OHAR BIOGRAFIKOAK 1985

JOSE LUIS SANCHEZ-CRESPO

José Luis Sánchez-Crespo, I.N.Eko (Instituto Nacional de Estadística.ko) Estatistikari Fakultatiboen Gorputz Berezikoa dugu, eta bertan Lagin eta Zentsoen Zuzendaritzaordekoa izan zen 10 urteetan. Nazioarteko lankidetza teknikoetan aktibitate handia eduki du, batez ere O.M.S.n serbitzuan (1960-66), denboraldi honetan eta Ginebrako egoitzatik Latinamerika, Afrika eta Ekialdeko Mediterraneoan inkestak zuzendu zituen. IASSen (International Association of Survey Statisticiansen) Councileko Kide aukeratua (1973-75). Laginketari buruz Bogotan 1976an egin zen mintegirako eta Mexikon 1977an Osasun Publiko eta Bizi-Estatistiketan Sistema Analisiaz egin zen ikerketarako O.M.S-ek kontratatu zuen. ISIren 41. bilkurarako (Nueva Delhi, 1977), IASSeko Nominating Committeeko Chairman aukeratua izan zen. Mexikoko Universidad Autonoma Metropolitanan 1978an laginketazko lehen bilkuran eta urte berdinean Caracasko Universidad Central de Venezuelako Estatistikazko bileretan irakasle konbidatua izan zen. 1979an Cubako Comité Estatal de Estadistica-n eta Habanako Unibertsitatean hitzaldi sorta eman zuen. ISIren 42. bilkuran (Manila, 1979) agertzaile konbidatua. Comité Iberoamericano de Muestreoko bigarren bileran irakasle bezela konbidatu zuten (Brasil, 1980). ISIren 43. bilkuran (Buenos Aires, 1981), IASSeko Programme Committeeko Chairman izendatu zuten. ISIren 44. bilkuran (Madrid, 1983), IASSeko Programme Committeeko Vice-Chairman aurkeratu zuten. Madrileko Unibetsitate Autonomoan eta Ekonomi eta Enpresari Zientzi Fakultatean Estatistika-Matematikoaren Katedraduna da. IASSeko Bureaun Vice-Chairman (1983-85). IASSeko Terminology Committeeko kidea.

JACQUELINE FOURASTIé

Jacqueline Fourastié 1937an Frantzian jaio zen. Matematiketan agregatua eta zientzietan doktorea da. Bigarren mailako hezkuntzan urte batzu igaro eta gero, Ministère de l'Education Nationalen Estatistikako serbitzu batean egon zen. 1965tik Parisko "Conservatoire National des Arts et Métiers"en (soldatapeko helduentzat destinatutako Unibertsital zentroa) Matematikak eta Estatistika irakasten die ekonomikalariei. Baita ere "Services des Concours du Secretariat General á l'Enseignement Catholique"en arduraduna da. Liburu eta ikerketa artikulu batzu idatzi ditu. Adibidez, "Les formules d'indices de prix " (1966ean) "Essai sur la Mesure des quantités économiques" (1973ean) eta Jean Fourastiéren laguntzaile bezala "Pouvoir d'achat, prix et salaires" (1976ean), "La réalité économique" (1977ean). Baita ere, bakarrik edo laguntzaile bezala hamabosten bat eskola edo unibertsitate liburu idatzi ditu. Azkenekoa "Les indices statistiques" (1984ean B. Graisen laguntzarekin). Orain "Conservatoire National des Arts et Métiers"eko laborategian arduradun ordekoa da.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali