Ohar biografikoak 1998

DAVID MORGANSTEIN

David Morganstein Westat-eko lehendakariordea da, eta bertako estatistika-langileen zuzendaria. Aditua da laginketa-diseinu konplexuetarako bariantzen zenbatespenean eta kalitatearen hobekuntzan, estatistika metodoak erabiliz. Morganstein jaunak hainbat erakunderekin lan egin du (45etik gora), besteak beste, mundu zabaleko zenbait estatistika-bulegorekin, kalitatea hobetzeko metodoei buruz. Kalitatearen hobekuntzari buruzko ikastaro asko eman ditu, besteak beste, Bristol-eko Biltzarrean eta ISIko hitzaldietan eman zituenak; era berean, hitzaldi asko eman ditu laginketa gaiei buruz, hala nola laginketa-diseinuei eta bariantzen zenbatespenei buruz.

David Morganstein Purdue-ko Unibertsitateko ingeniaria da, eta Michigan-go Unibertsitateko Estatistikako lizentziatua. Irakaslea da inkesta-metodoetarako programa bateratuan, zeina Maryland-eko Unibertsitateak, Michigan-go Unibertsitateak eta Westat-ek babestu baitute. Amerikako Estatistika Elkarteko zuzendaritzako kidea izan da sei urtez; horietariko sei, diruzain lanetan. Amerikako Estatistika Elkarteko kidea da, eta ASAko (Amerikako Estatistika Elkarteko) sortzaileen saria eman diote. Era berean, ISIko (International Statistical Institute) eta IASSeko (International Association of Survey Statisticians) kidea da.

JOHANNA VARJONEN

Johanna Varjonen Etxeko Ekonomiako irakaslea da 1971tik, Helsinki-ko Unibertsitatean; Zientzietako masterra, Etxeko Ekonomia espezialitatean, 1987an; eta Etxeko Ekonomiako doktorea unibertsitate berean, 1991n. Bere tesiaren gaia honako hau izan zen: "jardueren aldiberekotasuna etxeko lanetan".

Ikertzaile- eta irakasle-lanak egin zituen Helsinki-ko Unibertsitatean, 1987-1997 artean, eta kontsumoarekin eta familiaren baliabideen administrazioarekin lotutako eskolak eman izan ditu bertan. 1997an, Finlandiako Estatistika Erakundeak kontratatu zuen, Eurostaten egitasmo batean lan egiteko: "etxeko produkzioaren satelite-kontu bat garatzea".

Gaur egun, "senior" irakaslea da Helsinki-ko Kontsumitzailearen Ikerketa Zentro Nazionalean, non Finlandiako familien elikadura-azturen aldaketekin lotutako gaiak ikertzen baititu.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali