Etxerik gabeko pertsonak

HomeProduktuak gaikaEtxerik gabeko pertsonak
Descripción del tema
Descripción del tema
 

Etxerik Gabeko Pertsonei buruzko Inkestak (EGPI) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan bizi diren 18 urteko eta gehiagoko etxerik gabeko pertsonen egoerari buruzko informazioa ematen du; pertsona horiek ostatua edota janaria ematen duten zentroetara joaten dira. Hain zuzen ere, esku hartze sozialaren xede diren pertsona horiek atal honetako estatistika-informazioaren funtsa dira.

Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistikaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen arloan gizatalde horrentzat lan egiten duten zentroei buruzko informazioa eskaintzen da. Estatistika horretan, zentro horien ezaugarri nagusiak aztertzen dira; hala nola, eskaintzen dituzten zerbitzuak, edukiera, zerbitzua jasotzen duen biztanleria, orientazioa, ordutegia, urteko jardunaren denboraldia, giza baliabideak, eta zentroen gastuak eta finantzaketa. Halaber, estatistika horretan oinarrituta aukeratuko da etxerik gabeko pertsonei buruzko inkestaren lagina.

Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2016
Azken eguneratzea > 2017/09/26
 

 
Metodologia eta Kalitatea
Etxerik gabeko pertsonen inkesta
Etxerik gabeko pertsonei buruzko inkesta (Metodologia-fitxa)
Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideen estatistika
Etxerik gabeko pertsonentzako baliabideak (Metologia-fitxa)
 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali