HomeEmakume eta gizonen arteko berdintasunaEmakumeak eta lidergoa Euskadin
pdf

Emakumeak eta lidergoa Euskadin


Euskal AEko emakumeek ordezkaritza txikia dute Euskadiko ekonomia- eta gizarte-arloetako botere-postuetan, eta ia berdintasuna lortzen da ordezkaritza politikoan.

Genero Berdintasunaren Indizea (GBI) eskala adimentsional batean laburbiltzen den adierazle sintetikoa da, eta 1ek erabateko desberdintasuna adierazten du, eta 100ek erabateko berdintasuna; 2019an Euskal AEn 73,1 zen (eskuragarri dagoen azken datua), bi urte lehenago baino bi puntu gehiago. Indizeak jasotzen dituen sei dimentsioen artean (Enplegua, Dirua, Ezagutza, Denbora, Boterea eta Osasuna), Boterearen dimentsioa da zifrarik txarrena duena (62,7), eta Osasunaren dimentsioa da, 92,4 batekin, desberdintasunik txikiena duena. Kontuan izan behar da ordezkaritza politiko paritarioa legez araututa dagoela; beraz, eremu publikoan (ordezkaritza politikoa) indizea 96,7ra iristen da, eta botere ekonomikoaren eta sozialaren balioak 45,1 eta 56,5 dira, hurrenez hurren.

Taula honetan laburbilduta ageri da eta 2017ko datua jaso dugu adierazle horren bilakaera ikusteko:

Genero-berdintasunaren indizea. Boterearen dimentsioa. Euskal AE. 2017-2019

 20172019
Genero berdintasunaren indizea71,173,1
Botere dimentsioa58,062,7
Politiko87,796,7
Ekonomiko41,345,1
Lan arlokoa53,956,5
Data 2023ko Martxoaren 8a

Oinarria: Eustat. Genero berdintasunaren indizea


2017tik 2019ra bitarteko aldeak agerian uzten du berdintasun arautua (politikoa) berdintasun ekonomikoa eta soziala (arautugabeak) baino handiagoa izateaz gain, erabateko berdintasunerantz azkarren eboluzionatzen duena dela.

GBIren osagaien araberako genero-arrakalak boterearekin lotutako datu hauek ematen dizkigu, eta lehendik azaldutakoen osagarri dira:

Genero-arrakala. Botere-azpidimentsioak. Euskal AE. 2010-2019

 20102012201520172019
Gobernuko ordezkapena0,730,80,650,770,93
Legebiltzarreko ordezkapena0,890,90,850,960,99
Lurralde batzarretako ordezkapena0,820,940,90,90,98
Enpresa-zuzendaritza0,260,270,340,440,49
Banku publiko eta erdipublikoetako zuzendaritza0,50,430,380,370,4
Kirol federazioak0,330,330,330,340,34
Data 2023ko Martxoaren 8a

Oinarria: Eustat. Genero berdintasunaren indizea

Kasu honetan, eskala 0tik 1era doa: 0 erabateko desberdintasuna da eta 1 erabateko berdintasuna. Berriz ere ikusten dugu botere publiko/politikoaren eta pribatu/ekonomikoaren eremuen artean dagoen alde handia. Hala ere, taula honetan deigarria da kirol-federazioen datua, berdintasunetik urrunen dagoena baita.

Garapen jasangarriaren adierazleek (GJA) denboran zehar gehiago hurbiltzea eta GBIk transmititzen dizkigun ideietan sakontzea ahalbidetzen dute, boterea banatzerakoan eremu publikoaren eta pribatuaren artean dagoen alde nabarmena barne.

Hurrengo taulan ikus daitekeenez, aztertutako ordezkaritza politikoko eremu guztietan, emakumeen ehunekoa % 50etik hurbil edo hortik gora dago, alkatetza kopuruan izan ezik.

Udalen datua esanguratsua da; izan ere, emakumezko zinegotzien ehunekoa berdintasunetik oso hurbil dago (% 47,51), baina alkatetzetan, pertsona bakarreko karguak direnez, emakumezko alkateen ehunekoa % 30,28 da Euskal AEko udalerrietan.

Zuzendaritza-karguen % 32,26 emakumeak ziren 2021ean, zifra % 28,58ra jaisten da goi-zuzendarien kasuan, eta emakume enpresaburuen herenera (33,41) iristen da.

Gezi gorriek adierazten dute, gainera, adierazlea azken urtean urrundu egin dela bere helburutik oinarri-urtearekin alderatuta (2015). Izan ere, ikus dezakegu zuzendaritza-karguetan dauden emakumeen proportzioa portzentajezko 4 puntu baino gehiago jaitsi dela 2015 eta 2021 artean.

Errenta ez dator hertsiki bat “lidergoarekin”, baina ez dago zalantzarik boterearen zeharkako adierazle bikaina dela.

Errenta pertsonalaren arloko desberdintasunari dagokionez, askotan azpimarratu dugu aurreko txostenetan. Grafiko honek laburbiltzen du horietan azaldu duguna: Euskal AEko emakumeen batez besteko errenta pertsonala gizonena baino askoz txikiagoa da, eta aldeak bilakaera paraleloa izan du azken 15 urteetan; horrek esan nahi du termino absolutuetan mantentzen dela, nahiz eta ehunekotan apaldu.


Hala ere, oraingo honetan, boterea/lidergoa interesatzen zaigu, eta, beraz, errenta-maila altuenetan sexuaren araberako aldeak egiaztatzera mugatuko gara. Horretarako, baliagarria da sexuaren eta errenta-tarteen araberako piramidea. Bertan, 5 tarterik altuenak soilik iragazi ditugu (90.000 eurotik gorakoak):

Iturria: Eustat. Pertsonen eta familien errentaren estatistika

Aldi erabilgarriak

Ikus daitekeenez, errenta-tarte altuenetan gizonen ehunekoa emakumeena baino hiru aldiz handiagoa da. Zehazki, tarterik altuenean (>102.000 €) gizonen eta emakumeen ehunekoak 1,48 eta 0,47 dira, hurrenez hurren.

Bestetik, hauxe gertatzen da, desberdintasunaren adierazle horrek ez duela beste batzuek bezain bilakaera positiboa izan. Azken 20 urteetan, ondokoa izan da joera:


2008ko krisiaren aurreko garaian bi sexuetan handitu egin zen errenta-maila goreneko pertsonen ehunekoa; are gehiago gizonen kasuan. Krisialditik aurrera bilakaera parekoa izan da, eta abantaila txiki bat izan dute gizonek.

Hala, 2001. urtearekin alderatuta, desberdintasun erlatiboak behera egin du. Urte horretan, errenta altuena zuten gizonen ehunekoa bost aldiz handiagoa zen emakumeena baino (0,50 eta 0,10, hurrenez hurren), baina beherakada erlatibo horren zatirik handiena krisi aurreko aldian gertatu zen. Une horretatik aurrera, aldeak egonkor dirau.


Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar
AENOR AENOR

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea - Instituto Vasco de Estadística

Eustat es el organismo público que desarrolla, produce y difunde información estadística oficial de la C.A. de Euskadi

c/Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tfno: (+34) 945017500
Fax: (+34) 945017501
informacion@eustat.eus