Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

Udal informazioa

Información Municipal

2013

EAEko 17 udalerritan biztanleen laurden batek baino gehiagok 65 urte edo gehiago ditu

Foto 1

Eustaten 2011ko Biztanleriaren eta Etxebizitzaren Zentsuaren arabera, EAEko biztanleen % 19,8k 65 urte edo gehiago ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko 17 udalerritan 65 urte eta gehiagoko biztanleak % 25etik gora dira; dena den, udalerri horiek txikiak dira, biztanleria osoaren % 0,5 bakarrik. Beste muturrean, hiru ziren %10en azpitik zeuden udalerriak: Elburgo (%8,4), Irura (%9,2%), Alegria-Dulantzi (%9,3).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

En 17 municipios vascos más de un cuarto de su población tiene 65 años o más

El Censo de Población y Vivienda de 2011 elaborado por Eustat refleja que un 19,8% de la población vasca tiene 65 y más años. En la C.A. de Euskadi hay 17 municipios donde la población de 65 y más años supera el 25%, pero son municipios pequeños, ya que sólo representan el 0,5% de la población total. Por el otro extremo, son tres los municipios que tienen un porcentaje inferior al 10%: Elburgo (8,4%), Irura (9,2%) y Alegria-Dulantzi (9,3%).

[Ver más: Nota de prensa]

Donostiak du familia-errentarik handiena, Bilbo eta Gasteiz ondoren

Foto 1

Donostiak du familia-errentarik handiena, 49.539 euro; Bilbok 43.119 eta Gasteizek 42.554. Familia-errentarik handiena duen Euskal AEko udalerria Laukiz da, Bizkaian: 74.196 euro. Araban Arrazua-Ubarrundia, 61.855, eta Gipuzkoan Orendain, 54.841. Beste muturrean, familia-errentarik txikienak honakoek dituzte: Bizkaian Lanestosak (28.703 euro), Araban Lantziegok (27.531) eta Gipuzkoan Pasaiak (32.866 euro).

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Donostia-San Sebastián es la capital con mayor renta familiar, seguida de Bilbao y de Vitoria-Gasteiz

Donostia-San Sebastián, con 49.539 euros, es la capital con mayor renta familiar, seguida por Bilbao, con 43.119 euros y por Vitoria-Gasteiz, con 42.554 euros. El municipio de la C.A. de Euskadi con mayor renta familiar media es el municipio de Laukiz, ubicado en Bizkaia, con 74.196 euros; en Álava es Arrazua-Ubarrundia, con 61.855 euros y en Gipuzkoa es Orendain, con 54.841 euros. Por el contrario, con las menores rentas familiares están Lantziego en Álava, con 27.531 euros; Lanestosa en Bizkaia, con 28.703 euros y Pasaia en Gipuzkoa, con 32.866 euros.

[Ver más: Nota de prensa]

10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan eman dira aktibotasun tasa onenak

Foto 1

Biztanle Aktiboen Udal Estatistikaren arabera, 2010. urtean 1.035.574 pertsona aktibo izan ziren, 468.423 emakume eta 567.151 gizon. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko aktibotasun tasa % 47,7 izan zen urte horretan. Kopururik onenak udalerri txikienetan eman ziren, mila biztanletik beherako udalerrietan: % 48,9ko aktibotasun tasa. Biztanle kopuruak gora egin ahala tasa honek behera egiten du: hamar eta berrogei mila biztanle arteko udalerrietan % 47,8ko tasa izan da, eta berrogei eta ehun mila biztanle arteko udalerrietan % 46,6koa.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Los municipios de menos de 10.000 habitantes registran las mejores tasas de actividad

Según la Estadística Municipal de Población Activa, en 2010 había 1.035.574 personas activas, 468.423 mujeres y 567.151 hombres. Por lo tanto, la tasa de actividad de la C.A. de Euskadi para ese año alcanzaba el 47,7% de la población. Las mejores cifras corresponden a los municipios más pequeños, los de menos de diez mil habitantes, con una tasa de actividad del 48,9%. Esta tasa decrece a medida que el tamaño poblacional aumenta: 47,8% para los municipios de entre diez y cuarenta mil habitantes y 46,6% para el estrato de cuarenta a cien mil habitantes.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen kopurua erritmo arinagoan hazi da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri txikietan

Foto 1

2010eko urtarrilaren 1ean, 2006. urtean baino 24.695 etxebizitza gehiago egon ziren Euskal Autonomia Erkidegoan; hau da, urtean batez beste 8.232 etxebizitza gehiago. Gasteiz izan zen hazkunde handiena izan zuen hiriburua; azken urte horietan % 5 hazi zen. Ondoren, Donostia hazi zen gehien, % 3,5. Bilbok, aldiz, hazkunde txikiena izan zuen: % 0,8. Udalerri txikietako etxebizitzen kopuruak izan duen hazkundea nabarmendu behar da. Adibidez, Arakaldon % 38,6 hazi zen eta Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzen % 29,2.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

El parque de viviendas de la C.A. de Euskadi creció a un mayor ritmo en los municipios pequeños de la C.A. de Euskadi

A fecha 1 de enero de 2010, el parque de viviendas en la C.A. de Euskadi había crecido en 24.695 unidades con respecto a 2006, con una media anual de 8.232 viviendas. Vitoria-Gasteiz fue la capital que más creció, con un 5% en estos últimos años, seguida de Donostia-San Sebastián con un 3,5%, mientras que Bilbao fue la capital que experimentó un menor incremento porcentual, con un 0,8%. Destaca el crecimiento del parque de viviendas en los municipios pequeños, como es el caso de Arakaldo, con un incremento del 38,6% o Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz (29,2%).

[Ver más: Nota de prensa]

Eustatek Euskal AEko zentsu-sekzioen tipologia ekarri du haren webeko udal-informaziora

Foto 1

Berriki Eustatek ipini du haren webeko udal informazioaren atalean Euskal AEko 2010eko zentsu-sekzioen tipologia. Zenbait aldagairen homogeneotasunean oinarritzen da, esaterako norbanakoaren, familiaren eta etxebizitzaren ezaugarrienean, sekzio bakoitzekoak, zeinak jasotzen baitira Eustaten datu-base soziodemografikoan. Tipologia honen emaitzetatik geruza bat sortu da Google Earth bidez ikusi ahal izateko; atala adierazitako jarraibideekin deskarga daiteke.

[Ikus gehiago]

Eustat incorpora la Tipología de las secciones censales de la C.A. de Euskadi a la información municipal de su web

Eustat ha incorporado recientemente la Tipología de Secciones Censales de la C.A. de Euskadi de 2010 al apartado Información Municipal de su web. Está basada en la homogeneidad de diferentes variables como las características individuales, familiares y de vivienda de cada sección, que se recogen en la Base de Datos Sociodemográfica de Eustat. A partir de los resultados de esta Tipología se ha creado un capa para su visualización mediante Google Earth que se puede descargar siguiendo las instrucciones que se indican.

[Ver más]

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Udal informazioa / Información Municipal

Eustaten web-gunean Udal Informazioari buruzko atala bereziki garrantzitsua da. Tresna horren bidez, hain zuzen, EAEko 251 udalerrien gaur egungo errealitate estatistikoa eta bilakaera historikoa ezagutu ditzakegu. Atal horretan udalerri bakoitzak adierazle ugari ditu; beraz, udalerri horietako bakoitzari buruz dauden datu guztiak kontsulta daitezke.


En la web de Eustat cobra especial importancia el apartado Información Municipal, el cual es una herramienta para conocer la realidad estadística actual y la evolución histórica de los 251 municipios vascos. En este apartado se ofrece una batería extensa de indicadores para cada uno de los municipios y se da la posibilidad de consultar la serie completa de datos disponibles para cada uno de ellos.

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

Eustat, Instituto Vasco de Estadística

E-mail: informacion@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias