Kapital soziala baliabide moduan ulertzen da, arlo ekonomiko eta sozialetan modu aktiboan parte hartzeko aukera ematen duten sare pertsonal zabalak edukitzean lortzen dena. Parte hartze hori, hain zuzen, konfiantzazko giroan egiten da eta norberaren garapenean, garapen sozialean eta gizarte baten garapen ekonomikoan lagun dezake. Zehazki, Eustatek egindako Kapital Sozialaren gaineko Inkestan, kapital soziala harremanei eta gizarte parte hartzeari lotutako dimentsio multzoa da eta honakoez osatuta dago: senide eta lagunen sare sozialak, konfiantza pertsonengan eta erakundeengan, gizarte parte hartzea eta lankidetza, informazioa eta komunikazioa, kohesio soziala eta gizarteratzea eta zoriona eta osasuna.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2022
Azken eguneratzea > 2023/09/22