HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa Metodologikoa: Erraustutako hiri hondakinak

Fitxa Metodologikoa: Erraustutako hiri hondakinak

Identifikazioa

Izena.
Erraustutako hiri hondakinak
Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria.
Hiri hondakinen inbentarioa 090218 (Euskal Estatistika Plana 2010-2012)
Erakunde arduraduna.
Ingurumen eta Lurralde plangintzako estatistika-organoa
Erabilgarritasuna.
t+2 urtea
Bigarren mailako iturriak.
Euskal AEko egiturazko adierazle demografikoak EUSTAT
Adierazlearen formula.
Biztanleko erraustutako hiri-hondakinak (Kg)

Helburua

Euskal AEko hiri-hondakinen kudeaketaren azterketa egin nahi da, aurreko urteetan jarraitutako pautak errespetatuz, egungo egoera eta haren denboran zeharreko bilakaera erakutsi nahian, administrazioek erabakiak hartu ahal izateko ezagutza sendodun oinarria sorturik.

Adierazle honek erretako udal- edo hiri-hondakinak aurkezten ditu Kudeatutako hondakinen bolumen nagusia etxe partikularretatik dator, baina barne dira etxekotzat jo daitezkeen denda, bulego eta herri-administrazioenak. Kantitateak biztanle eta urteko kiloetan datoz. Errausketa bidezko kudeaketan hondakinak termikoki tratatzen dira errausketa- edo ko-errausketa instalazioetan (Europako parlamentuko eta kontseiluko 2000ko abenduaren 4ko 2000 76/CE direktibaren 3(4) eta 3(5) artikuluak, hondakinak errausteari buruzkoak).

Errausketa labe egokietan egiten da, hondakin-errekuntzatik sortutako energia aprobetxatzen delarik edo ez. Errausketa-prozesuetatiko energia aprobetxatuz gero, balorizazio energetikoa dugu. Balorizazio energetikoan errausketa- eta koerrausketako instalazioetako ohiko erregaia hiri- edo udal-hondakinez ordezten da. Ekoitzitako ur-lurruna elektrizitatea sortzeko edo etxe-kalefakziorako erabiltzen da. Balorizazio energetikoaren bidez hondakinak hobeto aprobetxatzen dira; beraz, kudeaketa-metodo hobea da errausketa hutsa baino. Euskal AEn hiri- edo udal-hondakinen errausketan balorizazio energetikoa dago, ehuneko ehunean.

Eremua

Biztanleriari dagokionez:

Hiri- edo Udal-hondakinak. Etxe partikularretan, saldenda, bulego eta zerbitzuetan sortutako hondakinak; baita ere arriskugarriak izan ez eta izaera edo osaeragatik aurreko lekuetan sortutakoekin asimilatu daitezkeenak. Ondokoak ere hiri- edo udal-hondakintzat joko dira:


• Bide publiko, berdegune, jolas-leku eta hondartzen garbiketatik sortutako hondakinak.

• Etxe-abere hilak, altzariak, tresneria, ibilgailu abandonatuak.

• Eraikuntza-lan txiki eta etxeko konponketen obra-hondakinak.

Geografiari dagokionez:

Euskal Autonomia Erkidegoa eta haren lurralde historikoak.

Denborari dagokionez:

Urtero.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kodeak eta nomenklaturak

    Hondakinen Europar Katalogoa (HEK), Europako Batzordeak egina, eragile nagusia da hondakinak definitu eta sailkatzeko orduan. HEK-ak hondakinak kontrolatzeko sistemak harmonizatzea eta berei buruzko txostenak sortzea ahalbidetzen du. Sistema honek hondakinak iturri, prozesu eta korronteen arabera sailkatzen ditu, hondakin konparagarri eta bateragarriei buruzko estatistikak sortzeko oinarriak jarriz.

Kalitatea

    Ez da egoki

Informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali