Ohar biografikoak 2004

JOSÉ MIGUEL BERNARDO HERRANZ

José Miguel Bernardo Herranz. Matematika Zientzietako doktorea Valentziako Unibertsitatean (1974) da. Estatistikako doktorea Londresko Unibertsitatean (University College, 1976) eta Estatistikako katedradun numerarioa Valentziako Unibertsitatean. Postdoctoral Fellow Yaleko Unibertstitatean, American Statistical Association elkarteko kidea, Real Academia de Ciencias de Madrilgo akademiko urgazlea, Royal Statistical Society elkarteko kidea, International Statistical Institute erakundeko kide hautatua, International Society for Bayesian Analysis elkarteko presidentekide sortzailea (1992-1994).

 

EDITH D. DE LEEUW

Edith D. de Leeuw, Ph.D., doktorea Herbehereetako Utrechteko Unibertsitateko Metodologia eta Estatistika saileko irakasle elkartua eta metodologia eta estatistikan aholkulari diren MethodikA Amsterdam-eko zuzendaria da. Washingtoneko Estatuko Unibertsitateko Ekonomia- eta Gizarte-zientzietako Ikerketa Zentroan Fulbright bekaduna Dillman irakaslearekin, eta Gizarte-estatistiketako Programako bisitari Los Angeleseko Californiako Unibertsitatean. Psikometria eta Soziometria Erakundeko kidea (IOPS).

De Leeuw doktorea Journal of Official Statistics-en (JOS) editore elkartua da, eta aurretik, International Sociological Association (ISA) elkarteko Logika eta Metodologia batzordeko idazkari betearazlea eta presidentea, eta Netherlands Society for Statistics and Operations Research-eko Gizarte-zientzietako sailekoa ere bai. Inkesten eta estatistikaren metodologiaren inguruko hitzaldiak antolatu ditu, nazionalak zein nazioartekoak. Utrechteko International University College eta ISR summer school-en eskolak ematen ditu. Estatistika Ofizialerako TES ikastaroetan irakasle izan da. (1992-1994).

 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali