HomeLehiaketa: Inkesten eta Esperimentuen Kabia. 2024

Lehiaketa: Inkesten eta Esperimentuen Kabia. 2024

Lehiaketa: Inkesten eta Esperimentuen Kabia


UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko (ZTK-FCT) Matematika Sailak, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) eta Eustat-Euskal Estatistika Erakundea-ren parte-hartzearekin batera, "Inkesten eta Esperimentuen Kabia" izeneko lehiaketarako deialdia egin dute. Lehiaketa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako DBHko, Batxilergoko eta Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleei zuzenduta dago.


Helburuak

- Estatistika, Probabilitatea eta Ikerkuntza Operatiboaren irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea unibertsitatetik kanpoko hezkuntza mailetan.

- Ezagutzetan eta gaitasunetan sakontzea, bai eta Estatistikak bizitza errealean eta irakaskuntza diziplina guztietan daukan garrantzia eta erabilgarritasuna zabaltzea ere.

- Ikasleen artean Estatistikarekiko interesa piztea, ia zientzia guztietan funtsezkoa den tresna gisa.

- Estatistika proiektu bat egiteko eman behar diren urratsekin trebatzea ikasleak.

- Inguratzen gaituzten estatistika informazioak interpretatzen ikastea eta izpiritu kritikoa sustatzea.

Parte-hartzea

2023-2024 ikasturtean ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, hurrengo ikasketetan matrikulatu diren ikasleek parte hartu dezakete:

- DBH

- Batxilergoa

- Erdi Mailako Prestakuntza Zikloa

Lanak

tutoreak e-mail bat bidali behar du mae.estatistikakabia@ ehu.eus helbide elektronikora, taldeko partaideen izenak, irakasle tutorearen izena, ikastetxea eta parte-hartzaileen maila zehaztuz, 2024ko apirilaren 19a baino lehen.

Informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali