HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaIkerketa eta garapenaren estatistika. Bioteknologia

Ikerketa eta garapenaren estatistika. Bioteknologia

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Bioteknologiako I+Gri buruzko estatistika
Eragiketaren kodea.
223205 (Euskal Estatistika Plana).
Erakunde arduraduna.
EUSTAT
Maiztasuna.
Urtekoa.
Eragiketa-mota.
Zentsua.
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Lehen mailako datuen bilketa zuzena zentsuen bidez. 2007tik aurrerako seriea dago erabilgarri.

Helburuak

Estatistika honen helburu nagusia da Euskal AEko ekonomia sektoreek bioteknologiari lotutako ikerketa-lanetan egiten duten ahalegina ezagutzera ematea. Halaber, bioteknologiaren erabilera nagusiak, lortutako produktuen aplikazio-eremuak eta ikerketa mota horien garapenerako oztopo nagusiak deskribatzen dira estatistikan.

Eremua

Biztanleria- eta geografia-eremua:
Egoitza Euskal AEn duten eta bioteknologiako I+Gri lotutako jarduerak gauzatzen dituzten enpresak, erakunde publikoen menpeko zentroak eta unibertsitateak.
Denbora-eremua:
Bildu diren datuak urtean zehar erregistratutako jarduerei buruzkoak dira. Ikerketa eta Garapenaren Estatistikari erantsitako modulu baten bidez lortzen da informazioa.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Galdesortak

Zabalkundea

  • Internet: www.eustat.eus
  • Prentsa-oharrak eta Emaitzen analisia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali