Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

36. zenbakia / Número 36

2016ko urria / Octubre de 2016

Euskal AEko BPGak %3,0ko urte arteko hazkundea izan du 2016ko hirugarren hiruhilekoan

Foto 1

Euskal AEko BPG urte arteko %3,0 gehitu da aurtengo hirugarren hiruhilekoan, urtaro eta egutegi eraginik gabe, Hiruhileko Kontuen Aurrerapenaren arabera. Aldakuntza-tasa %0,6 aurreko hiruhilekoaren aldean. 2016ko bigarren hiruhilekoan, BPG %3,2 gehitu zen aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,8ko aldakuntza. BPGren bilakaera ona, zerbitzuei eta eraikuntzari zor. Euskal ekonomiaren hazkundea 2016ko bigarren hiruhilekoan Espainiakoaren horixe izan da hiruhileko artean eta urte artean; urte artean, Euroeremu-19koaren (%+1,6) aldean, halako bi.

[Ikus gehiago: Hiruhileroko Kontuak. Aurrerapena. III/2016]

[Ikus gehiago: Hiruhileroko Kontuak. 2016-III]

El PIB de la C.A. de Euskadi registró un crecimiento interanual del 3,0% en el tercer trimestre de 2016

El avance de las Cuentas Trimestrales correspondientes al tercer trimestre de este año indica que el PIB de la C.A. de Euskadi registró un crecimiento interanual del 3,0%, una vez extraídos los efectos estacionales y de calendario. Respecto al trimestre anterior, la tasa de variación intertrimestral fue del 0,6%. Por otra parte, el PIB creció el 3,2% en el segundo trimestre de 2016 con respecto al mismo trimestre del año anterior. La variación fue del 0,8% en relación con el trimestre anterior. Servicios y construcción fueron los sectores responsables de la buena evolución del PIB. El crecimiento de la economía vasca en el segundo trimestre igualó al registrado por la española, tanto en tasas interanuales como en intertrimestrales, y duplicó el crecimiento interanual de la Eurozona-19 (+1,6%).

[Ver más: Avance. Cuentas Trimestrales. III/2016]

[Ver más: Cuentas Trimestrales. II/2016]

Langabezia-tasa % 12,6ra jaitsi da eta biztanleria okupatua % 0,8 hazi da 2016ko hirugarren hiruhilekoan EAEn

Foto 1

Urte honetako hirugarren hiruhilekoan, pertsona okupatuen kopurua 911.300 izan zen EAEn, aurreko hiruhilekoan kontabilizatuak baino 7.400 gehiago (+% 0,8). Langabezia-tasa % 12,6 izan zen, 1,3 portzentaje-puntu gutxiago 2016ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Beste alde batetik, jarduera-tasa % 57 izan zen, hiru portzentaje-hamarren gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean. Generoari dagokionez, okupazioa hazi egin zen gizonezkoetan (+10.700), eta emakumezkoetan, berriz, gutxitu (-3.300). Industriaren sektoreak izan zuen biztanleria okupatuaren hazkunderik handiena. Okupazio-tasa portzentaje-puntu erdi hazi zen, eta % 66,2raino iritsi. Gizonezkoen kasuan, tasa hori % 70,4ra iritsi zen, eta emakumezkoen kasuan, % 62,1era.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La tasa de paro baja al 12,6% y la población ocupada sube un 0,8% en el tercer trimestre de 2016 en la C.A. de Euskadi

En el tercer trimestre de este año hubo 911.300 personas ocupadas en la C.A. de Euskadi, 7.400 más que las contabilizadas en el trimestre anterior (+0,8%). La tasa de paro se situó en el 12,6%, 1,3 puntos porcentuales menos que en el segundo trimestre de 2016. Por otro lado, la tasa de actividad fue del 57%, tres décimas porcentuales por debajo de la del trimestre anterior. En cuanto al género, la ocupación aumentó entre los hombres (+10.700), mientras que bajó entre las mujeres (-3.300). La industria fue el sector con el mayor crecimiento de la población ocupada. La tasa de ocupación aumentó en medio punto porcentual, situándose en el 66,2%. Esta tasa alcanzó el 70,4% entre los hombres y el 62,1% para las mujeres.

[Ver más: Nota de prensa]

EAEko esportazio guztiak % 0,3 igo ziren 2016ko bigarren hiruhilekoan, eta ez-energetikoak % 6,4

Foto 1

Produktu ez-energetikoen EAEko esportazioak % 6,4 igo ziren 2016ko bigarren hiruhilekoan, eta ondasunen guztizko inportazioak % 0,3 igo ziren. Guztizko zenbatekoak 5.831 milioi euro jo zuen. Beste alde batetik, produktu ez-energetikoen inportazioak % 2,0 hazi ziren, eta ondasunen guztizko inportazioek % 9,5 egin zuten behera, inportazio energetikoen % 36,4ko murrizketaren ondorioz, batez ere. Merkataritzako saldo garbiak 1.732 milioi euroko superabita izan du; esportazioek inportazioekiko izan duten estaldura-tasa % 142,2koa izan da. Krisia hasi zenetik, garrantzia galdu dute metalen eta haien manufakturen esportazioek, eta gora egin dute garraio-materialenek.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las exportaciones totales crecieron un 0,3% en el segundo trimestre de 2016 y las no energéticas un 6,4% en la C.A. de Euskadi

Las exportaciones vascas de productos no energéticos se incrementaron un 6,4% en el segundo trimestre de 2016, mientras que las exportaciones de bienes totales aumentaron un 0,3%. La cuantía total se situó en los 5.831 millones de euros. Por otra parte, las importaciones de productos no energéticos aumentaron un 2,0%, mientras que las importaciones de bienes totales disminuyeron un 9,5%, debido a la disminución de las importaciones energéticas en un 36,4%. El saldo comercial neto arroja un superávit de 1.732 millones de euros, con una tasa de cobertura de las exportaciones sobre las importaciones del 142,2%. Desde el inicio de la crisis, pierden protagonismo las exportaciones de Metales y sus manufacturas y ganan peso las de Material de transporte.

[Ver más: Nota de prensa]

EAEko biztanleriak “oso ongi” kalifikazioa jarri dio bizitzarekiko edo bizimoduarekiko asetasunari

Foto 1

EAEko biztanleriak “oso ongi” (7,5 puntu) jarri dio bizitzarekiko edo bizimoduarekiko asetasunari (7,1 puntu jarri zizkion aurreko urtean). Hobekuntza ikusten da norberaren ongizatearen adierazle guztietan, 2014. urtekoekin alderatuta. Bizitzarekiko asetasuna adierazlearen puntuaziorik apalena (6,7) langabezian daudenen artean ikusten da, nahiz eta nabarmen hazi den 2014ko 5,9 puntuekin konparatuta. Puntuaziorik altuena (7,8) gazteengan ikusten da (16 eta 24 urte artean), eta okertuz doa adinak gora egin ahala; hala ere, gora egiten du 65 urte eta gehiagokoen taldean (7,6). Adierazle honetan, ez da alderik ikusten emakumezkoen eta gizonezkoen artean. Beste alde batetik, bizitzarekiko asetasuna adierazleak du notarik altuena (8), gogo-aldartea adierazlea hobea da gazteengan, eta pertsona helduak daude euren aisialdiarekin gusturago.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La población vasca califica de notable su satisfacción con la vida

La población de la C.A. de Euskadi puntúa en 2015 con notable (7,5) su satisfacción con la vida en general, frente al 7,1 del año anterior. Se observa una mejora en todos los indicadores de bienestar personal con respecto a 2014. La puntuación más baja del indicador satisfacción global de la vida (6,7) se registra entre las personas paradas, aunque ha habido un incremento significativo respecto al 5,9 de 2014. La puntuación más alta (7,8) se obtiene entre las personas jóvenes de 16 a 24 años y va empeorando con el aumento de la edad, aunque remonta en el grupo de 65 y más años (7,6). No se aprecian diferencias entre mujeres y hombres en este indicador. Por otra parte, el valor de la vida recibe la nota más alta (8), el Estado de ánimo es mejor entre la gente joven y las personas mayores son las más satisfechas con su tiempo de ocio.

[Ver más: Nota de prensa]

2015ean, EAEko lau pertsonatik batek zuen unibertsitate-prestakuntza

Foto 1

EAEko hamar urte eta gehiagoko pertsonen % 24,5, ia lautik bat, unibertsitate mailako ikasketak egina zen, ertain-goikoak edo goikoak; guztira, 481.000 pertsona. 13,5 portzentaje-puntuko hazkundea da, 1986ko datuekin alderatuz gero. Hain zuzen ere, 332.700 pertsonek zuten goi-mailako unibertsitate-prestakuntza, hamar urte eta gehiagoko biztanleriaren % 16,9. Zifra horiek 0,2 puntuko eta 4.000 pertsonako hazkundea erakusten dute, 2014. urtearekin alderatuta. 1986ko datuekin konparatuz gero, 10 portzentaje-puntu baino zerbait gehiagoko hazkundea. Emakumezkoetan, % 17,3ra arte igo zen unibertsitarioen proportzioa 2015ean; gizonezkoetan, berriz, % 16,5ekoa izan zen. Horrenbestez, zabaldu egin dira 2014ko aldeak edo diferentziak.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Una de cada cuatro personas de la C.A. de Euskadi tenía formación universitaria en 2015

Casi una de cada cuatro personas de diez y más años, el 24,5%, había cursado en 2015 estudios universitarios medio-superiores o superiores en la C.A. de Euskadi, 481.000 personas en total. Supone un incremento de 13,5 puntos porcentuales en relación con 1986. En concreto, 332.700 personas tenían una formación universitaria de nivel superior, lo que representaba el 16,9% de la población de 10 y más años. Estas cifras suponen un incremento de 0,2 puntos y de 4.000 personas con respecto al año 2014. En relación a 1986, creció algo más de 10 puntos porcentuales. Entre las mujeres la proporción de universitarias se elevó hasta el 17,3% en 2015, mientras que entre los hombres se situaba en el 16,5%, incrementándose las diferencias existentes en 2014.

[Ver más: Nota de prensa]

EAEko biztanleria aktiboak hazkundea izan zuen 2015ean, 3.362 pertsona gehiago, migrazioak direla eta

Foto 1

2015ean, migrazio-saldo positiboa kontabilizatu zen EAEn; zehazki, joan zirenak baino 3.362 pertsona gehiago etorri ziren, 2014ko 3.600eko kopurua baino pixka bat gutxiago. Gipuzkoak, 1.782 pertsona gehiagorekin, migrazio-saldorik handiena izan zuen zifra absolutuetan; Bizkaiak 941 pertsonako salo positiboa izan zuen, eta Arabak 639koa. Hiriburuei dagokienez, 1.090 pertsonako migrazio-saldoa izan zuen Bilbok, 766koa Gasteizek eta 547koa Donostiak. EAEren eta gainerako autonomia-erkidegoen artean izan ziren mugimenduei dagokienez, 2015. urtean ere izan zuen segida 2008an hasitako joerak, eta 947 pertsonako saldo positiboa izan zen. Beste alde batetik, berriz ere izan zen positiboa atzerriarekiko migrazio-saldoa (2.415 pertsona).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La población de la C.A. de Euskadi creció en 3.362 personas en 2015 debido a las migraciones

En 2015 se contabilizó un saldo migratorio positivo en la C.A. de Euskadi, concretamente, vinieron 3.362 personas más de las que se fueron, cifra ligeramente inferior a las 3.600 de 2014. Gipuzkoa, que ganó 1.782 personas, presentó el saldo migratorio más elevado en cifras absolutas; Bizkaia tuvo un saldo positivo de 941 personas y Álava de 639. Por su parte, en Bilbao el saldo migratorio fue de 1.090 personas, en Vitoria-Gasteiz de 766 y en San Sebastián de 547. En relación a los movimientos que se producen entre la C.A. de Euskadi y el resto de Comunidades Autónomas, durante 2015 continuó la tendencia iniciada en 2008 y se produjo un saldo positivo de 947 personas. Por otro lado, el saldo migratorio con el extranjero volvió a ser positivo (2.415 personas).

[Ver más: Nota de prensa]

Foto 1

EAEko industria-jarduerak % 1,5eko hazkundea izan du urteko lehenengo zortzi hilabeteetan

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La actividad industrial vasca acumula un crecimiento del 1,5% en los ocho primeros meses del año

[Ver más: Nota de prensa]

Foto 1

Uztailean, abuztuan eta irailean guztira % 6,1 igo dira bidaiari-sarrerak hotel-establezimenduetan, eta % 11,5 landa-ostatuetan

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

En el conjunto de julio, agosto y septiembre, las entradas de viajeros crecieron un 6,1% en los establecimientos hoteleros y un 11,5% en los rurales

[Ver más: Nota de prensa]

Adierazle nagusiak
BPG (2016ko 3. hiruhil.) 3,0%
Jarduera tasa (2016ko 3. hiruhil.) 57,0%
Langabezia-tasa (2016ko 3. hiruhil.) 12,6%
KPI (2016ko iraila) 0,3%
IPI (2016ko abuztua) 2,5%
IPRI (2016ko iraila) -2,4%
 
Principales Indicadores
PIB (3er. trim. 2016) 3,0%
Tasa de actividad (3.er trim. 2016) 57,0%
Tasa de paro (3er. trim. 2016) 12,6%
IPC (septiembre 2016) 0,3%
IPI (agosto 2016) 2,5%
IPRI (septiembre 2016) -2,4%
 

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Big Data, Nazioarteko Estatistika Mintegiaren gaia

Big Datari buruzko ikastaro bat antolatu du Eustatek: azaroaren 21ean egingo da, Gasteizko Europa biltzar-jauregian. Ikastaroa XXIX. Nazioarteko Estatistika Mintegiaren barruan dago, urtero antolatzen baitu Eustatek mintegi hori. Goizeko saioan, hiru atal izango dira. Lehenengoan, Big Dataren nazioarteko testuingurua jorratuko da. Ondoren, haren erabileraren adibideak azalduko dira, eta, azkenik, Big Datak estatistika ofizialean dituen irismena eta alderdiak. Arratsaldez, berriz, konfidentzialtasunari buruzko kasu praktikoak azalduko dira, puri-purian baitago gai hori. Peter Struijs jauna izango da ikastaroan, Statistics Netherlands-en Big Data programaren koordinatzailea.

Big Data, tema del Seminario Internacional de Estadística

Eustat ha organizado un curso sobre Big Data que tendrá lugar el día 21 de noviembre en el Palacio de Congresos Europa en Vitoria-Gasteiz. El curso forma parte del XXIX Seminario Internacional de Estadística, que imparte Eustat anualmente. En la sesión de la mañana se abordarán tres apartados diferentes. El primero está enfocado al contexto internacional del Big Data. A continuación se expondrán ejemplos de su uso y finalmente se tratará sobre el alcance y aspectos del Big Data en la estadística oficial. Ya en la sesión de tarde se explicarán casos prácticos y se tratará el tema de la confidencialidad en ese ámbito. El curso cuenta con la presencia de Peter Struijs, coordinador del programa de Big Data de Statistics Netherlands.

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

E-mail: Berriak@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias