Ohar Biografikoak 1994

ANTONI ESPASA

Antoni Espasa Deustuko Unibertsitatean Ekonomia Zientzietan eta Zuzenbidean lizentziatua da eta Ekonomian London School of Economics-ean. 1975ean Espainiako Bankuaren lkasketa Zerbitzuan titulatu postua lortu zuen, eta 1985ean economista burua izendatu zuten. 1990eko urrian Carlos III.a Unibertsitatean sartu zen, eta 1992ko azaroaz geroztik erakunde horretako unibertsitate katedraduna da.

"European Economic Association" elkartearen Kontseiluko hautatutako bazkidea izan da.

Ekonometria eta Ekonomia Aplikatua eta Estatistikoari buruzko zenbait liburu, artikulu eta monografía argitaratu ditu, estatuko zein atzerriko aldizkari eta argitaletxetan.

1991ko urrian "Rey Jaime I" Ekonomia saria eman zioten. Ekonomia inisteritzak 1994ko uztailan sortutako aurrikuste ekonomikoari buruzko adituen taldeko partaidea da.

BERNARD GRAIS

Bernard Grais, EUROSTATeko Gizarte eta Eskualde Estatistiken Zuzendaritzaren aholkulari da. Aurretik, INSEEko (Paris) Enplegu eta Familia Aurrekontuen Saileko buru izan zen.

Biztanleria Aktiboaren, Enpleguaren, Langabeziaren eta Azpienpleguaren Estatistiken arloan nazioarteko arauak berrikusteaz arduratu den batzordearen buru ohia dugu. 1980tik 1992ra, OECDren barruan enplegu eta langabeziaren estatistikez arduratzen den lantaldearen lehendakariorde.

ALOÏS VAN BASTELAER

Alois van Bastelaer. 1982 urteaz geroztik Statistics Netherlands-entzat lan egin du. Estatistika Metodologiako unitatearen buru izan zen Heerlen-go bulegoan, eta, 1985etik 1987ra, Lan Merkatuari buruzko Inkesta Berriz Diseinatzeko Proiektuaren arduradun. Berrikiago, Lan Estatistiken Sailean jardun du, aditu lanetan. 1994ko azarotik, EUROSTATen dago, zerbitzu eginkizunetan.

ANDRÉ PERSENAIRE

André Persenaire. Lizentziaduna da bai Ekonomia Zientzia Aplikatuen eta bai Ekonomia Analisi eta Politikaren arloan. Enplegu eta Langabezia Estatistiken arduraduna da, 1987tik, EUROSTATen.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali