Ohar biografikoak 2000

JON N.K. RAO

Jon N.K. Rao Estatistikako irakasle da Ottawa-ko (Kanada) Carleton Unibertsitatean. Kanadako Estatistika Erakundeko aholkulari eta Metodologiako Aholku Batzordeko kide ere bada. Panel on Estimates of Poverty for Small Geographic Areas elkarteko kide ere bada, Estatu Batuetako Estatistika Batzorde Nazionalean. Roya1 Society of Canada-ko, Ameritan Statistical Association-eko eta Institute of Mathematical Statistics-eko kide da.

Statistical Society of Canada-ren 1994ko Urrezko Domina jaso zuen ikerketa-lorpen aipagarriengatik. Mahaiburu izan zen Nazioarteko Estatistika Erakundearen bi urtez behingo bileran, Helsinkin (Finlandia) 1999an. Annual Morris Hansen-en 8. hitzaldia eman zuen, 1998ko urrian.

Haren uneko ikerguneen artean, honako hauek daude: eremu txikien zenbatespenari buruzko teoria eta metodoak, erantzun-ezeko datuen egozpenaren gaineko bariantza-zenbatespenak, esparru bikoitzeko laginak, inkestetako birlaginketa-metodoak eta laginketa-datuen analisiak.

Eremu txikietako zenbatespenari buruzko ikastaroak eman ditu Washington, DC, Riga eta Erroman. Wiley liburu baten koeditorea da: Small Area Statistics, 1987.

LAWRENCE H. COX

Lawrence Cox estatistikari matematikari seniorra da Estatu Batuetako Ingurugiro Babeserako Agentzian. Ingurugiro-zientziaren, -kudeaketaren eta informazioaren arazoei buruzko estatistika eta matematika arloko programa baten arduraduna da. Aurretik beste kargu hauek izan ditu: Zientzia Matematikoen Batzordeko zuzendaria Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionalean eta estatistikari matematikari seniorra Estatu Batuetako Zentsu Bulegoan.

Cox Amerikar Estatistika Elkarteko kidea eta Nazioarteko Estatistika Erakundeko kide hautatua da. Amerikar Estatistika Elkarteko zuzendaritza-batzordeko eta National Computer Graphics Association-eko kidea izan da, eta Amerikar Estatistika Elkarteko bi atalen eta bi ba-tzorderen buruz ere izan da.

Cox Matematikako doktorea da Brown-eko Unibertsitatetik, eta 100 ikerketa-artikulutik gora argitaratu ditu. Zentsu Bulegoan zegoela, SDLri (estatistiken zabalkunde-mugei) buruzko banakako eta erakunde mailako ikerketa-programa bati ekin zion, zeinak argitalpen-bilduma zabala eta astotarikoa eta zenbait SDL informatika-sistema sortarazi baitu. Horiek guztiak Estatu Batuetako zentsu eta inkesta nazionaletan erabiltzen dira. SDLri buruz, hainbat hitzaldi eta aholku eman ditu mundu zabalean.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali