Gizarte fenomenoak aztertzearen ondorioz dakigu gizarte adierazleen sistema integratua eduki behar dela. Bizi-baldintzei buruzko Inkestak (BBI) Euskal Autonomia Erkidegoko familietan bizi diren pertsonen gizarte ohiturei, harremanei eta horien eguneroko bizitzaren inguru fisiko eta sozialari buruzko informazioa ematen du. Bost urtean behin gauzatzen den eragiketa honi esker, nazioarteko herrialdeen artean konparaketa handiak egitea ahalbidetzen dituzten adierazleak sortu daitezke pertsonen bizi-kalitatean aldaketak eragiten dituzten eremu guztietan.