Ohar Biografikoak 1997

ALBERT PRAT BARTES

Albert Prat Bartes industri injinerua da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan eta doktore industri injinerua unibertsitate berean. Estatistikaren eta Ikerketa Operatiboaren arloko katedraduna da. Irakasle bisitari izan da, Wisconsin-Madison eta Chicago-ko unibertsitateek gonbidatuta.

Zientzia eta teknika arloko hainbat elkarteetako kidea da (Intemational Statistical Institute, American Statistical Association, American Society for Quality Control). Kalitatearen hobekuntzari eta kontrolari buruzko bi liburu idatzi ditu (beste egile batzuekin batera) eta beste hainbat artikulu, eta gai horiei buruzko aholkularitza eman die estatuko zein atzerriko hainbat enpresari.

Europako Batasunak finantzatutako ikerketa-proiektuak zuzendu ditu, eta gaur egun ere horretan ari da. Bere ikerketa-taldea Kataluniako Generalitat-eko Produkziorako Teknologia Aurreratuen Erreferentzia Zentroko kidea da.

PERE GRIMA CINTAS

Pere Grima Cintas industri injinerua da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, eta doktore industri injinerua unibertsitate berean. Estatistikaren eta lkerketa Operatiboaren arloko Unibertsitate-Eskolako irakasle titularra da.

Hasiera batean industrian egin zuen lan, baina gero Kataluniako Unibertsitate Poiteknikoan sartu zen; bertan, eskolak emateaz gain, gradu-ondoko eta espezializazioko ikastaroak ere ematen ditu.

Era berean, irakasle-lanaz gain, hainbat ikerketa-proiektutan eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko zenbait hitzarmenetan parte hartzen du, betiere kalitatearen hobekuntzari eta kontrolari buruzko gaietan. Artikuluak idatzi ditu aldizkari espezializatuetan, bai eta kalitatearen kudeaketarako estatistika-teknika eta -metodoei buruzko bi liburu ere (beste egile batzuekin batera).

ROBERTO ESCUDER VALLES

Roberto Escuder Vallés Ekonomi eta Enpresa Estatistikako katedraduna da Valentziako Unibertsitateko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultateko Ekonomia Aplikatutako Departamenduan.Estatistikari buruzko zenbait liburu argitaratu ditu, bai eta hainbat artikulu espezializatu ere aldizkari zientifikoetan, honako gai hauei buruz: estatistika nola aplikatu kontu-ikuskaritzari, erabakiak nola hartu eta esperimentuak nola diseinatu.

Hainbat biltzarretan parte hartu du, eta txostenak eta komunikazioak aurkeztu ditu; batez ere, gai honi buruz: kontu-ikuskaritzara aplikatutako estatistika. Doktore-tesiak, tesinak eta doktoretzako ikerketa-lanak zuzendu ditu, eta ikerketako hainbat hitzarmenetan parte hartu du. Era berean, hitzaldiak eman ditu, eta ikastaroak, niintegiak eta masterrak ere eman ditu gai honi buruz: estatistika nola aplikatu ekonomiaren arloan; batez ere, finantza-egoeren kontu-ikuskaritzan, barneko kontu-ikuskaritzan, kalitatearen kontrola eta kudeaketan, esperimentuen diseinuan eta informatika aplikatuan. lkastaro horiek Espainiako unibertsitateetan, lanbide-bazkunetan eta erakunde publiko eta pribatuetan eman ditu.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali