Europako Kontu Sisteman (KSE-2010) ez da agertzen familia-etxeetako ekoizpena, esaterako Azken Erabilera berea duen Etxeko Ekoizpena. Euskal AEko etxeko ekoizpenaren balioa eta bolumena –metodologia homogeneo batekin, Nazioko Kontabilitatearen terminoetan alderatzea ahalbidetuko duena- kalkulatzeko beharrak Etxeko Ekoizpenaren Kontu Satelitea eragiketa sortzea ekarri zuen. Bertan ekoizpen funtzio hauek ditugu: etxekoentzako etxebizitza, elikadura, jantzia eta zainketak.