Hiri-hondakin solidoen estatistika

HomeProduktuak eragiketen araberaHiri-hondakin solidoen estatistika
Descripción de la operación
Descripción de la operación
 

Hondakinak sortzea egungo jendarteak dituen ingurumen arazo larrienetako bat da. Ekonomia produkzioko eta kontsumoko mailek eragin dute hondakin sorkuntza gero eta handiagoa izatea. Hortaz, Europako, estatuko eta autonomia erkidegoetako markoa garatu da hondakinon kudeaketa eta prebentzio politika eraginkorra lortze aldera.

EAEko hondakin politikaren printzipioak ondorengoak dira:

a) Jatorrian prebenitu eta gutxitzea, ekoizpena eta kaltegarritasuna murriztea.

b) Berrerabiltzea, birziklatzea eta baliotzeko nahiz zikloak ixteko beste edozein era bultzatzea.

c) Baliotu ezin daitezkeen hondakinak behar bezala ezabatzea eta ongi kudeatzeko behar diren baliabideak jartzea

Horren guztiaren ondorioz, informazio beharrek hondakin estatistika batzuk dakarzkigute. Estatistikok hondakin mota batean edo hondakinok kudeatzeko helburu edo beharrizan espezifikoago batzuetan oinarritzen dira.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali