consumo Duradero, ya que los Bienes de Consumo No Duradero aumentaron solo un 0,1%. La Energía, en cambio, descendió un 4,0%.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %11,2 gehitu ziren azken urrian

Foto 1

Pasa den urrian, 255.487 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 25.820 gehiago, %11,2ko gehikuntza. Gaualdiak, 480.965; 2014ko urrikoak baino %9,9 gehiago. Batez besteko egonaldia 2014ko 1,91 egunetik 1,88ra laburtu zen; plazakako betetze-maila 2014ko urriko %50,3tik aurtengo %54,7ra handitu. Landa-ostatuetako sarrerak %13,0 gehitu ziren eta gaualdiak %21,5.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las entradas de viajeros en establecimientos hoteleros vascos aumentaron un 11,2% en el pasado mes de octubre

En los establecimientos hoteleros de la C.A. de Euskadi hubo 255.487 entradas de viajeros en el pasado mes de octubre, 25.820 entradas más que en el mismo mes del año anterior, lo que supone una subida del 11,2%. Por otra parte, las pernoctaciones registradas ascendieron a 480.965, un 9,9% más sobre las contabilizadas en octubre de 2014. La duración de la estancia media fue de 1,88 días, frente a los 1,91 días de octubre de 2014, y el grado de ocupación por plazas pasó del 50,3% de octubre de 2014 al 54,7% de octubre de este año. En los alojamientos rurales las entradas de viajeros aumentaron un 13,0% y las pernoctaciones un 21,5%.

[Ver más: Nota de prensa]

Adierazle nagusiak
BPG (2015eko 3. hiruhil.) 3,0%
Jarduera tasa (2015eko 3. hiruhil.) 57,2%
Langabezia-tasa (2015eko 3. hiruhil.) 14,7%
KPI (2015eko azaroa) -0,1%
IPI (2015eko urria) 4,7%
 
Principales Indicadores
PIB (3er. trim. 2015) 3,0%
Tasa de actividad (3er. trim. 2015) 57,2%
Paro (3er. trim. 2015) 14,7%
IPC (11-2015) -0,1%
IPI (10-2015) 4,7%
 

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Emakume eta gizonen arteko berdintasun atala

Eustatek estatistika informazio jakingarria ekoizten du, bizi garen gizartea uler dezagun. Haren webean, esaterako "Emakume eta gizonen arteko berdintasuna" atala dugu, non generoaren araberako datu multzo handia dagoen, eguneroko bizitzan emakumearen egoeraren berri ikuspuntu ugaritatik aztertzeko lagungarri. Denbora zertan ematen duten, lanean zenbat, non, nola, jakin liteke datuei begiratuz gero. Bestelakoak, esaterako errenta, aisia-motak, etxeko lanaren banaketa, atal horretantxe ditugu.

Apartado de Igualdad de mujeres y hombres

Eustat produce en la C.A. de Euskadi información estadística relevante para interpretar la sociedad en la que vivimos. Así, cuenta en su web con un apartado específico, "Igualdad de mujeres y hombres", en el que se encuentra una gran cantidad de datos por género que permiten analizar la situación de las mujeres y su evolución en multitud de aspectos de la vida diaria. Saber a qué dedican el tiempo, cuánto trabajan, dónde o en qué condiciones, es posible consultando los datos que se ofrecen. Otros temas como la renta, el tipo de ocio que practica, o cómo distribuye el trabajo doméstico, también están contenidos en este apartado.

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

E-mail: Berriak@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias