Eustat

Eustat euskadi.eus

Legezko oharra

1. Nortasun-datuak

www.eustat.es web gunearen jabetza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dauka.

Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística (IFZ Q 5150002C) Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde autonomo administratiboa da. Bere egoitza ofizialaren helbidea hauxe da: Donostia-San Sebastián kalea, 1 (01010) Vitoria-Gasteiz.

Tfnoa.: +34945 017500
Faxa: +34945 017501
e-maila: eustat@eustat.eus

2. Esteka-politika

Beste batzuek beren web gunetik www.eustat.es web gunera egindako estekak

Beste batek bere web gunean Eustaten web gunearekin esteka egiteak ez du esan nahi bi erakundeen artean instituzio-harreman edo merkataritza harremana dagoenik, ezta, Eustatek bertako edukiak edo eskaintzen dituen zerbitzuak onartzen dituenik ere.

Esteka jartzen den web guneak, ezin izango du, inolaz ere, Eustaten logotipo, marka, zeinu bereizle edo izenik eduki, estekaren beraren osagai ez badira.

www.eustat.es web gunetik beste batzuen web gunera jarritako estekak

Eustatek Espainian eta Europan eta gainerako munduan estatistika ofizialak egiten dituzten estatistika-bulegoen web guneei estekak ematen dizkie, eta baita, webaren erabiltzaileentzako erabilgarriak izan daitezkeen datuak sortzen dituzten erakunde edo instituzioei ere, nahiz eta estatistika ofizialak izan ez.

Eustatek ez du estekatutako edukien ardurarik hartzen. Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu estekaren bidez sartzen den edukiek izan ditzaketen ondorioak.

3. Jabetza intelektualaren eskubideak

www.eustat.es web guneko jabetza intelektualaren eskubideak eta bertako elementuen jabetza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarena da.

Web gunearen bidez emandako informazioa, jabetza intelektualari buruzko legediak babestuta dago, eta ezin daiteke kopiatu iturria aipatu edo baimena eskatu gabe.

Web gune honetan agertzen diren marka, zeinu bereizle edo logotipoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak dira, beste jabetza bat adierazi ezean, eta indarrean dagoen legedi aplikagarriaren babesa dute.

4. Web guneko informazioa

Web gunearen helburu nagusienetako bat, ahalik eta erabiltzaile gehienengana heltzea eta ahalik eta azkarren informazio estatistiko ofizialera sarbidea ematea da. Testuinguru honetan, Eustatek baimena ematen du informazioa beste erabiltzaile batzuengana berriz zabaltzeko, iturria aipatzen baldin bada: “Iturria: Eustaten Web gunea: www.eustat.es”

Informazio estatistikoa iturri anitzetatik dator eta web gunean kalitate-kontrol prozedura zorrotzak beteta argitaratzen da. Hala ere, Eustatek ezin du bermatu eskaintzen den informazio guztia egokia denik, ezta egokiro eguneratuta dagoenik ere, baina ahalik eta azkarren konpondu eta zuzentzeko beharrezko ahalegina egingo du eta hura erabiltzaileari jakinaraziko dio.

Nahi izanez gero, Eustatek estatistika ofizialen emaitzak egiazta ditzake, aurrez idatziz eskaera eginda.

5. Erantzukizuna mugatzea

Eustatek ez du erabiltzaileak web gune hau edo edukiko informazioa erabiltzetik ondorioztatutako kalte edo galeren erantzukizunik hartzen.

Eustatek ez du erabiltzaileak web gune hau bisitatzen duen bitartean, Interneteko birusen ondorioz izan ditzakeen kalte edo galeren erantzukizunik hartzen.

Eustatek beste batzuek, asmo txarrez egindako legez kontrako ekintzak edo ekintza kaltegarriak eta/edo web gune honetan kalte-galerak eragin ditzaketen ekintzen aurrean, eskumendun agintariekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen du, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 11.artikuluan ezarritakoaren arabera.

6. Jurisdikzioa eta lege aplikagarriak

Web gune hau, Espainiako legeek arautzen dute, erabiltzailearen lege-ingurua edozein izanda ere, eta web guneari buruz sortzen den edozein eztabaida Espainiako auzitegietan ebatziko da.

Datuak babesteko politika

1. Norberaren datuen tratamendua

www.eustat.es web gunearen “zerbitzuak" ataleko formularioren batean erabiltzaileek emandako beren datuak Eustatek, abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapen-araudian ezarritako arau eta printzipioen arabera tratatuko ditu.

2. Eskatutako datuak sartuko diren fitxategiak eta beren helburua

Emandako datu pertsonalak “Kexa eta iradokizunak", “Mintegiak” eta “Kanpoko informazio-eskaeren kontrola” izeneko fitxategietan sartuko dira. Euren ardura Eustatek edukiko du eta Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko martxoaren 2ko Aginduaren bidez sortu dira (2004ko martxoaren 3ko EHAA, 59. zk.), eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian egokiro erregistratuta daude.

Emandako datuak aipatutako 2004ko martxoaren 2ko Aginduan fitxategi bakoitzarentzat dagoen helbururako erabiliko dira.

3. Datuak ematea

Datu hauek ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo beste bati lagatzeko xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko BOE 298 zk.) ezarritakoari jarraituz ez bada.

4. Interesdunen eskubideak

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz, datu-emaileak bere datuen konfidentzialtasun edo tratamenduari buruzko argibideak eskatu ahal izango ditu edo baita legez dagozkion informazio, aurka egin, sartu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak gauzatu ahal izango ditu (edo lagundu dakiokeela uste duen beste edozein eskubide).

Horretarako, Eustateko helbide nagusira joan behar da:
Donostia-San Sebastián kalea, 1
(01010) Vitoria-Gasteiz
Tfnoa.: +34945 017500
Faxa: +34945 017501
e-maila: eustat@eustat.eus

5. Cookien erabilera

Ez dira, inolaz ere, Web gunea erabiltzen duen pertsona fisikoa identifikatu ahal izateko informazioa bil dezaketen cookiak edo antzekoak erabiliko.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut