Biztanleriaren eta biztanleriak denboran duen bilakaeraren analisi demografikoa, era dinamikoan begiratuta, demografiako eragiketa estatistikoen bidez egiten da. Eragiketa horien eguneraketa iturri nagusiak Erregistro Zibilak dira, zentsuen araberako administrazio-erregistro mota bat, alegia. Ezkontzen Estatistikak (EZKE) bizilekua Euskal AEn dutenen ezkontza-kopuruaren inguruko informazioa gaurkotzen du, ezkontzak edozein tokitan ospatu direla ere.