HomeZerbitzuakUdako ikastaroakUdako-ikastaroak. 2007

Udako-ikastaroak. 2007

GIZA KAPITALA: LEHIATZEKO ETA GIZARTEA GARATZEKO FAKTOREA

Zuzendaria: D. José Mª Agirre Eskisabel. D. Ángel Abrisketa Basterretxe. Eustat. Vitoria-Gasteiz.

Helburuak: Hirurogeiko hamarkadan zenbait ekonomista hazkunde ekonomikoa neurtzeko ahalegin sistematikoak egiten hasi ziren une beretik, argi gelditu zen hazkunde hori ez zegoela soilik kapitalaren eta lanaren faktoreen menpe, aurrerapen teknologikoari dagozkion beste aldagai batzuen menpe baizik. Hamarkadak igaro heinean, neurtzeko teknikak doitu ziren, eta zenbait aldagai ukiezin” kuantifikatu izan dira, hala giza kapitala nola I+G-n inbertitzea.

Giza kapitalaren kontzeptua garapen ekonomikoan eragina duen beste aktibo ukiezin” bat izateko helburuarekin sortu zen. Azken urteetan giza kapitalak lehentasuna izan du zenbait tokitako ikerketa agendan, besteak beste: NBE, Munduko Bankua eta ospe handiko unibertsitateak, zehazki hazkunde eta garapen ekonomikoaren alorra jorratzen dutenak. Gure inguruan, BBVA Fundazioa aipatutako eremua ikertzen ari da.

Zer da giza kapitala? Gaian aditua den Robert Putmanen ustez, giza kapitala ukiezinezko faktoreen multzoa da (balioak, arauak, jarrerak, konfiantza, sareak eta antzeko elementuak), elkarren arteko etekinak lortzeko komunitate baten barruan dagoena eta koordinazioa zein lankidetza errazten duena. Giza kapitalaren kontzeptuak emaitza kolektiboak edo ekonomikoak lortzeko gizarte-harremanek duten garrantzia nabarmentzen du, baita lankidetzarena eta konfiantzarena ere. Horien bidez, kolektiboko kideek etekina jasotzen dute.

Ohiko ekonomia ereduak aipatutako aldagai ukiezinak duela gutxi arte baztertu dituen arren, faktore horiek eragin handia dute herrialdeen garapenean, ekintza ekonomiko eta sozial guztien amalgamak baitira. Giza kapitalaren neurketa ikertu dituzten lehenbiziko azterketa ekonometrikoen arabera, komunitate batek lankidetzan eta elkartegintzan aritzeko gaitasunaren eta komunitatearen ongizatearen artean, adibidez, badago korrelazio bat. Gizarte jakin batean elkartegintza zenbat eta gehiago sustatu, orduan eta hazkunde ekonomiko handiagoa lor daiteke.

Enpresa-erakundeen ikuspuntuaren arabera, giza kapitala pertsonez osatutako talde batek lotura-prozesuak sortzeko duen gaitasuna da. Prozesu horiek eragin positiboa dute elkarri eragiten duten enpresen, gizartearen eta komunitatearen garapenean eta sustapenean. Enpresako eremuaz gain, erakundeak zuzendu eta kudeatzen dituztenentzat oso tresna erabilgarria da.

Ikastaroaren helburua bai ekonomiaren, bai soziologia ekonomikoaren arloan giza kapitalaren inguruan dauden era guztietako teoriak eskaintzea da, giza kapitalak lehiakorrak izateko eta garatzeko faktore gisa duen garrantzia agerian gera dadin. Azken urteetan, gero eta ikerketa gehiagok giza kapitala nazioen, eskualdeen edo komunitateen garapenaren eragile nagusia dela defendatzen dute. Horrez gain, giza kapitala garapen-motorra abian jartzeko funtsezko elementua izan dadin, erabili daitezkeen prozedura eta prozesu nagusiak azaltzen saiatuko da ikastaroa. Bestalde, politika publikoek giza kapitala sustatu dezaketen ala ez ere argitzen ahaleginduko da.

Ikastaroa hiru egun ezberdinetan egituraturik dago: lehenbizikoan, giza kapitalarekin zerikusia duten gai orokorrak eta teorikoak azalduko dira, baita egungo ikerketa prozedura nagusiak ere. bigarrenean, haren neurketa eta aplikazioak aztertuko dira. Azken egunean, gure gizartean giza kapitalarekin izandako esperientzia zehatzak ikertuko dira.

EGITARAUA

 

- - - UZTAILAREN 2an - - -

9:00 h Agirien bilketa

9:15 h Inaugurazioa.

  • Dña. IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN (Vicelehendakari. Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz)

9:30 h "La confianza como dimensión central del capital social: consideraciones teóricas y evidencia empírica en 13 países"

  • D. RAFAEL PARDO (Director de la Fundación BBVA. Bilbao)

11:00 h "El capital social y teorías sociológicas" (PDF formatuko dokumentua 57kb)

  • D. ANTOINE BEVORT (Conservatoire National des Arts et Métiers-CNAM. Paris. Francia)

12:15 h "El capital social y líneas de investigación" (PDF formatuko dokumentua 41kb)

  • D. ANTOINE BEVORT (Conservatoire National des Arts et Métiers-CNAM. Paris. Francia)

13:30 h Sintesi saioa

 

- - - UZTAILAREN 3an - - -

9:15 h "Medición y aplicaciones del capital social" (PDF formatuko dokumentua 29kb)

  • Dña. LAURA IISAKKA (Statistics Finland. Helsinki. Finlandia)

10:45 h "Medición y aplicaciones del capital social en Finlandia" (PDF formatuko dokumentua 21kb)

  • Dña. LAURA IISAKKA (Statistics Finland. Helsinki. Finlandia)

12:15 h "Medición del capital social en redes institucionales" (PDF formatuko dokumentua 18kb)

  • Dña. ALAZNE MUJICA ALBERDI (Universidad de Deusto. Donostia-San Sebastián)

13:30 h Sintesi saioa

 

- - - 4 DE JULIO - - -

9:15 h "Redes y asociacionismo en el mundo"

10:45 h "Aproximación económica a la medición del capital social" Formato Quicktime (103 MB)

12:15 h "Proyecto del capital social en la C. A. de Euskadi" (PDF formatuko dokumentua 308kb)

  • Dña. Mª VICTORIA GARCÍA OLEA. D. JESÚS RODRÍGUEZ MARCOS. EUSTAT. Vitoria-Gasteiz.

13:30 h Sintesi saioa

 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali