ETH. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta.
Erantzunaren automatizazioa, 'XML fitxategi' baten bidez
ETH. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta, Eustatek hilero egiten duen inkesta bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko establezimendu turistikoei dago zuzenduta. Hiru modutan erantzun daiteke: paperezko galdetegi, onlineko (web) galdetegi edo XML fitxategi baten bidez.
Bide telematikoa (XML fitxategia) aukeratzen baduzu, Eustati informazio xehatua emango diozu, egunaren eta bidaiariaren jatorriaren araberakoa eta erreferentziako hilabetearen egun guztiei buruzkoa.
Fitxategi hori informatzaileak zuzenean sortzen du bere ohiko kudeaketa-programan. Modu horretan, galdetegian eskatzen diren datuak biltzeak eta idazteak/grabatzeak dakarten lan-kargaren zati handia kentzen da.
Fitxategi horrek, egituran nahiz edukian, bete behar dituen baldintzak ezarrita eta adostuta daude1, eta hemen kontsulta daitezke.
Gaur egun, XML fitxategien hiru eredu daude definituta:
- XML_H Edozein kategoriatako hotel eta ostatuentzat
- XML_R Nekazaritza-turismoko establezimendu eta/edo landa-etxeentzat
- XML_P Apartamendu turistiko establezimenduentzat
- XML_B Aterpe turistikoentzat
- Egitura eta edukia (pdf, 461Kb)
- Karga-eskuliburua (pdf, 378Kb)
En todos ellos la codificación de los distintos países (excepto España) es la establecida en la ISO 3166_1 Alpha 3. Está disponible aquí: Herrialdeen zerrenda
Fitxategi horiek kargatzeko prozesua erraza eta intuitiboa da. Web-kanal bakoitzak, erabiltzailea identifikatu ondoren, haren ezaugarrietara egokitzen den fitxategi bat kargatzeko aukera ematen du, eta karga osoa eta egokia lortzeko jarraitu beharreko baliozkotze prozesuaren berri ematen du. Ikus dagokion karga-eskuliburua.
Zer da xml fitxategia? Zein dira abantailak?
Fitxategi elektroniko bat da, XML formatuan, aurretik ezarritako egitura duena, eta informatzaileak berak bere kudeaketa-programan dituen datuetara egindako kontsulta baten ondorioz lortutakoa.
Erreferentziako aldia (hilabetea) amaitu ondoren, inkesta egin behar duen establezimenduak zuzenean XML fitxategia egin ahalko du bere kudeaketa-programatik, hileroko galdetegietan eskatzen diogun informazioa sartuta.
Jarraian, fitxategi hori kargatuko du Eustaten webguneko kanalean, eta bertan adierazitako jarraibideak beteko ditu.
Sistema hori erabiltzearen abantailak dira, besteak beste, informatzailearen erantzun-karga arintzea, sekretu estatistikoa babesteko behar diren segurtasun-berme guztiak izatea eta emandako informazioaren kalitate eta fidagarritasun handienak lortzea.
Balio erantsi gisa, XML fitxategia behar bezala kargatu ondoren, Eustatek Betetze-mailei buruzko txosten pertsonalizatu eta konparatu bat (logela eta plazen araberakoa) eskaintzen dizu, lekuz eta denboraz alderatuta.
Nola kargatzen da XML fitxategia?
Eskatutako hilabeteari buruzko XML fitxategia sortu eta ordenagailuan gorde ondoren
- Sar zaitez zure establezimendu motaren arabera dagokion Eustaten atarira
- Identifikatu zure gakoekin3
- Aukeratu, hala badagokio, informazioaren erreferentziako hilabetea
- Bilatu, zure ordenagailuan, Seleccionar archivo aukeraren bidez, kargatu beharreko XML fitxategia
- Berrikusi/bete galdetegiaren datuak
- Amaitu/bidali4 galdetegia Eustati
- Hau ere egin dezakezu (aukeran)
- Galdetegia inprimatu edo haren kopia bat (pdf) gorde.
Zer behar dut erantzun-metodo hau erabili ahal izateko?
- Kudeaketa-sistema informatizatua izatea
- Internet-erako sarbidea izatea
- Egiaztatu behar duzu, zure informatika-hornitzailearekin, ez dagoela arazorik funtzionalitate hau zure kudeaketa-sisteman ezartzeko
- Funtzionalitatea ezartzea
Badu kostu ekonomikorik?
Bai, baina bakarrik funtzionalitatea ezartzea, eta aldatu egiten da erabiltzen den kudeaketa-programaren arabera. Zure informatika-hornitzaileari galdetzea gomendatzen dizugu, zure programak jadanik integratuta izatea litekeena delako.
Badago diru-laguntzarik XML fitxategia instalatzeko?
Galde iezaguzu, eta emango dizugu informazioa.
Non emango didate informazio gehiago, erantzuteko modu horri buruz?
900 840 530 // 945 017 505 telefonoetan, edo helbide elektroniko honetan: koiuntura@eustat.eus.
1 XML fitxategia bera erabili daiteke INEren eta Eustaten inkesta homologoei erantzuteko, Aterpe turistikoen kasuan izan ezik
2 Horretaz 1986ko apirilaren 23ko 4/1986 legean ezarritakoa betetzeko
3 Inkesta-zenbakia eta pasahitza
4 Aldi bereko ekintzak dira