HomeAdierazle NagusiakEgiturako Adierazle NagusiakFitxa metodologikoa: I+Gko barne-gastua

Fitxa metodologikoa: I+Gko barne-gastua

identifikazioa

izena
i+gko barne-gastua
izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
i+g estatistika - 043201
izena eta eragiketaren kodea 2. iturria
kontu ekonomikoak - 170112
erakunde arduraduna
eustat
erabilgarritasuna
urte bat +1
bigarren mailako iturriak
-
adierazlearen formula
i+gko barne-gastua guztira * 100 / bpg

helburua

i+gko barne-gastua agregatu bat da eta i+gn egiten den gastu guztia hartzen du. euskal aen ikerketa lanetan oro har egiten den ahalegin ekonomikoa neurtzea du helburu nagusitzat.

i+gko barne-gastua erlatibizatu eta bpgaren ehuneko modura emanez gero nazioartean konparazioak egin daitezke.

eremua

biztanleak:

i+gko jarduerak dituzten enpresak, erakunde publikoen menpeko zentroak eta unibertsitateak.

lurraldea:

euskal ae eta lurralde historikoak.

denbora:

urte bat.

kontzeptuak eta definizioak

adierazle honek i+gn egin den gastu osoa erakusten du, barne-produktu gordinaren ehuneko gisa.

zatidura modura lortzen da, ehunekotan.

zenbakitzailea:

i+gko barne-gastu osoa: erreferentziako urtean zehar i+gko ekintzetarako behar den gastua. euskal aen egin behar da eta berdin dio zein den funtsen jatorria.

i+g: ezagutzak areagotzeko asmoz modu sistematikoan egiten den edozein sormen lan, gizakiaren, kulturaren eta gizartearen gaineko ezagutzak barne. lan hori aplikazio berrietarako erabiltzen da gero. adibidez: oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa.

izendatzailea:

bpg: erreferentziako urtean zehar ekonomia batean gertatzen diren azken ondasun eta zerbitzuen diru-balioa da barne-produktu gordina.

kodeak eta izenak

ez da egoki

kalitatea

web eustat. ikerketa eta garapenaren estatistika (metodologia-fitxa)

informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali