HomeUdal informazioaInformazio gehiago

Informazio gehiago

Udalen datuen atal honek malgutasun handiko tresna izan nahi du, Euskadiko Autonomia Erkidegoko 251 udalen gaurko egoera estatistikoa eta bilakaera historikoa ezagutzeko.

Udal bakoitzerako adierazle zerrenda luzea agertzen da hemen, eta aukera ematen du eskuragarri dauden datu multzo osoa kontsultatzeko.

Lurralde eransketak ere sartu dira: Euskadiko A.E., Lurralde Historikoak eta Eskualdea, eremu horiekin egiten diren alderaketak errazteko.

200 adierazle inguru dira, 13 erabileremutan sailkatuta, hautaketa errazteko.

Atal honi malgutasun eta aldaberatasun handiagoa emateko, datuak px-web formatuan aurkeztuko dira, Datu Bankua delakoak erabiltzen duenean, horrek aukera ematen dio erabiltzaileari nahi dituen udalak (edo beste lurralde erakunde batzuk), adierazleak eta aldiak aukeratzeko; nahiz eta pantailan ikus daitekeena mugatuta dagoen, tokiak eraginda.

Horri esker erraz egin daitezke alderaketak udalen artean, udal baten eta eskualdearen edo lurralde historikoaren edo Autonomia Erkidego osoaren artean. Baita ere ikus daiteke adierazle batek bi edo gehiago udaletan duen bilakaera. Aukera guztiak hor dira.

Kontuan har ezazu, adierazleen eta hauen jatorriaren aniztasunak eraginda, ez daudela eskura urte guztietako datuak, ez eta lurralde eransketa guztietarako ere. Konboen beheko ezker izkinan, adierazle bat hautatu ostean, adierazten dira zeintzuk dituen urte datudunak. Eskura ez dauden datuak taulan bi punturekin (:) adieraziko dira.

Udal informazioa

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali