Eraikinen eta lokalen zentsua

Identifikazioa

Eragiketaren izena
Eraikinen eta lokalen zentsua
Eragiketaren kodea
010151 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna
Eustat
Maiztasuna
Hamar urtean behingoa
Eragiketa-mota
Zentsukoa
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki
Foru Ogasunen hiri Katastroetatik datuak lortzea, Eustaten lurralde Datu-basearekin batera, eta informazio osagarri gisa Ekipamendu eta Zerbitzuen Inbentarioa, Etxebizitzen Udal Estatistika eta Jarduera Ekonomikoen Direktorioa erabiliz.

Helburuak

1) Eraikinen eta Lokalen Erroldaren helburu orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan une jakin batean dauden eraikinen zerrenda egitea da, barrunbeak –etxebizitzak edo/eta lokalak– behar bezala identifikatuta dituztela. Hauetan laburbil daitezke:

a. Etxebizitzarako, jarduera ekonomikorako, nekazaritza ekoizpenerako (nekazaritzakoa edo abeltzaintzakoa) eta beste edozein erabileratarako (erlijiozkoa, kirolekoa, kulturakoa, eta abar) erabiltzen diren eraikinen kopurua eta banaketa geografikoa zehaztea, eta baita horietan dauden barrunbe guztiak ere.

b. Eraikin, etxebizitza eta lokalen posta-helbide nagusiak (sarbide nagusiak) eguneratzea eta zuzentzea, eta baita horien X eta Y koordenatu geografikoak jasotzea ere.

c. Berriak izan daitezkeen eraikin eta barrunbe guztiak (etxebizitzak edo/eta lokalak) jasotzea eta desagertu direnei baja ematea.

d. Eraikinen eta barrunbeen (etxebizitzak edo/eta lokalak) egoera eta erabilera jasotzea, lokalen estaldura handitzeko, eta erabilerak zehaztea, eta baita Eustaten Datu-basearen eta Foru Ogasunen Katastroen arteko kontrastean agertzen diren erabilera berriak ere.

e. Eraikin, etxebizitza eta lokalen unibertsoa lortzea, 2021eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren bizkarrezurra izan dadin. Eraikin eta etxebizitza guztiak bildu ondoren, Biztanleriaren eta Etxebizitzen Erroldaren helburua etxebizitzen, bizilekuen eta horietan bizi diren pertsonen ezaugarriak jasotzea izango da.

f. Eraikinen inguruko ekipamenduak eta zerbitzuak ezagutzea, iturri nagusitzat Eustaten Ekipamendu eta Zerbitzuen Inbentarioa hartuta.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Estatistika-eragiketa honen analisi-unibertsoa hauek dira: etxebizitzarako, jarduera ekonomikorako, nekazaritza-ekoizpenerako (nekazaritzakoa edo abeltzaintzakoa) eta beste edozein erabileratarako (erlijiozkoa, kirolekoa, kulturakoa, etab.) erabiltzen diren eraikinak eta horietan dauden barrunbe guztiak.

Geografia-eremua:
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurraldeetan dauden estatistika-unitateak.
Denbora-eremua:
Eragiketaren erreferentzia-data 2020ko ekainaren 30a da.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Ez dagokio

Laginaren diseinua

Ez dagokio

Zabalkundea

Argitalpen inprimatua: Ez

Datuak zabaltzeko bestelako erak

  • Internet: www.eustat.eus
  • Taula estatistikoak
  • Prentsa-oharrak
  • Datu-Bankua

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali