Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

Emakumeak Euskal AEn / Las mujeres en la C.A. de Euskadi

2018

“Emakume eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn 2018” txostenak emakumeen egoerari buruzko informazio estatistiko esanguratsuena biltzen du genero ikuspegitik

Foto 1

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Eustatek bere webgunean argitaratu du gau XXXX “Emakume eta gizonen arteko berdintasuna Euskal AEn 2018” txostena. Horren helburua da emakumeen egoerari buruz jasotako informazio estatistiko esanguratsuena biltzea. Horretarako, bost kapitulu handi egin dira eta, generoaren ikuspegitik aztertu dira biztanleria, lana, diru-sarrerak, osasuna eta hezkuntza. Ondoren beste bi gehituko dira: bizitza soziala eta ahalduntzea. Argitalpenak eskaintzen dituen datu anitzen artean, nabarmentzekoa da, hezkuntzari buruzko kapituluan, ezagutzaren alorrean ezberdintasun handiak daudela sexuaren arabera. Hala, unibertsitate-irakaskuntzan, emakumeek ia ez dute ingeniaritza selektibitate ondoko aukeren artean hautatzen, hezkuntzaren zientziak eta osasunaren zientziak hautatu ohi dituzte, eta ondoren gizarte- eta zuzenbide-zientziak.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

“Igualdad de mujeres y hombres en la C.A. de Euskadi 2018” recoge la información estadística más relevante sobre la situación de las mujeres desde una perspectiva de género

Con motivo de la celebración del Día Internacional de las Mujeres, Eustat ha colgado en su web la publicación “Igualdad de mujeres y hombres en la C.A. de Euskadi 2018”, que pretende recoger la información estadística más relevante producida sobre la situación de las mujeres. Para ello se han elaborado cinco grandes capítulos que tratan sobre la población, trabajo, ingresos, salud y educación, desde un punto de vista de género. Posteriormente se añadirán otros dos: vida social y empoderamiento. Entre los innumerables datos que contiene la publicación llama la atención en el capítulo dedicado a educación que el ámbito del conocimiento presenta diferencias marcadas por el sexo. Así, en la enseñanza universitaria, las mujeres apenas eligen ingeniería entre las primeras opciones tras la selectividad, se inclinan más por ciencias de la educación y ciencias de la salud, seguidas de ciencias sociales y jurídicas.

[Ver más: Nota de prensa]

Euskal emakume okupatuen %17,6k uste du amatasuna kaltegarri izan litekeela lan sustapenean

Foto 1

Gizon okupatuen %25,6k uste du aitatasun-baimenak kalte handia lekarkiokeela ibilbide profesionalari. Portzentajerik handiena, 2016an, 2010ean baino hamar puntu gehiago. Emakume okupatuen %17,6k uste du amatasuna kaltegarri izan litekeela sustapenerako; aitatasunaz gizonen %8,4k bakarrik. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeak sustapen profesionalari kalte egingo dion beldurra zertxobait handigoa da gizonengan (%36,1) emakumeengan (%33,9) baino. Euskal AEko okupatuen artean etxeko lanak banatzean ez dago parekotasunik: Gizonen %91,8k 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu etxeko lanetan, emakumeen %27,6k 3 edo gehiago.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago: Taulak]

El 17,6% de las mujeres vascas ocupadas considera que la maternidad puede crear desigualdades de promoción profesional

El 25,6% de los hombres ocupados cree que les resultaría muy negativo pedir un permiso de paternidad en su trayectoria profesional. Este porcentaje alcanzó en 2016 su valor más alto, diez puntos más que en 2010. Sin embargo, sólo un 8,4% de los hombres opina que la paternidad les podría afectar de manera sensible frente al 17,6% de las mujeres ocupadas que considera que la maternidad puede crear desigualdades de promoción. El temor a que solicitar excedencias o jornadas reducidas afecte a la promoción profesional es ligeramente mayor entre los hombres que entre las mujeres (36,1% y 33,9%, respectivamente). Por otra parte, el reparto de tareas domésticas entre los ocupados y las ocupadas de la C.A. de Euskadi resulta desigual: nueve de cada diez hombres -el 91,8%– dedica 2 o menos horas a esas tareas, mientras que tres de cada diez mujeres –el 27,6%– emplean 3 o más.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver más: Tablas]

Euskal AEko emakumezkoek 15.175€ batez besteko errenta dute eta gizonezkoek 25.152€

Foto 1

Errenta ez zegoen berdin banatuta gizon eta emakumeen artean 2015ean. Euskal AEko gizonezkoek batez besteko 25.152€ errenta dute eta emakumezkoek 15.175€; gizonezkoek 9.977€ gehiago. Gizonezkoen eta emakumezkoen errenta pertsonalen arteko alde nabarmenenak 65 eta 69 urte artean; gizonena, batez beste, 17.393€ gehiago. “Genero-arraila” bada familiaren diru-sarreretan. Jasotzaile nagusia gizona bada familien batez bestekoa 45.180€ euro, eta erdibideko eta goiko geruzetan ibiltzen dira gehien bat; emakumea bada, 35.578€ eta errenta-geruza baxuenetan.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ikus gehiago: Taulak]

Las mujeres de la C.A. de Euskadi obtienen una renta media de 15.175€, en tanto que los hombres cuentan con 25.152€

La distribución de la renta entre hombres y mujeres muestra un reparto desigual en 2015. Los hombres de la C.A de Euskadi obtienen una renta media de 25.152€, en tanto que las mujeres cuentan con 15.175€ en promedio, es decir, los primeros obtienen una renta personal que supera en 9.977€ a la de las mujeres. La mayor diferencia entre las rentas personales de hombres y mujeres se registra entre los 65 y 69 años de edad, momento en el que la renta media de los hombres supera en 17.393€ a la de las mujeres. También se puede hablar de diferencias de género en los ingresos de las familias: si la persona perceptora principal es hombre las familias tienen unos ingresos medios de 45.180€, concentrándose en su mayor parte en los estratos intermedios y altos, mientras que, si es mujer, la renta familiar media se queda en 35.578€ y se concentra en los estratos de renta más bajos.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver más: Tablas]

1951 eta 1970 bitartean jaiotako emakumeen ugalkortasuna belaunaldi-ordeztearen azpitik geratu da

Foto 1

40ko hamarraldiko bigarren erdian jaiotako emakumeak izan ziren belaunaldi-ordezpena lortutako azkenak, alegia batez beste 2,1 haur izan zituzten, Eustaten Inkesta Demografikoaren arabera. Hurrengo emakume belaunaldien seme-alaba kopurua jaitsiz joan zen, 1971 eta 1975 bitartean jaioentzat 1,4 haur delarik; izan ere hauek dira ugalkortasun historia osorik duten azkenak. 2011n 40 urte baino gutxiago zeuzkaten emakumeen azken ondorengotzak ez du bizkortzeko itxurarik; izan ere bizitzan zehar 1,3 haur espero dituzte batez beste, eta 1996-2000 bitartean jaioek bakarra.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago: Taulak]

La fecundidad de las mujeres nacidas entre 1951 y 1970 queda por debajo del reemplazo generacional

Las mujeres nacidas en la segunda mitad de los años 40 son las últimas que consiguieron alcanzar el reemplazo generacional en la C.A. de Euskadi, es decir, tuvieron 2,1 hijos de media, según la Encuesta Demográfica publicada por Eustat. La descendencia final de las generaciones de mujeres posteriores fue descendiendo hasta alcanzar los 1,4 hijos para las mujeres nacidas entre 1971 y 1975, las últimas para las que se puede considerar completa su historia de fecundidad. La descendencia final de las generaciones de mujeres con menos de 40 años en 2011 no parece que se vaya a recuperar, ya que el número de hijos que esperan tener a lo largo de su vida apenas supera la cifra de 1,3 de media, destacando las nacidas entre 1996 y 2000, que solo prevén tener 1 hijo.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver más: Tablas]

Euskal unibertsitateetan, gehiengoa emakumeak

Foto 1

2015/16 ikasturtean emakumeak %53 ziren euskal unibertsitateetan; genero-arraila gutxituz doa. Graduko ikasketetan, ehuneko 6 puntuz, emakumeak gehiago dira; 5 puntuz doktoregoetan eta 1ez masterretan. Azken sei urteetan, emakumeak %0,3 gutxiago dira eta gizonak %4,4 gehiago. 10 emakumetatik 5 gizarte zientzietan eta juridikoetan graduatu ziren; 1,8 osasun zientzietan; 1,6 ingeniaritzetan. 10 gizonetatik 4 ingeniaritzetan eta 4 gizarte zientzietan eta juridikoetan.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

[Ikus gehiago: Taulak]

Las mujeres son mayoría en la población universitaria vasca

La presencia de las mujeres continúa siendo predominante en las aulas universitarias (53%) vascas en el curso 2015/16, aunque la brecha de género va disminuyendo. Las mujeres son mayoría, con 6 puntos porcentuales de diferencia respecto a los hombres en los estudios de grado, 5 en los estudios de doctorado y 1 en los másteres. Viendo la evolución de las matrículas en los últimos seis años, se observa que las mujeres han disminuido ligeramente (-0,3%), mientras que los hombres han aumentado un 4,4%. Por otro lado, de cada 10 mujeres que se graduaron en la C.A. de Euskadi, 5 lo hicieron en la rama de las ciencias sociales y jurídicas, 1,8 en ciencias de la salud y 1,6 en ingenierías, mientras que, de cada 10 hombres, 4 se graduaron en ingenierías y otros 4 en ciencias sociales-jurídicas.

[Ver más: Nota de prensa]

[Ver más: Tablas]

Batxilergoan neskak eta mutilak antzeko kopuruetan, mutil gehiago Maila Ertaineko Lanbide Heziketan

Foto 1

Derrigorrezko hezkuntza amaiturik, ikasleen %68k batxilergora jotzen dute; %32k maila ertaineko modulu profesionaletara. Batxilergoan neskak eta mutilak antzeko kopuruetan. Maila Ertaineko Lanbide Heziketan hiru ikasletik bi, mutilak. Maila Ertaineko Lanbide Heziketan, eskainitako hogei “familietako” bostetan dira neskak gehiengoa: Irudi Pertsonala (%94); Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzakoak (%77); Osasungintza (%75); Elikadura industria (%62); Administrazioa eta Kudeaketa (%60). Merkataritza-marketinean, eta Kimikan neskak eta mutilak antzeko proportzioetan. Gainerako familietan mutil gehiago, dezenteko aldez.

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Equilibrio en Bachillerato entre chicas y chicos y mayor presencia masculina en Formación Profesional de grado medio

Al terminar la educación obligatoria, el 68% del alumnado de la C.A. de Euskadi se inclina por hacer el Bachillerato frente un 32% que opta por un itinerario más profesional, apuntándose a los diversos módulos de grado medio. En Bachillerato hay la misma proporción entre chicas y chicos, mientras que en la Formación Profesional de grado medio las dos terceras partes son chicos. En Formación Profesional de grado medio, solamente en cinco de las veinte familias ofertadas es mayoritaria la presencia femenina: Imagen personal (94%), Servicios socioculturales y a la comunidad (77%), Sanidad (75%), Industrias alimentarias (62%) y Administración y gestión (60%). Existen dos ramas, Comercio-marketing y Química, donde la proporción de chicos y chicas es similar. En el resto de las familias hay un claro predominio masculino.

[Ver más: Nota de prensa]

Foto 1

Ospitaleratzeen %45,7tan emakumea zen pazientea eta %54,3tan gizon, erditzea eta haurduntzea kanpo utzirik

[Ikus gehiago: Prentsa-oharra]

Las mujeres suponen el 45,7% de las hospitalizaciones registradas, si se excluyen los episodios por causa de parto y embarazo, y  los hombres el 54,3%

[Ver más: Nota de prensa]

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

Emakume eta gizonen arteko berdintasun atala

Eustatek estatistika informazio jakingarria ekoizten du, bizi garen gizartea uler dezagun. Haren webean, esaterako "Emakume eta gizonen arteko berdintasuna" atala dugu, non generoaren araberako datu multzo handia dagoen, eguneroko bizitzan emakumearen egoeraren berri ikuspuntu ugaritatik aztertzeko lagungarri. Denbora zertan ematen duten, lanean zenbat, non, nola, jakin liteke datuei begiratuz gero. Bestelakoak, esaterako errenta, aisia-motak, etxeko lanaren banaketa, atal horretantxe ditugu.

Apartado de Igualdad de mujeres y hombres

Eustat produce en la C.A. de Euskadi información estadística relevante para interpretar la sociedad en la que vivimos. Así, cuenta en su web con un apartado específico, "Igualdad de mujeres y hombres", en el que se encuentra una gran cantidad de datos por género que permiten analizar la situación de las mujeres y su evolución en multitud de aspectos de la vida diaria. Saber a qué dedican el tiempo, cuánto trabajan, dónde o en qué condiciones, es posible consultando los datos que se ofrecen. Otros temas como la renta, el tipo de ocio que practica, o cómo distribuye el trabajo doméstico, también están contenidos en este apartado.

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

E-mail: Berriak@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias