Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

Udal Informazioa / Información Municipal

2016

Eustaten webaren Udal informazioa atala berritu eta lurralde estatistika informazio osoa jasotzen du

Foto 1

Eustaten webean garrantzi berezia hartu du Udal Informazio atalak; bertan lurralde informazio estatistiko eskuragarri guztia eskaintzen da, edozein hiritar eta erakunderentzat. Atal hau goitik behera eraberritu da, bai estetikoki, bai edukien banaketan, edozer kontsultatzeko erakargarriago eta errazago delarik.

Aurrena funtzionaltasun bereziki garrantzitsua dugu, Euskal AEko udalerrietako 15 Oinarrizko Adierazleak.

Esaterako, 2015ean Bilbok 343.234 biztanle zituen, %10,23 atzerrian jaioak, %23,46 65 urtetik gorakoak, %23,99 euskaldunak.

Beste 10 atal interesgarri baditu gainera:

Informazioari buruzko berriak: Eskura itzazu EAEko udalerriei buruz argitaratutako azken estatistikak.

Datuen udal-bankua: Atal honetan, EAEko 251 udalerrietako datu gehienak kontsultatu ahal dituzu, baita eskualde eta lurraldeetakoak ere; hainbat urtetako datu-serieak eta badaude. Sortu taula pertsonalizatuak, behar dituzun adierazleak aukeratuta.

LurDATA: Tresna honek aukera ematen du EUSTATeko zerbitzarietan dagoen informazio estatistikoa jasotzeko GIS tresnak erabilita, betiere informazio hori geoerreferentziatuta baldin badago atarian. Informazio estatistikoa hurbiltzea da helburua, tokiko datu oso xehakatuak behar dituztenentzat, hain zuzen..

Piramide interaktiboak: Piramide interaktiboak EAEko biztanleriaren bilakaera ezagutzeko tresnak dira. Donostian 2001ean 178.131 pertsona bizi ziren, %53, emakume; %47, gizon. 2014an, 180.397, pittin bat gehiago; %53,2 emakume eta %46,8 gizon.

Mapa interaktiboak: Datu estatistikoen ikuspegi espaziala eskaintzen dute mapa interaktiboek. Udaletako datuen segiden bidez, EAEri buruzko informazio ugari lor dezakegu, hala nola zer-nolako eboluzioa duten fenomeno demografikoek, zer pisu duen sektore ekonomiko bakoitzak. Batez besteko errenta pertsonala Gasteizen, 20.465 euro; gizonena 25.604; emakumeena 15.551; bada alderik.

Widgets: Egin ezazu widget bat zure webgunerako.

Kalegis, Mapa eta Kale-izendegia: Kontsultatu udalerri, entitate, barruti, sekzioen kode gaurkotuen zerrenda, baita ere kaleetako zenbakitze-tarte guzti-guztien erregistroak. Halaber, elementu horiek mapan ikus ditzakezu Kalegis erabilita.

2011ko Errolda Biztanleria, barruti, sekzio eta biztanle-entitateen arabera: Kontsultatu biztanleria-datuak, 2011ko Erroldako barruti, sekzio eta biztanle-entitateen arabera.

Zentsu-sekzioen tipologiak: Euskal Autonomia Erkidegoko zentsu atalen tipologiak Gure lurraldeko administrazio-sekzioen multzoak dira, mota homogeneotan banatuta, bakoitzak bere deskribapenarekin.

Udalmap: Udalmap EAEko udalerrietan oinarria duen lurralde-informazioaren sistema integratua da. Zerbitzu publiko bat eskaini nahi da, udalerrietako errealitate sozio-ekonomikoa hobetu ezagutu ahal izateko.

El apartado Información Municipal de la web de Eustat se renueva y agrupa toda la información estadística territorial

Foto 1

En la web de Eustat cobra especial importancia el apartado Información Municipal, el cual es una herramienta que ofrece toda la información territorial estadística que está disponible para cualquier ciudadano y entidad de la C.A. de Euskadi. Este apartado se ha remodelado totalmente, tanto en su estética como en la distribución de sus contenidos, de forma que resulta mucho más atractivo y fácil realizar cualquier consulta.

En cuanto a su contenido, en primer lugar se ofrece una funcionalidad especialmente importante, como es poder consultar la selección de los 15 Indicadores Básicos de cada municipio de la C.A. de Euskadi.

Por ejemplo, se puede conocer que la población de Bilbao ascendía en 2015 a 343.234 personas, que el 10,23% había nacido en el extranjero, que el 23,46% tenía más de 65 años, o que el 23,99% era euskaldun.

Además, cuenta con otros 10 apartados de interés:

Novedades de información: En este apartado se puede acceder a las últimas estadísticas publicadas para los municipios de la C.A. de Euskadi.

Banco de datos municipal: Permite consultar la mayoría de los datos disponibles para todo el conjunto de los 251 municipios de la C.A. de Euskadi, así como de sus comarcas y territorios, disponiendo además de series de datos para distintos años. Permite crear tablas personalizadas seleccionando los indicadores que se necesiten.

LurDATA: Es una herramienta que permite acceder a información estadística alojada en los servidores de Eustat utilizando herramientas GIS, siempre que esta información esté georreferenciada a nivel de portal. Pretende acercar la información estadística a quienes precisan datos locales muy detallados.

Pirámides interactivas: Son un instrumento que permite conocer la evolución de la población residente en la C.A. de Euskadi a lo largo del tiempo. Así, se puede saber que Donostia-San Sebastián contaba en 2001 con 178.131 habitantes, de los que el 53% eran mujeres y el 47% hombres. Los datos de 2014 indican que la población había ascendido ligeramente, hasta los 180.397 habitantes, de los que el 53,2% eran mujeres y el 46,8% hombres.

Mapas interactivos: Ofrecen una visión espacial de los datos estadísticos. A través de las series de datos municipales se pueden observar las evoluciones de los fenómenos demográficos, el peso de los distintos sectores económicos o las diferencias de renta que se producen en la C.A. de Euskadi. Una consulta permite averiguar, por ejemplo, que la renta personal media en Vitoria-Gasteiz era de 20.465 euros, y que la de los hombres (25.604 €) era muy superior a la de las mujeres (15.551 €).

Widgets: Facilita la realización de un widget para tu web.

Kalegis, Mapa y Callejero: Recoge la relación de códigos actualizados de los municipios, entidades, distritos, secciones, así como los registros correspondientes a todos y cada uno de los tramos de numeración de las vías (calles). Posibilita asimismo visualizar dichos elementos en el mapa mediante Kalegis.

Censo 2011. Población por distritos, secciones censales y entidades de población: Permite consultar los datos de la población de la C.A. de Euskadi por distritos, secciones y entidades de población recogidos en el último Censo de 2011.

Tipologías de las secciones censales: Son agrupaciones de las secciones administrativas de nuestro territorio que se presentan en una serie de tipos homogéneos con su descripción correspondiente.

Udalmap: Es un sistema integrado de información territorial con base en los municipios de la C.A. de Euskadi cuya finalidad es prestar un servicio público al permitir un mejor conocimiento de la realidad socio-económica de los mismos.

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

E-mail: Berriak@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias