Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

Euskal AEko demografia / Demografía de la C.A. de Euskadi

2015

2001 eta 2014 bitartean, 93.000 pertsonatan hazi zen Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle kopurua

Foto 1

Eustatek prestatutako datuen arabera, EAEko biztanleria 93.667 pertsonatan hazi zen 2001 eta 2014 bitartean: hau da, % 4,5 goratu zen. 2012an erregistratu zen biztanleen kopuru handiena; izan ere, 2.181.590 biztanlera ere heldu zen, 2001ean baino 102.380 pertsona gehiago. 2014an, 64 urtetik gorakoek biztanle guztizkoaren % 20,7 hartzen zuten; hau da, 2001ean baino % 3 gehiago. Elkarren bestelakoak izan ziren, batetik, Gipuzkoako hazkundea –aribidean oraindik– eta Bizkaikoa eta Arabakoa –lurralde horietako biztanle kopurua beherabidean hasi baitzen 2012tik aurrera–. Getxok, Portugaletek, Sestaok eta Basaurik galdu zituzten biztanle gehien 2001-2014 urte-arteko aldian (Bilbo Handiko udalerriak laurak); lauron artean, 7.168 biztanle gutxiago erregistratu ziren.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

La población de la C.A. de Euskadi aumentó en 93.000 personas entre 2001 y 2014

La población se incrementó en 93.667 personas entre 2001 y 2014 en la C.A. de Euskadi, lo que supone un incremento del 4,5%. En 2012 se produjo el máximo histórico de población al alcanzar los 2.181.590 habitantes, es decir, 102.380 personas más que en 2001. Los mayores de 64 años representaban el 20,7% de la población en 2014, casi tres puntos porcentuales más que en 2001. El ritmo de crecimiento ha sido distinto en Gipuzkoa, donde todavía no se ha detenido, que en Bizkaia y Álava, cuya población ha empezado a disminuir a partir de 2012. Entre los municipios que más población perdieron entre 2001 y 2014 se encuentran Getxo, Portugalete, Sestao y Basauri, que pertenecen a la comarca del Gran Bilbao, registrando 7.168 personas menos entre los cuatro.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko biztanleen % 8 atzerrian jaio zen

Foto 1

2014an, Euskal AEko 182.846 biztanle atzerrian jaiotakoak izan ziren; hau da, biztanle guztien % 8,4. Espainian, aldiz, ehuneko hori altuagoa izan zen: % 13,4koa. 2006. urtean 107.117 biztanle izan ziren atzerrian jaiotakoak; biztanleen % 5,1. Kopuru hori urtero gehitu zen; gehieneko kopurua, izan ere, 2012. urtean erregistratu zen: 185.115 pertsona. Alabaina, urte horretatik aurrera kopuruak behera egin zuen. EAEko lau udalerritan bakarrik eman zen atzerrian jaiotakoen ehunekoa Espainiako batezbestekoa baino handiagoa. Ameriketako herrialdeetan jaiotakoak izan ziren biztanle gehienak.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El 8% de la población de la C.A. de Euskadi ha nacido en el extranjero

En 2014, en la C.A. de Euskadi 182.846 personas habían nacido en el extranjero y suponían el 8,4% de la población total, lejos de la proporción que se daba en España, que era del 13,4%. En 2006 había 107.117 residentes nacidos en el extranjero, un 5,1% de la población. Esta cifra se fue incrementando anualmente hasta el máximo de 2012 con 185.115 personas, pero a partir de este año inició una fase de descenso. Sólo cuatro municipios vascos tenían un porcentaje de población nacida en el extranjero superior a la media española. Los residentes que tienen nacionalidades de países americanos eran los más numerosos.

[Ver más: Nota de prensa]

2014. urtean 2013an baino % 1,4 jaiotza gehiago izan zen

Foto 1

Euskal AEko jaiotzen behin-behineko kopurua 19.288koa izan zen 2014. urtean; hau da, 2013. urteko datuekin alderatuta, kopuru hori % 1,4 hazi zen. Hazkunde handienak emakume gazteenen artean eman ziren, 24 urtera arte emakumeen artean (% 9,8); eta gero nagusienen artean, 40koen eta hortik gorakoen artean (% 3,5). Horrez gain, emakume ezkonduen kopurua (% 6,7) eta atzerritarren kopurua (% 5) nabarmendu behar dira.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

En 2014 hubo un 1,4% más de nacimientos que en 2013

La cifra provisional de nacimientos en la C.A. de Euskadi ascendió a 19.288 en el conjunto del año 2014, lo que supone un incremento del 1,4% respecto a los datos de 2013. Los principales crecimientos se produjeron entre las mujeres más jóvenes, de hasta 24 años (9,8%), y las más mayores, de 40 y más años (3,5%). Además, destacaron las mujeres no casadas (6,7%) y las extranjeras (5%).

[Ver más: Nota de prensa]

Heriotzen kopurua % 2,3 hazi zen 2014. urte osoan

Foto 1

Behin-behineko datuak diren arren, 2014. urtean 19.565 pertsona hil ziren Euskal AEn. Horietako 9.879 gizonak izan ziren eta 9.686 emakumeak; hots, 2013. urteko datuekin alderatuta, urteko aldakuntza % 2,3 heriotza gehiagokoa izan zen. Heriotza guztien % 31,6 (6.174) tumoreek eragin zuten; hau izan zen hiltzeko arrazoi nagusia.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las defunciones aumentaron un 2,3% en el conjunto del año 2014

Los datos provisionales totales del año 2014 cifran las defunciones en la C.A. de Euskadi en 19.565, de las que 9.879 fueron hombres y 9.686 mujeres, lo que supone una variación anual de un 2,3% más de fallecimientos respecto a 2013. El 31,6% de las defunciones ocurridas (6.174) se debió a tumores, que fue la primera causa de muerte.

[Ver más: Nota de prensa]

2014. urtean, Euskal AEko bizilagunen ezkontzak % 0,3 gehitu ziren; horietatik % 77,6 ezkontza zibilak izan ziren

Foto 1

2014. urteko behin-behineko datuak kontuan hartuta, Euskal AEko bizilagunen ezkontzak % 0,3 gehitu ziren, aurreko urtearekin alderatuta. Ezkontza zibilen kopurua 2013. urtekoena baino ehuneko 1,1 puntu handiagoa izan zen: ezkontza guztien % 77,6. Gainera, ezkontzeko unea atzeratzeko joera mantendu da, senarren % 87,6 eta emazteen % 76,4 30 urterekin edo gehiagorekin ezkondu baitziren.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Los matrimonios de personas residentes en la C.A. de Euskadi se incrementaron un 0,3% y el 77,6% del total fueron civiles en 2014

En el cómputo provisional del año 2014, la cifra de matrimonios de personas residentes en la C.A. de Euskadi se incrementó un 0,3% respecto al año precedente, en tanto que la proporción de matrimonios civiles superó en 1,1 puntos porcentuales a la de 2013, alcanzando el 77,6% del total. Además, se mantuvo la tendencia de retrasar el momento de contraer matrimonio, ya que el 87,6% de los esposos y el 76,4% de las esposas se casaron con 30 o más años.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal AEko gizonen eta emakumeen bizi-itxaropenak gora egiten jarraitzen du

Foto 1

Eustatek prestatu dituen 2010/2011ko Adierazle Demografikoen emaitzei esker zera aurreikusi daiteke: Euskal AEn jaiotako gizon bat ia 79 urtera arte bizi daiteke eta, % 49ko probabilitatearekin, ezkondu egingo da. Emakume jaioz gero, haren bizi-itxaropena 85,4 urtera arte luzatuko da; eta % 54tik gorako probabilitatea izango du ezkontzeko. Gainera, seme edo alaba bakarra izango du. Bi kasuotan, 8 aldiz aldatuko dute bizilekua haien bizitza osoan zehar. Gainera, adierazle horien arabera, ugalkortasunak oraindik maila txikia du. Ia inork ez du hirugarren semerik edo alabarik, ezkontza gutxiago dago eta, batez beste, Euskal AEko biztanle batek 2,5 emigrazio egingo ditu bere bizitzan zehar.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Continúa aumentando la esperanza de vida de hombres y mujeres en la C.A. de Euskadi

Los resultados de los Indicadores Demográficos 2010/2011 elaborados por Eustat permiten prever que un hombre recién nacido en la C.A. de Euskadi viva casi 79 años y tenga una probabilidad de casarse del 49%. En el caso de que sea mujer, su esperanza de vida se prolongará hasta los 85,4 años, su probabilidad de casarse será de algo más del 54% y tendrá un solo hijo o hija. En ambos casos se mudarán de residencia 8 veces a lo largo de su vida. Además, según estos indicadores la fecundidad sigue en niveles bajos, casi desaparecen los terceros hijos, la nupcialidad desciende y, en promedio, un habitante de la C.A. de Euskadi realizará 2,5 emigraciones a lo largo de su vida.

[Ver más: Nota de prensa]

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Biztanleria Piramide Interaktiboetan

2026an Euskal AEn 2.077.333 pertsona biziko dira, %51,7 emakume eta %48,3 gizon. 1976an 2.071.778 pertsona ziren, %50,4 emakume eta %49,6 gizon. Datu hauek Biztanleria Piramide Interaktiboetan ikus daitezke.

Lanabes berri hau Eustaten webean dugu dagoeneko eta hari esker Euskal AEko biztanleen bilakaera ezagut dezakegu modu grafiko eta dinamikoan 1976tik 20126ra. Biztanleriaren bilakaera sexu, adin edo lurraldearen arabera ikus daiteke. Beraz, jakin dezakegu bai iraganaren, bai etorkizunaren (proiektatutako datuez) berri.

Pirámides de Población Interactivas

La C.A. de Euskadi tendrá en el año 2026 una población de 2.077.333 habitantes de los que el 51,7% serán mujeres y el 48,3% hombres. Si nos vamos al pasado, en 1976 la población vasca ascendía a 2.071.778 habitantes, de los que el 50,4% eran mujeres y el 49,6% hombres. Todos estos datos se pueden visualizar en las Pirámides de Población Interactivas, una herramienta alojada en la web de Eustat que permite conocer de forma gráfica y dinámica la evolución de la población residente en la C.A. de Euskadi a lo largo del periodo comprendido entre 1976 y 2026. Esta visualización se puede mostrar según sexo, edad o territorio. Por tanto, con esta herramienta se puede ver lo ocurrido en años pasados y también lo que previsiblemente ocurrirá en el futuro (datos proyectados).

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

E-mail: Berriak@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias