Buletina ondo ikusten ez baduzu, sakatu hemen / Si no visualiza correctamente el boletín pulse aquí
Logo Eustat

Udal informazioa / Información Municipal

2017

Eustaten webaren Udal informazioa atalak lurralde estatistika informazio osoa jasotzen du

Foto 1

Eustaten webean garrantzi berezia hartu du Udal Informazio atalak; bertan lurralde informazio estatistiko eskuragarri guztia eskaintzen da, edozein hiritar eta erakunderentzat. Atal hau goitik behera eraberritu da, bai estetikoki, bai edukien banaketan, edozer kontsultatzeko erakargarriago eta errazago delarik.

Aurrena funtzionaltasun bereziki garrantzitsua dugu, Euskal AEko udalerrietako 15 Oinarrizko Adierazleak.

Beste 10 atal interesgarri baditu gainera: Informazioari buruzko berriak; Datuen udal-bankua; LurDATA; Piramide interaktiboak; Mapa interaktiboak; Widgets; Kalegis, Mapa eta Kale-izendegia; 2011ko Errolda Biztanleria, barruti, sekzio eta biztanle-entitateen arabera; Zentsu-sekzioen tipologiak eta Udalmap.

El apartado Información Municipal de la web de Eustat agrupa toda la información estadística territorial

En la web de Eustat cobra especial importancia el apartado Información Municipal, el cual es una herramienta que ofrece toda la información territorial estadística que está disponible para cualquier ciudadano y entidad de la C.A. de Euskadi. Este apartado se ha remodelado totalmente, tanto en su estética como en la distribución de sus contenidos, de forma que resulta mucho más atractivo y fácil realizar cualquier consulta.

En cuanto a su contenido, en primer lugar se ofrece una funcionalidad especialmente importante, como es poder consultar la selección de los 15 Indicadores Básicos de cada municipio de la C.A. de Euskadi.

Además, cuenta con otros 10 apartados de interés: Novedades de información; Banco de datos municipal; LurDATA; Pirámides interactivas; Mapas interactivos; Widgets; Kalegis, Mapa y Callejero; Censo 2011. Población por distritos, secciones censales y entidades de población; Tipologías de las secciones censales y Udalmap.

56 udalerrik gainditu zituzten Euskal AEko langabezia-tasak 2015ean, eta 37tan langabezia-tasa %10etik beherakoa zen

Foto 1

Euskal AEko 251 udalerrietako 56tan langabezia-tasa % 16,1etik gorakoa izan zen batez beste 2015ean, eta Arabako hiru udalerritan izan zen bereziki handia: Oyón-Oionen (% 24,7), Zanbranan (% 24,5) eta Moredan (% 24,0. Bestalde, beste 37 udalerritan langabezia-tasa % 10etik beherakoa izan zen, eta nabarmendu ziren bereziki Albiztur (% 3,3), Mendata (% 5,3), Orexa (% 5,4) eta Gabiria (% 5,6). Orokorrean, langabezia-tasarik txikienak udalerri txikietan izan ziren: 10.000 biztanletik beherako udalerrietan langabezia-tasa % 14,7koa izan zen, 10.000-40.000 biztanlekoetan % 15,6koa eta 40.000-100.000 biztanlekoetan % 17,8koa. Hiriburuetan langabezia-tasa biztanleria aktiboaren % 16,6koa izan zen. Bilbok izan zuen langabezia-tasarik handiena (% 18,7), eta Gasteizek % 15,8koa eta Donostiak % 13,8koa.

[Ikus gehiago]

56 municipios superaron las tasas de paro de la C.A. de Euskadi en 2015 y en 37 su tasa de paro era inferior al 10%

La tasa de paro de 56 municipios de los 251 de la C.A. de Euskadi superó el 16,1% de la media en 2015 y fue especialmente elevada en tres municipios alaveses: Oyón-Oion (24,7%), Zambrana (24,5%) y Moreda de Álava (24,0%). En cambio, en otros 37 municipios la tasa de paro fue inferior al 10%, destacando especialmente Albiztur (3,3%), Mendata (5,3%), Orexa (5,4%) y Gabiria (5,6%). En general, las tasas de paro más reducidas se localizaron en los municipios de menor tamaño; así a los municipios de menos de 10.000 habitantes les correspondió una tasa de paro del 14,7%, que entre los de 10.000-40.000 alcanzó el 15,6% y el 17,8% en los de 40.000-100.000 habitantes. En las capitales la tasa de paro se situó en el 16,6% de la población activa. Bilbao presentó la tasa de paro más alta, con el 18,7%, frente al 15,8% de Vitoria-Gasteiz y el 13,8% de San Sebastián.

[Ver más]

2015etik 2016ra Gasteizek bakarrik biztanle gehiago hiriburuen artean

Foto 1

Euskal AEk, 2016an, 2.171.886 biztanle; %51,4, emakumeak. 2015.aren aldean 1.324 pertsona gutxiago (2012ko maximo historikoaren aldean, -9.704). Bizkaian (-2.590) bakarrik murriztu da biztanleria 2015etik 2016ra. Araban 558 biztanle gehiago; Gipuzkoan 708. 2015etik 2016ra Gasteiz bakarrik hazi da (+752); Bilbok galdutako horixe ia. Getxo, Santurtzi, Basauri, Portugalete eta Sestaok galdu zuten biztanlerik (-1.844) gehien; Bilbo Handiko udalerriak denak. Eskualde honetan daude biztanle-dentsitaterik handiendun udalerriak, km. karratuko 6.000 pasa.

[Ikus gehiago]

Solo Vitoria-Gasteiz ganó población entre las capitales vascas entre 2015 y 2016

La población de la C.A. de Euskadi de 2016 se cifraba en 2.171.886 personas, representando las mujeres el 51,4% del total. Respecto a 2015, la población vasca perdió 1.324 personas y acumula un descenso de 9.704 personas en relación a 2012, año del máximo histórico de población. Bizkaia fue el único territorio que perdió población entre 2015 y 2016 con 2.590 habitantes menos. Álava ganó 558 residentes y Gipuzkoa 708. Vitoria-Gasteiz fue la única capital vasca que ganó población entre 2015 y 2016, con 752 habitantes más, que es prácticamente lo que perdió Bilbao. Entre los municipios que más población perdieron se encontraban Barakaldo, Getxo, Portugalete, Basauri y Sestao, de la comarca del Gran Bilbao, registrando 1.844 personas menos en conjunto. En esta comarca se concentran los municipios con más densidad de población, superando los 6.000 habitantes por km2.

[Ver más]

Euskal AE osokoa baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoa duten 57 udalerri ditugu

Foto 1

2016ko urtarrilaren 1ean Euskal AEn atzerrian jaiotakoak 190.354 ziren, guztien %8,8; Espainian %13,1, badago alderik. Euskal AE osokoa baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoa duten 57 udalerri genituen. 19 Arabakoak; %10en gainetik daude haietako 17, gehienak Errioxakoak. Bost udalerritan ia atzerritarrik ez (%2 baino gutxiago). Lau Gipuzkoan eta bat Araban. Hiriburuek Euskal AEk baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoak dauzkate. Gasteizen handiena, %11,8; Bilbon %10,4; Donostian %9,8.

[Ikus gehiago]

Hay 57 municipios que tienen una proporción de personas nacidas en el extranjero superior a la del conjunto de la C.A. de Euskadi

A 1 de enero de 2016 la población nacida en el extranjero residente en la C.A. de Euskadi era de 190.354 personas y suponía el 8,8% de la población total, lejos de la proporción que se daba en España (13,1%). Había 57 municipios que tenían una proporción de personas nacidas en el extranjero superior a la del conjunto de la C.A. de Euskadi. Concretamente, 19 eran de Álava y, de ellos, 17 superaban el 10%, la mayoría situados en la Rioja Alavesa. Por el lado contrario, había cinco municipios que apenas tenían población residente nacida en el extranjero, menos del 2%. Cuatro eran de Gipuzkoa y uno de Álava. Las tres capitales tenían unos porcentajes de población nacida en el extranjero superior a la del conjunto de la C.A. de Euskadi. Vitoria-Gasteiz era la que presentaba mayor proporción, con un 11,8% sobre la población total, seguida por Bilbao, con un 10,4%, y San Sebastián, con un 9,8%.

[Ver más: Nota de prensa]

Hiru euskal hiriburuetako etxebizitza parkea gutxiago hazi da Euskal AEko batez bestekoa baino

Foto 1

2015eko urtarrilaren 1ean urtebete lehenago baino 6.791 etxebizitza gehiago genituen Euskal AEn, 1.040.592. Bizkaian 538.772 etxebizitza, %51,8; Gipuzkoan 338.851, %32,6; Araban 162.969, %15,7. Gasteizen 739 etxebizitza gehiago, %0,6 aurreko urtearen aldean, gehikuntzarik handiena. Donostian %0,6, (576 etxebizitza gehiago), Bilbon %0,3 (540). Hogeita hiru udalerritan %2 edo gehiago gehitu da etxebizitza-kopurua. Ehuneko 5 puntu baino gehiagoko gehikuntzak 8 udalerritan, esaterako: Mañueta (%32,5), Barrundia (%12), Gaintza (%9,5).

[Ikus gehiago]

El parque residencial de las tres capitales vascas creció por debajo de la media de la C.A. de Euskadi

En la C.A. de Euskadi había 1.040.592 viviendas a 1 de enero de 2015, lo que supone 6.791 viviendas más que un año antes. Más de la mitad se ubicaba en Bizkaia, 538.772, suponiendo el 51,8% del total; Gipuzkoa, con 338.851 viviendas, representaba el 32,6%, mientras que el 15,7% restante, 162.969 viviendas, correspondía a Álava. Vitoria-Gasteiz fue la capital que más amplió su parque residencial, con 739 viviendas más, lo que supone un 0,6% de crecimiento respecto al año anterior. El incremento de San Sebastián fue también del 0,6%, con 576 viviendas adicionales, y el de Bilbao se quedó en el 0,3%, con 540 viviendas nuevas. A nivel municipal, veintitrés municipios experimentaron incrementos del 2% o más en su parque de viviendas. Con crecimientos superiores a 5 puntos porcentuales había 8 municipios, destacando Baños de Ebro (32,5%), Barrundia (12%) y Gaintza (9,5%).

[Ver más]

Eustati buruz / Acerca de Eustat

Foto de Acerca

LURDATA

Eustaten webean zerbitzu berria dago, LurData. LurDataren bidez informazio estatistikoa lor daiteke biztanleez, etxebizitzez, jarduera ekonomikodun establezimenduez, lurralde-zehaztasun handiz; erabiltzaileak erabakitzen du zein zonalde geografiko ezagutu nahi duen. Aplikazio honen bidez zerbitzu dotazioei buruzko informazio estatistikoa ematen da —ostalaritza, merkataritza, hezkuntza, sozialak, osasuna- biztanleekin erlazionatuz eta lurraldean zehazki kokatuz. Esaterako jakin daiteke: Bilboko Alde Zaharreko biztanleria egonkor, 2.600 pertsona inguru, azken urteetan (2012-2015). Langraiz Okako Los Llanos industrigunean, Araban, 30 enpresa 2015ean. Donostiako Kontxa inguruan ostalaritza –jarduera handia dago.

LURDATA

Eustat ofrece un servicio en su página web llamado Lurdata. En él se puede obtener información estadística sobre la población, las viviendas y los establecimientos de actividad económica con un gran detalle territorial y con la particularidad de que es la persona usuaria la que decide qué área geográfica desea conocer. A través de esta aplicación se da información estadística relativa a la dotación de servicios -hosteleros, comerciales, educativos, culturales, sociales y sanitarios- poniéndolos en relación con la población y situándolos en su ubicación precisa en el territorio. Así, se puede saber, por ejemplo, que la población del Casco Viejo bilbaíno se mantiene estable en torno a las 2.600 personas entre 2012 y 2015, o que el polígono industrial de Los Llanos de Nanclares de la Oca tenía 30 empresas en 2015, o bien conocer la importante actividad hostelera existente en el entorno de la playa de La Concha en Donostia-San Sebastián.

Zabaldu newsletter hau zerbitzu hauetan:
Comparta esta newsletter en:



Hemen ere jarrai gaitzazu:
Síganos también en:
TwitterTwitter y FacebookFacebook

 

EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

E-mail: Berriak@eustat.eus

Tel: (+34) 945 01 75 17

Faxa / Fax: (+34) 945 01 75 01

Eustaten hurrengo buletinak jaso nahi ez badituzu, sakatu hemen

Para darse de baja de los futuros boletines de Eustat, por favor pulse aquí

Iradokizunen postontzia / Buzón sugerencias