05. Hezkuntza
Bizi-itxaropena jaiotzean
06.
Populazioaren berezko mugimendua
eta migrazioa
Populazioaren
bilakaera
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria % 5 handitu zen 2001 eta 2017 artean, eta 2012an lortu zuen biztanle kopuru handiena. 2017ko urtarrilaren 1ean, 1.119.441 emakumezko eta 1.056.378 gizonezko dira EAEn.
Populazio-dentsitatea 300 biztanle/km2 da 2017an; 2001ean, berriz, 291 biztanle/km2 zen.
Aisia eta
03. Diru-sarrerak
Euskal Autonomia Erkidegoko populazioa, sexuaren eta urtearen arabera 2001-2017. Unitateak
Populazioa eta familiak
Populazioaren bilakaera
Emakumeak
Gizarte-bizitza
04. Osasuna
Gizonak
Populazioa adinaren eta sexuaren arabera
Guztira
Eustat. Datu-bankua. Biztanleen udal-estatistika
02. Lana guztira
Laburpena
07. Ahalduntzea
01. Populazioa
Eustat. Prentsa-oharra 2016ko Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika
Populazioa adinaren eta sexuaren arabera
Hogeita hamar urtean, 1986-2016 aldian, populazioaren adinaren batez bestekoa handitu egin da –emakumeen kasuan, ia 10 urte, eta gizonezkoan kasuan, berriz, ia 9 urte–; halaber, 50 urtetik gorako biztanle multzoa jendetsuagoa da 50 urtez azpikoa baino.
Aurrekoa
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria-piramideak, 1986 eta 2016. Unitateak.
Bizi-itxaropena
jaiotzean
Euskal emakumeek, jaiotzean, 86 urteko bizi-itxaropena dute, 2016eko datuen arabera; Europako batez bestekoaren gainetik. Gizonezkoen bizi-itxaropena, jaiotzean, 80 urtekoa da; sei urteko aldea, apurka murrizteko joera duena.
Europako datuei erreparatuta, emakumeen bizi-itxaropena jaiotzean 83,6 urte zen 2014an, eta gizonezkoena, berriz, 78,1. Eurostatek jasotzen duenaren arabera, EBko eskualde gehienek ikusi dute adinean aurrera egindako populazioaren ehuneko erlatiboak gero eta gehiago egiten duela gora, bizi-itxaropena nabarmen eta etengabe handitu izanaren ondorioz eta Bigarren Mundu Gerraren osteko jaiotze-boomeko belaunaldia erretiratzeko garaira iritsi izanak eraginda. .
2008an, gizonezkoen bizi-itxaropena 78,6 urte zen Suedian, eta 83,2 urte emakumeen kasuan. EBko estatu kideen artean, Suediak dauka 80 urtetik gorako pertsonen ehunekorik handiena: populazioaren % 5,3.
Proiekzio demografikoek erakusten dutenaren arabera, 2025ean, 82,6 urteko bizi-itxaropena izango dute gizonek jaiotzean, eta 88,4 urtekoa, berriz, emakumeek, hurrenez hurren 2010ean zituzten 79,1 eta 85,6 urteetatik abiatuta. Emakume eta gizonen jaiotzako bizi-itxaropenen arteko aldea 6,5 urtekoa zen 2010ean, eta 5,8 urtekoa izango da alde hori 2026an.
Eurostat Populazio-estatistika eskualdeetan - Statistics Explained
Bizi-itxaropena jaiotzean Europar Batasunean, eskualdearen arabera, NUT2, 2014.
Populazioaren berezko mugimendua eta migrazioa
Jaiotza-tasa
Euskal Autonomia Erkidegoan, jaiotza kopurua 18.240 izan zen 2016an, aurreko urtean baino % 3,2 gutxiago.
Lehendabizikoz ama izateko batez besteko adina 32,5 urte izan zen. Hamar kasutatik zortzitan, amek 30 urte edo gehiago zituzten.
2016an, ezkontzatik kanpoko jaiotzak 7.860 izan ziren; horrek esan nahi du 2015ean baino % 0,3 gehiago izan zirela.
Eustat. Grafiko interaktiboak. Jaiotzen estatistika
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den ama batengandik bizirik jaioak eta hark inskribatuak, hilaren arabera, 2011-2016.
Atzekoa
Euskal Autonomia Erkidegoan 8,4 jaiotza izan ziren mila biztanleko 2016an, Europako batezbestekoaren azpitik (2015ean, %º 10,0); Portugalek, Italiak, Greziak eta tankerako herrialdeek bakarrik dituzte Euskal Autonomia Erkidegoak baino tasa apalagoak 2015ean.
Europako herrialde ia guztietan ikusi da, 2011. urtean, 1950etik aurrera jaiotako emakumeen azken deszendentzia murriztu egin dela oro har, eta ez dela belaunaldiak ordeztea lortu 1960ko hamarkadaren amaiera jaiotako belaunaldietan, Eskandinaviako herrialdeetan izan ezik.
2025eko Proiekzio Demografikoen arabera, ugalkortasuna berreskuratuko da, baina jaiotza kopurua murriztu egingo da. Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoen kopurua 2010ean 21.200 izatetik 2025ean 15.000 izatera jaitsiko da, aurreikusitako ugalkortasunaren berreskuratzeak (emakumeko 1,5 seme-alabara iristeraino) ez baitu konpentsatuko adin emankorrean dauden emakume kopuruaren beherakada; 25 eta 39 urte artean, ugalketako adin nagusian, emakumezkoen populazioaren murrizketa hasierako balioaren % 41ekoa ere izan liteke.
Azken deszendentzia Europar Batasunean lurraldeen arabera –NUT3–, 2014.
Eurostat. Populazio-estatistika eskualdeetan - Statistics Explained
Eustat. Grafiko interaktiboak. Ezkontzen estatistika
Ezkontzak
Ezkontzen kopurua apur bat handitu zen (% 1,9) 2016an, aurreko urtearekin alderatuta, eta, hala, apurka murrizteko joera hautsi zen.
Euskadiko ezkontza-tasari dagokionez, 3,4 ezkontza izaten dira mila biztanleko, Espainiakoa (3,7) eta Europar Batasunekoa baino kopuru apalagoa. 2016an, 10 ezkontzatik 8 zibilak izan ziren.
1991 eta 2011 artean, 2011ko Inkesta Demografikoaren arabera, seme-alabak familiaren etxea uzteko batez besteko adina handitzen joan da etengabe; 2011. urtean 31 urte zen, eta 1990ean, berriz, apenas zen 26,7 urte.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnen ezkontzak, hilaren arabera, 2001-2016.
EFH-Familien eta etxeen inkesta 2015. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. 2015.
Populazioa eta
familiak
2015ean, Euskal Autonomia Erkidegoko populazioaren % 52,8 seme-alabadun bikotez osatutako etxeetan bizi da (askotan, ondorengoak); seme-alabarik gabeko bikotez osatutako etxeak (askotan ia emantzipatuak direlako), etxeen % 23 dira denbora-tarte horretan.
Bakarrik bizi diren pertsonak populazioaren % 10 dira 2015ean.
2015ean, lau etxetik bat pertsona bakarrekoa da, eta hamar kasutatik seitan emakume bakarra bizi da.
Guraso bakarreko familiak 90.048 ziren 2015ean, eta emakume baten kargu zeuden hamar kasutatik ia bederatzitan.
Tradizionalki, gazteen emantzipazio-arrazoi nagusia ezkontza izan da; hala, 1990eko hamarkadan % 65ek arrazoi hori zela eta lortzen zuen emantzipazioa, eta aurreko hamarkadan, berriz, % 77k. Mende honetako lehen hamarkadan, ordea, emantzipatzeko beste arrazoi batzuek (hala nola izatezko bikotea) ia % 55 osatzen dute.
Familia-etxeak/Familiak eta populazioa familia-etxe edo familia motaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoa. 2015. urtea (%)
Grafikoen eta irudien iturria
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria % 5 handitu zen 2001 eta 2017 artean. 2017ko urtarrilaren 1ean 1.119.441 emakumezko eta 1.056.378 gizonezko bizi dira EAEn.
Hogei urtetik beherako nesken eta emakumeen multzoan 23.000 lagun gehiago dira 2006 eta 2017 artean; halaber, 20 urtetik beherako mutilen eta gizon gazteen multzoan ere 25.000 lagun gehiago dira
Euskal Autonomia Erkidegoko populazioa, sexuaren eta urtearen arabera 2001-2017. Unitateak.
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria-piramideak, 1986 eta 2016. Unitateak.
Euskal Autonomia Erkidegoko populazioa, adin-talde handien arabera, per sexu eta urtea 2006-2017. Unitateak eta ehunekoak.
Bizi-itxaropena jaiotzean Europar Batasunean, eskualdearen arabera, NUT2, 2014.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den ama batengandik bizirik jaioak eta hark inskribatuak, hilaren arabera, 2011-2016.
Azken deszendentzia Europar Batasunean lurraldeen arabera –NUT3–, 2014.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnen ezkontzak, hilaren arabera, 2001-2016.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnen ezkontzak, ezkontza motaren arabera, 2006-2016.
Euskal Autonomia Erkidegoko populazioa, espainarraz bestelako nazinalitatea (herrialde-taldeak) eta sexuaren arabera. 2017/01/01.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizirik jaiotakoak, amaren adina eta herritartasunaren arabera (%). 2016. urtea.
Familia-etxeak/Familiak eta populazioa familia-etxe edo familia motaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoa. 2015. urtea (%).
Euskal emakumeek, jaiotzean, 86 urteko bizi-itxaropena dute, 2015eko datuen arabera; Europako batez bestekoaren gainetik, alegia. Gizonezkoen kasuan, 80 urtean dago denbora-tarte berean; 6 urteko aldea, beheranzko joerarekin.
Euskal Autonomia Erkidegoan 8,4 jaiotza izan ziren mila biztanleko 2016an, Europako batezbestekoaren azpitik (2015ean, %º 10,0); Portugalek, Italiak, Greziak eta tankerako herrialdeek bakarrik dituzte Euskal Autonomia Erkidegoak baino tasa apalagoak 2015ean.
Laburpena
Eustat. Datu-bankua. Biztanleen udal-estatistika
Eustat. Prentsa-oharra 2016ko Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika
Eustat. Datu-bankua. Biztanleen udal-estatistika
Eurostat Populazio-estatistika eskualdeetan - Statistics Explained
Eustat. Grafiko interaktiboak. Jaiotzen estatistika
Eurostat. Populazio-estatistika eskualdeetan - Statistics Explained
Eustat. Grafiko interaktiboak. Ezkontzen estatistika
Eustat. Datu-bankua. Ezkontzen Estatistika
Eustat. Biztanleen udal-estatistika
Eustat. Jaiotzen estatistika
EFH-Familien eta etxeen inkesta 2015. Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. 2015.
2016an, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen % 9,2 atzerrian jaioak ziren, baita gizonezkoen % 8,9 ere. Bestetik, denbora-tarte horretan emakumeen % 7k atzerriko herritartasuna zuten, baita gizonezkoen % 7,3k ere.
Bakarrik bizi diren pertsonak populazioaren % 10 dira 2015ean.
2015ean, lau etxetik bat pertsona bakarrekoa da, eta hamar kasutatik seitan emakume bakarra bizi da.
Guraso bakarreko familiak 90.048 ziren 2015ean, eta emakume baten kargu zeuden hamar kasutatik ia bederatzitan.
Migrazioa
2016an berriro ere migrazio-saldo positiboa izan zuen Euskal Autonomia Erkidegoak: zehazki, 8.871 pertsona gehiago etorri ziren joan zirenak baino; horietatik 5.325 emakumeak izan ziren, eta 3.546 gizonezkoak.
2016an, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen % 9,2 atzerrian jaioak ziren, baita gizonezkoen % 8,9 ere.
Herritartasunari dagokionez, denbora-tarte horretan Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen % 7k atzerriko herritartasuna zuten, baita gizonezkoen % 7,3k ere.
2016an, Amerika Erdiko, Karibeko eta Hego Amerikako emakumeak dira atzerritar gehienak, eta, ondoren, Afrikatik datozen emakumeak.
Euskal Autonomia Erkidegoko populazioa, espainarraz bestelako nazionalitatea (herrialde-taldeak) eta sexuaren arabera. 2017/01/01
Eustat. Biztanleen udal-estatistika
Jaiotzak eta migrazioa
2016an 14.338 jaiotza izan ziren Espainiako herritartasuna duten amen aldetik, eta 3.902 jaiotza atzerriko herritartasuna duten ametatik Euskal Autonomia Erkidegoan.
Espainiako herritartasuna duten amen artean, beherakada % 5,2koa izan zen; ama atzerritarren artean, berriz, % 4,6 ugaritu ziren jaiotzak.
Espainiako herritartasuna duten amen batez besteko adina 34,1 urte izan zen, eta atzerriko herritartasuna duten amena, berriz, 30,8 urte. Atzerriko herritartasuna duten emakumeen % 40,1 hogeita hamar urterekin baino gutxiagorekin izan dira ama; Espainiako herritartasuna duten emakumeen kasuan, berriz, % 13,1.
Euskal Autonomia Erkidegoan bizirik jaiotakoak, amaren adina eta
herritartasunaren arabera (%). 2016. urtea
Eustat. Jaiotzen estatistika
Hogei urtetik beherako nesken eta emakumeen multzoan 23.000 lagun gehiago dira 2006 eta 2017 artean; halaber, 20 urtetik beherako mutilen eta gizonen multzoan ere 25.000 gizon gehiago dira. Hogei urtetik beherako populazioan 11.119 emakume gutxiago dago gizonak baino.
0 eta 64 urte bitarteko populazio-taldea murriztu egin da denbora-tarte berean; hain zuzen ere, 40.000 gizon gutxiago eta ia 30.000 emakume gutxiago dira 2006 eta 2017 bitartean. Lehendabizikoz 2017. urtean eta 1986tik zenbatzen hasita, emakume gehiago dago 20 eta 64 urteko populazio-taldean gizonezkoak baino; zehazki, 1.640 emakume gehiago.
65 urte edo gehiagoko populazio-taldean 272.091 emakume eta 199.549 gizon dira; gizonezkoak 72.542 gutxiago dira emakumezkoen aldean. 2017ko urtarrilaren 1ean, ehun urteko 531 emakume eta 93 gizon dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko populazioa, adin-talde handien arabera, per sexua eta urtea. 2006-2017. Unitateak eta ehunekoak.
Eustat. Datu-bankua. Ezkontzen Estatistika
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnen ezkontzak, ezkontza motaren arabera, 2006-2016.
2016an 7.848 ezkontza egin ziren sexu desberdineko pertsonen artean, eta gutxienez ezkontideetako batek atzerriko herritartasuna zeukan kasuen % 15,5ean. Bestalde, kasuen % 44,6an, emazteak zeukan atzerriko herritartasuna, eta % 26,5ean senarrak; gainerako % 28,9an, berriz, bi ezkontideak ziren atzerritarrak.
2016an guztira 180 ezkontza izan ziren sexu bereko pertsonen artean, eta erdiak baino gehiago emakumeen artean izan ziren; ohikoa da hori 2012tik.
2016an, ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina, 36,7 urte izan zen; emakumezko ezkongabeena, berriz, 34,6. Azkeneko 25 urteetan, senargaien batez besteko adina 7,6 urte igo da, eta emaztegaiena, berriz, 7,7.