Facebooken zabal ezazuTwitterren zabal ezazuHelbide elektronikoan zabal ezazupdf formatuan

  • Asistentzi zerbitzuak eskaintzeagatiko sarrerak.- Kontu honetan, ospitaleak eskaintzen dituen zerbitzu bakoitza egiteagatik eratorritako sarrerak jasotzen dira: egonaldiak, kanpo-kontsultak, analisiak, erradiografiak, etab., nork ordaintzen dituen: partikularrak, mutuekin eta beste entitate aseguratzaile pribatuekin itundutakoak, etab.

    Ospitaleko egonaldiengatiko sarrera-kontuek, ostalaritzakoez gain, botikenak, ebakuntza-gelakoak, laborategikoak, etab. barnehartzen dituzte. Zerbitzu-sari profesionalak kontu hauetan sartzen dira, ospitaleak zerbitzu-sari horiek fakturatu dituenean eta ospitaleak 6.4. kontuetan (pertsonal-gastuak) zenbatzen dituenean.

    Partikularrei. Ospitaleari zuzenean ordaintzen dioten gaixoei egindako zerbitzuetatik etorritako sarrerak; ez du esku hartzen inolako bitartekarik, hala nola Insalud-ek, mutuek, etab.ek

  • Mutuekin eta beste entitate aseguratzaile pribatuekin itundutakoak.- Hemen sartzen dira mutua baten edo aseguru libreko entitate pribatu baten kontura ospitalean atenditutako gaixoei egindako zerbitzuengatik eratorritako sarrerak. Oro har, ez beti, ospitalearen eta entitatearen arteko hitzarmena egongo da aldez aurretik. Batzuetan, gaixoak zuzenean ordaintzen dio ospitaleari zerbitzuen zati bat: botikak, egonaldiaren zati bat, etab. Horrelako kasuetan, gaixoak zuzenean ordaindutako diru-kopurua 7.0.0. kontuan (partikularrak) agertu behar du. Ospitalea mutua batena edo aseguru-entitate batena baldin bada, eta jabe den entitatean afiliatutako gaixoengatik kobratzen ez badu, ez da inolako diru-kopururik adieraziko kontu honetan.

  • Ustiapeneko diru-laguntzak. Ohiko diru-laguntzak sartzen dira hor, hau da, ospitaleak funtzionamendu gastuetarako musu truk jaso zituen diru-kopuruak, eta ez lurrak, eraikinak, ekipamendua edo finantza-aktiboak (akzioak, bonoak, etab.) erosteko jasotakoak. Diru-laguntza horiek, beste era batera esateko, ustiapeneko defizitak finantzatzen dituzte.

  • Kodearen deskarga
    Kodearen deskarga

    Kode hau berrerabil daiteke erabiltzailearen webean

    Euskera
    Produktuaren datuak
    Produktuaren datuak
    Eragiketa kodea : 
    030502
    Periodikotasuna : 
    Urtekoa
    Eguneratze data : 
    Eragiketa mota : 
    Zentsua
    Formatu erabilgarriak : 
    pdf formatuan
    Lizentzia : 
    Creative Commons
    Erakunde arduraduna : 
    Beste erakundeak : 
    Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística

    Beste produktu estatistikoak

    Datuak

    Grafiko interaktiboak

    Mikrodatuak

    Metadatuak

    Kode eta izendegiak

    Informazio gehigarri

    Egutegia

    *net-inter-eustat-45.ejgvdns*www.eustat.eus*

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali