Airearen kalitatearen estatistika
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Airearen kalitatearen estatistika
- Eragiketaren kodea.
- 090203 (Euskal estatistika plana)
- Erakunde arduraduna.
- Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Beste erakunde partaide batzuk.
- Eustat
- Gai-eremua.
- Ingurumena
- Maiztasuna.
- Urterokoa
- Eragiketa-mota.
- Bestelakoak
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Datuak lortzeko (kutsadura-mailak) kontrolatzeko eta zaintzeko estazioetatik automatikoki urruneko konexioren bidez
Helburuak
Estatistikaren honen helburu nagusia legez ezarritako kutsatzaileen kontzentrazio-mailak betetzen direla egiaztatzea eta kutsadura-parametroen bilakaerari buruzko jarraipena, da.
Ikertuko diren aldagai nagusiak
Airearen kalitatearen indizea (aki): orduko aki eta eguneko aki.
Iraunkortasun adierazlea: iraunkortasun adierazlea urterokoa eta iraunkortasun adierazlea hilerokoa.
Ozonoak (o3) eragindako aire-kutsadurarekiko esposiziopeko biztanleriaren adierazlea: somo35 (“sum of means over 35”).
Material partikulatuak (pm10) eragindako aire-kutsadurarekiko esposiziopeko biztanleriaren adierazlea: hiriko biztanleek jaso dezaketen pm10 urteko batez besteko kontzentrazio haztatua adierazten du. Material partikulatu fina (pm10) -hau da, 10 mikrometro (mikra) baino diametro txikiagoa duten partikulak.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
Airearen kalitatearen ebaluazioa immisio-datuetan oinarritzen da. datu horiek airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko 51 estaziotan jasotzen dira, gutxi gorabehera. Kontrolatzeko estazio horien kopurua urtez urte alda daiteke.
- Geografia-eremua:
Zaindu eta kontrolatzeko estazioak Euskal AEren geografia osoan sakabanatuta daude eta 8 eremu geografikoren arabera daude sailkatuta: enkarterriak - nerbioi garaia, nerbioi behera, kostaldea, donostialdea, ibaizabal garaia-deba garaia, goierri, arabako lautada eta euskal erribera. Euskal AEren eremuan, balio adierazgarriak jasotzen dira. Ildo horretatik, akirako gehienezko desagregazio-maila 8 eremu geografiko hauetan da.
- Denbora-eremua:
Jasotako datuak urtean zehar erregistratutako jardueren ingurukoak dira.
Kontzeptuak eta definizioak
Kontzeptuak eta definizioak
Zabalkundea