OHAR BIOGRAFIKOAK 1983

C. R. RAO

C. R. Rao, gaur egun, USAko Pittsburgh-eko Unibertsitatean irakasle dugu, eta irakasle baita Indiako Jawharlal Nehru Estatistikako Institutuan ere. Honoris Causa Doktore da honako unibertsitate hauetatik: SESBeko Leningradotik, Indiako Andhra, Deli eta Osmamiakoetatik, Greziako Atenaskotik, USAko Ohioko Columbus-ekotik, Peruko San Markos Nazionaletik, Filipinetakotik eta Venezuelako Zentraletik.

Erresuma Batuko Estatistikako Erret Elkarteko Ohorezko Partaidea da, bestalde; USAko Nazioarteko Institutuko eta Arte eta Zientzien Amerikar Akademiako Ohorezko Bazkidea; B.H.ko Erret Elkarteko eta Indiako Zientzien Akademiako bazkidea, USAko Estatistika Matematikoko Institutuko, USAko Estatistikako Amerikar Elkarteko eta Ekonometriako Nazioarteko Elkarteko partaidea. Beste aldizkariren artean honakoen Argitalpen-Kontseiluko kidea dugu: Sankhya, Journal of Multivariate Analysis, Communications in Statistics eta Theory and Decision aldizkarietakoa alegia. 250 artikuluren egile dugu ikerketa estatistikoari buruz eta hainbat libururen autore, horien artean "Linear Statistical/Inference and its Applications" liburua azpimarratu beharko litzatekeelarik, errusiera, alemaniera, japoniera, txekiera, eta polskerara itzulia bera, eta estatistikako literaturan obrarik aipatuenetariko bat inongo ezpairik gabe.

ENRIQUE CANSADO

Enrique Cansado, Zientzia Matematikoetan Doktore eta Zientzia Ekonomikoetan Lizentziatua dugu. Estatistikako Nazioarteko Institutuko (I.S.I.ko) Lehendakari (1982-1983). Centro Interamericano de Enseñanza de Estadística-ko (CIENESeko) Zuzendari (1962-1982). Instituto Nacional de Estadistica-ko Fakultatibo eta bertan Metodologia Saileko buru (1943-1950). Txileko Santiagoko Unibertsitatean, Californiako Unibertsitatean eta Madrileko Un¡bertsitatean irakasle. American Statistical Association-eko (A.S.A.ko) kide. Espainiako Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales-eko Akademiko Osoa. Estatistikako hainbat artikulu eta liburuen egile.

VIC BARNETT

Vic Barnett B.H.ko ingalaterrako Shefield-eko Unibertsitatean Probabilitate eta Estatistikako irakasle dugu. Manchester-eko Unibertsitatean egin zituen bere ikasketak, bertan Matematikan bere B.Sc. eta Estatistika Matematikoan bere M. Sc. Eta Ph.D. lortuz, eta Birmingham-eko Unibertsitatetik D.Sc. delarik. Royal Statistical Society eta Institut of Statisticians erakundeetako partaidea da eta International Statistical Institute eta Biometric Society-ko bazkide. B.H.ko, I.S.I. Task Force on School-Level Statistical Education-eko Lehendakaria da, Center for Statistics Education at Sheffield University/Sheffield City Polytechnic-eko Lehendakarikidea eta Statistics Sub-Committee of the Joint Matriculation Board of the Departement of Education and Science-eko Lehendakari.

Argitaratzaile elkartua da Royal Statistical Society Journal, Journal of Applied Probability eta Teaching Statistics aldizkarietan. Estatistikako artikulu ugariren eta hainbat libururen autore, bestalde.

PATRICK CLAPIER

Patrick Clapier, 1974etik hona (CREDOC) Centre National de Recherche Scientifique-ean Ikerketako Injineru izaki. Datuen Analisiaren irakaskuntzari emana dago Pariseko Institut d Statistique des Universités Ikastetxean 1976tik hona.

Bere "Maitrise de Mathematiques et Applications Fondamentales" titulua 1972an lortu zuen, Pariseko XI. Barrutiko (ORSAYko) Unibertsitatean eta bere "Certificat de Statistiques Apliquées" berriz, aipatu I.S.U.P. Ikastetxean, 1976an.

Hainbat artikulu ere argitara eman izan du Datuen Analisiari buruz "Les Cahiers de l'Analise des Données" eta "Consommations" aldizkarietan, eta, esan dezagun baita zenbait CREDOC-eko txostenen eta INSEEren Oharren autore ere badela. Bestalde, parte hartu izan du Datuen Analisiari buruzko Bilera Zientifikoetan ere Latin Amerikan, eta gai berari buruz prestakuntzako ikastaroak zuzendatu Caracaseko Unibertsitate Zentralean eta Merídako Unibertsitatean, Venezuelan bi-biak.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali