Ingurumenaren inkesta - Familiak
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Ingurumenaren inkesta - Familiak
- Eragiketaren kodea.
- 090001 (Euskal Estatistika Plana).
- Erakunde arduraduna.
- Eustat
- Maiztasuna.
- Bost urtean behin.
- Eragiketa-mota.
- Laginketa bidezko inkesta
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Lehen mailako datuen bilketa zuzena.
Helburuak
Eragiketako helburu nagusienak:
- Familiek ingurumenari lotuta dituzten ohiturak, kontsumo-jarraibideak eta jarrerak ikertzea.
- Ingurumenaren ezaugarri ezberdinei dagokienez, etxebizitzetan dauden ekipamenduak eta horien erabilera aztertzea; horrela, familientzako ingurumen-politikak landu ahal izango dira (energia aurreztu, energiaren kontsumoa murriztu, zaborrak bereizi…). Gainera, azterketa horren bidez adierazleak autonomia-erkidegoaren arabera alderatu ahal izango dira.
- Mota honetako azterketak egiten dituzten beste herrialde batzuekin alderatzea.
Eremua
- Populazio-eremua:
-
Eragiketak hartzen dituen biztanleak: familia-etxebizitza nagusietan, hau da, urte osoan edo urteko hilabete gehienetan ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkor moduan erabiltzen diren etxebizitzetan bizi diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonak.
- Lurralde-eremua:
-
Eragiketak hartzen duen lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
- Denbora-eremua:
Estatistikan biltzen diren datuen data edo aldia: landa-lana 2015eko apirilan hasi eta uztailean amaitu da. Erreferentzia-aldiak galdeketako galdera-multzoen arabera aldatu ahal izango dira (azken astea, azken hilabetea, azken urtea.
Kontzeptuak eta definizioak
Kontzeptuak eta definizioak
Galdeketak
Galdeketak
Laginaren diseinua
Bi etapadun eta zonaren arabera geruzatutako lagina da.
5.000 familia ditu lagin teorikoak. Lagina-tamaina horren gainean egiten da afijazioa, lurralde historiko eta arlo geografikoen arabera ohi bezala, lagin-markoan okupatutako etxebizitza-kopurua delarik irizpidea.
Etxebizitza titular eta ordezkoen eskemari jarraitzen ez zaionez, inkestatzeko etxebizitza-kopuru handiagoa finkatu da: 7.000. Aurreneko etapan lagin osoa geruzetan banatzeko modua oinarritzen da lagin teorikoaren banaketan eta baita ere arlo geografiko bakoitzeko aukeragarritasun- eta erantzun-tasan.
Lagina horrela dago orekatua 2015ean: okupatzaileen ezaugarriengatik Lurralde Historikoetan eta arlo geografikoetan pertsona-kopuruagatik, mota honetako beste eragiketetan bezalaxe. Beste zenbait eragiketetan halaxe egin da (ECS2012, EPT2013, ECV2014an, Eustaten soziodemografikoetan). Aurten aurreneko aldiz etxebizitza eraiki zen urtean gehituko da aldagai gisa.
Bigarren etapan, ausazko zozketa egiten da etxebizitzako biztanleen artean, Kish-en taularen eskemari jarraituz. Landan behin etxebizitzako biztanleak zerrendaturik, derrigor ordenatu behar dira adin eta sexuaren arabera, biztanle-kopuruari dagokion aukeraketa aplikatzeko-
Zabalkundea
Paperean argitaratua: Ez
Datuak urtean zabaltzeko bestelako erak:
- Internet: www.eustat.eus
- Taula estatistikoak
- Datu bankua
- Prentsa-oharrak