OHAR BIOGRAFIKOAK 1987

FELIX SALTOR

Félix Saltor Parisen jaioa da. Barcelona bizi da 1939tik hona. Espainiako IBMn sartu zen 1962an. Bere Sistemen Teknikako harreran, espezialista bat izatera iristen da datu-baseetan Barcelonako Field Systems Centre-n, eta Senior Systems Engineer mailara iristen bertan. IBM utzi egiten du 1962an. Kaliforniako San Josen (Santa Teresa Lab. 1980-X-IX ) bizitu zen, SGBDA -geroago IBM Database 2 (DB2) bezala ezagutuko zena- ebaluatzeko. 1962tik hona hainbat unibertsitate-postu bete ondoren, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Informatikako Fakultatea 1977an fundatzen denean, Konputagailuen Programazioko bienbitarteko Katedradun izendatzen dute. 1984ean Lengoaia eta Sistema Informatikoen arloko Irakasle Titular numerari izatera pasatzen da, eta Unibertsitateko Katedradun numerari izatera 1986an arlo berean. 1987tik hona, berriz, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Lengoaia eta Sistema Informatikoen Departamentuko burua da. Batez ere datu-baseen inguruko 30 artikulu tekniko baino gehiagoren egilea edo egilekidea. 70 kongresu eta simposium baino gehiagotan parte hartua da, 16 herrialde desberdinetan, horietako 19tan komunikazioak aurkeztuz, eta lehiatsuki eskuhartuz beste 12tan. Besteren artean honako elkarte hauetako kide: Sociedad de Estadística e Investigación Operativa, Asociación de Técnicos de Informática, Societat Catalana de Ciencies, Association for Computing Machinery (eta honen SIGMOD, SIGPLAN eta SIGADA), eta European Association for Theoretical Computer Science-koa. Espainiako ordezkaria da IFIPen (International Federation for Information Processing-en) Technical Committee on Programming-en (TC2-n).

LUIS CARLOS SILVA

Luis Carlos Silva, Habanako Mediku-Zientzi Instituto Goreneko titulodun ikerlaria da eta Osasun Publiko Fakultateko irakaslea. Laginketa, Saio Biologiko eta Ikerketaren Metodologiako goi mailako kurtsoak eman ditu Osasun Publiko Ministerioaren Institutoetan. Ann Arbor Michiganeko Unibertsitateko Sampling Program for Foreign Statisticians-eko egresatua da (1979). Pragan Carlos-eko Zientzi Fisiko Matematiko Unibertsitatean bere doktoregoa lortu zuen (1982). Cubatar Matematika Elkartearen bazkide fundatzailea da, baita ere Cubatar Osasun Administrazio eta Inkesta Estatistikalarien Nazioarteko Elkarte (I.A.S.S.)-eko bazkidea. Anitz herrietako aldizkari espezializatuetan artikuluak eta «Laginketa-teknika eta bere aplikazioak ikerketa-sozialean» liburua idatzi ditu.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali