Familiei egindako Inkestetan Erantzun Gabekoei buruzko 22. Nazioarteko tailerra (International Workshop on Household Survey Nonresponse)

1990. urtean egin zen Familiei egindako Inkestetan Erantzun Gabekoei buruzko Nazioarteko lehenengo tailerra. Lehenengo tailer hori Stockholm-en egin zen, eta harrezkero urtero herrialde ezberdinean antolatu da. Beraz, eta oraintsu egin direnak aintzat hartuta, 2007. urtean Erresuma Batuan egin zen; 2008an Eslovenian; 2009an Suitzan; 2010ean Alemanian, eta 2011. urtean Eustatek antolatu du Bilbon. Zehazki, urte honetako tailerra Deuston egin da irailaren 5, 6 eta 7an.

Familiei egindako inkestetan izaten diren erantzun gabekoak ikertzea hartu du oinarritzat tailerrak; baina beste alderdi batzuk ere aztertu dira, establezimenduei edo enpresei egindako inkestak, esaterako.

Eustatek antolatu duen 22nd International Workshop on Household Survey Nonresponse tailerraren egitaraua

Tailerrean, lanak ekarpen gisa aurkeztu dira eta partaideen arteko eztabaidari eman zaio lehentasuna. Izan ere, azken tailer honetan 40 partaide inguru izan dira.

Eustatek antolatu duen Familiei egindako Inkestetan Erantzun Gabekoei buruzko Nazioarteko 22. Tailerrean honako gaiak jorratu dira:

  • Inkestetan erantzun gabekoen neurketa eta inkestetako erantzun gabekoen tasetarako ordezko adierazleen azterketa
  • Inkestetako erantzun gabekoen ondoriozko alborapenaren analisia
  • Bilketa mistoa duten inkestetako erantzun gabekoak
  • Bilketa fasean erantzun gabekoak murriztea: landa-lanean dabiltzan langileen garrantzia eta erantzunik eman ez dutenei erantzuna ateratzea
  • Datuak biltzeko diseinu berriak (Responsive Designs, edo diseinu sentikorrak)

Eustatek hiru ekarpen egin ditu analisirako: datuak biltzeko fasean, inkestetan, parte hartze handiagoa egoteko estrategiei buruzko azterlana; eta erantzuteko joera ezberdinei buruzko bi aplikazio, ezaugarri sozio-demografikoen arabera, familiei egindako inkesten panelean.

Informazio gehiago: www.nonresponse.org/

 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali