Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

Euskal AEko merkataritza / Comercio en la C.A. de Euskadi

2013

EAEko txikizkako merkataritzako salmentek %3,1 egin zuten behera 2012. urte osoan; eta %2,3 egin zuten behera 2013ko lehenengo hiruhilekoan

Foto 1

EAEko txikizkako merkataritzako salmentek %3,1eko jaitsiera nominal metatua izan zuten 2012. urte osoan. Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, gainerako txikizkako merkataritzako salmentek %3,8 egin zuten behera, 2011ko datuekin alderatu diren 2012ko datu metatuen arabera. Txikizkako merkataritza sektorean enpleguak %3,8ko jaitsiera izan zuen 2012. urtean, aurreko urteko batezbestekoarekin alderatuta. Bestalde, sektoreko salmenta nominalek %2,3 egin zuten behera 2013ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta eta lan-egutegi homogeneoaren barruan.

[Ikus gehiago: 2012ko balantzea]

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las ventas del comercio minorista vasco descendieron un 3,1% en el conjunto de 2012 y un 2,3% en el primer trimestre de 2013

Las ventas de comercio minorista registraron un descenso nominal acumulado del 3,1% en el conjunto del año 2012 en la C.A. de Euskadi. Si se excluyen las estaciones de servicio, las ventas del resto del comercio minorista disminuyeron un 3,8%, en los datos acumulados de 2012 con respecto al año 2011. El descenso del empleo del sector comercial minorista en 2012 sobre la media del año anterior fue del 3,8%. Por otra parte, el sector disminuyó sus ventas nominales un 2,3% en el primer trimestre de 2013 respecto al mismo período del año anterior, en términos homogéneos de calendario laboral.

[Ver más: balance 2012]

[Ver más: Nota de prensa]

EAEko azalera handietako salmentek %1,7 egin zuten behera 2012. urtean, eta 2013ko maiatzean %4,4 igo ziren

Foto 1

EAEko merkataritza gune handietako salmentek %1,7ko jaitsiera nominala izan zuten 2012. urte osoan, eta aurreko urtearekin alderatuta; baina prezioen ondorioak kendu ostean tasa erreala -%4,1 izan da. Bestalde, 2013ko maiatzean azalera handietako salmentek urte arteko %4,4ko igoera nominala izan zuten, lan-egutegi homogeneoaren barruan. Elikagaien salmentak %7,3 egin zuten gora, eta gainerako produktuen salmentak %2,5 igo ziren.

[Ikus gehiago: 2012ko balantzea]

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las ventas en grandes superficies de la C.A. de Euskadi bajaron un 1,7% en 2012 y subieron un 4,4% en mayo de 2013

Las ventas en las grandes superficies comerciales vascas experimentaron un descenso nominal del 1,7% en el conjunto del año 2012 con respecto al año anterior, que, una vez descontado el efecto de los precios, se convierte en una tasa real del -4,1%. Por otro lado, en mayo de 2013 las ventas en grandes superficies registraron un ascenso interanual nominal del 4,4%, en términos homogéneos de calendario laboral. Las ventas de los productos alimenticios ascendieron un 7,3%, mientras que las correspondientes al resto de artículos experimentaron una subida del 2,5%.

[Ver más: balance 2012]

[Ver más: Nota de prensa]

2010ean merkataritza-sektoreak 5.496 milioi euroko ekarpena egin zion Euskal AEko BPGari eta guztizko enpleguaren %14 bildu zuen

Foto 1

2010ean merkataritza-sektoreak 5.496 milioi euroko ekarpena egin zion Euskal Autonomia Erkidegoko BPGari, hau da, 2.530 milioi euroko ekarpena handizkako merkataritzan, 2.460 milioi euroko ekarpena txikizkako merkataritzan eta 506 milioi euroko ekarpena ibilgailuen salmenta eta konponketan. Sektore horretan 137.178 pertsonak lan egin zuten, guztizko enpleguaren %14. Negozio-zifrei dagokienez, guztizko 32.509 milioi euroetatik 2.981 milioi euro ibilgailuen salmenta eta konponketari dagozkie (%9,2), 17.225 milioi euro handizkako merkataritzari (%53) eta gainerako 12.303 milioi euroak txikizkako merkataritzari (%37,8).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El sector comercial aportó 5.496 millones de euros al PIB de la C.A. de Euskadi y ocupó el 14% del empleo total en 2010

En 2010 el sector comercial aportó 5.496 millones de euros al PIB de la C.A. de Euskadi, contribuyendo con 2.530 millones el comercio al por mayor, 2.460 millones el comercio al por menor y 506 millones la venta y reparación de vehículos. El personal ocupado en el sector fue de 137.178 personas lo que representó un 14% del empleo total. En lo que se refiere a la cifra de negocios, de los 32.509 millones de euros totales, 2.981 millones correspondieron a la actividad de la venta y reparación de vehículos (un 9,2%), 17.225 millones al comercio al por mayor (un 53%) y los 12.303 millones restantes al comercio al por menor (un 37,8%).

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal Autonomia Erkidegoan, merkataritzako salmenten indizea %3,1 jaitsi zen 2012an, eta 2013ko lehen hiruhilekoan %3,4

Foto 1

Merkataritzako salmentak, zerbitzu-sektorearen salmenten indizearen desagregazio sektoriala baitira, %3,1 jaitsi ziren 2012an, aurreko urtekoei dagokienez. 2013ko lehen hiruhilekoan, merkataritzako salmentek %3,4ko jaitsiera nominala izan zuten, 2012ko lehen hiruhilekoari dagokionez.

[Ikus gehiago: 2012ko balantzea]

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El índice de ventas del comercio disminuyó un 3,1% en 2012 y un 3,4% en el primer trimestre de 2013 en la C.A. de Euskadi

Las ventas del comercio, que aparece como una desagregación sectorial del Índice de ventas del sector servicios, disminuyeron un 3,1% en 2012 con respecto al año anterior. En el primer trimestre de 2013 las ventas del comercio descendieron un 3,4% nominal en relación con el mismo periodo de 2012.

[Ver más: balance 2012]

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal Autonomia Erkidegoko 43.800 merkataritza-establezimenduek 133.775 enplegu sortzen dituzte merkataritza-sektorean

Foto 1

Eustatek landutako “Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda” izeneko estatistika-eragiketan jasotako datuek adierazten dute 2012ko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoan 43.800 merkataritza-establezimendu zeudela eta establezimendu horiek 133.775 lanpostu sortu zituztela. Horietatik, 23.312 establezimendu Bizkaikoak ziren, 14.890 Gipuzkoakoak eta 5.598 Arabakoak. Txikizkako merkataritza-establezimenduei dagokienez, data horretan bertan horrelako 26.859 establezimendu zeuden Euskal Autonomia Erkidegoan, 3.307 Araban, 14.262 Bizkaian eta 9.290 Gipuzkoan.

Los 43.800 establecimientos comerciales que existen en la C.A. de Euskadi generan 133.775 empleos en el sector

Los datos recogidos en la operación estadística denominada "Directorio de Actividades Económicas ", elaborados por Eustat, indican que el 1 de enero de 2012 existían en la C.A. de Euskadi un total de 43.800 establecimientos comerciales que generaron 133.775 puestos de trabajo. De ellos, 23.312 establecimientos correspondían a Bizkaia, 14.890 a Gipuzkoa y 5.598 a Álava. En relación con los establecimientos de comercio minorista, éstos ascendían en esa misma fecha a 26.859 en la C.A. de Eskadi, de los que Álava contaba con 3.307 comercios minoristas, Bizkaia con 14.262 y Gipuzkoa con 9.290.

Adierazle nagusiak
BPG (2013ko 1. hiruhil.) -1,9%
Jarduera tasa (2013ko 2. hiruhil.) 56,4%
Langabezia-tasa (2013ko 2. hiruhil.) 14,5%
KPI (2013ko ekaina) 2,0%
IPI (2013ko maiatza) -3,4%
Interneteko erabiltzaileak (2012) 57,6%
 
Principales Indicadores
PIB 1er. trim. 2013 -1,9%
Actividad 2º. trim. 2013 56,4%
Paro 2º. trim. 2013 14,5%
IPC 06-2013 2,0%
IPI 05-2013 -3,4%
Usuarios Internet 2012 57,6%
 

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Grafiko interaktiboak / Gráficos interactivos

Grafiko interaktiboen helburu nagusia da datuen analisi, sintesi eta irudikatzea ikusmen hutsaren bidez jasotzea ahalbidetzea. Eustatek haren webaren atal berri batean grafiko-mota honen multzoa eskaintzen du, koiuntura eta egitura adierazleenak, erabiltzaileek dinamikoki eta interaktiboki aztertu eta erabili ahal izan ditzaten.



El objetivo principal de los gráficos interactivos no es otro que el análisis, síntesis y representación de datos a simple vista, utilizando para ello gráficos de diversa metodología. Eustat ofrece en un nuevo apartado de su Web un conjunto de este tipo de gráficos de indicadores coyunturales y estructurales de forma que puedan ser analizados y manejados de forma dinámica e interactiva por los usuarios y usuarias que lo deseen.

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

Eustat, Instituto Vasco de Estadística

E-mail: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias