Metodologia-fitxa: Kapital sozialaren inkesta (Kod. 010899)
Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori
Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa
, zehaztu zuen.
1. Kontaktua
1.1. Kontaktuko erakundea
Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
1.2. Kontaktuko unitatea
1.3. Kontaktuaren izena
1.4. Kontaktuko pertsonaren eginkizuna
1.5. Kontaktuko posta-helbidea
1.6. Kontaktuko posta elektronikoaren helbidea
1.7. Kontaktuko telefono-zenbakia
1.8. Kontaktuko fax-zenbakia
2. Metadatuen eguneratzea
28/10/2025
2.2. Metadatuen azken hedapena
2.3. Metadatuen azken eguneratzea
28/10/2025
3. Aurkezpen estatistikoa
3.1. Datuen deskribapena
Kapital sozialaren inkesta (KSI) laginketa-ikerketa estatistiko bat da, eta bere helburua da informazioa ematea osasun-baldintzak, gure ongizate pertsonala eta enplegua edo informazioa bezalako baliabideetarako sarbidea hobetzeko aukera ematen digun aberastasun soziala aztertzeko, lagun, senide, bizilagun eta/edo ikaskideen sare pertsonalek duten garrantziaren bidez, pertsona, enpresa eta erakundeekiko konfiantza, herritarren eta hauteskundeen parte-hartzea eta beste dimentsio batzuk.
Neurtutako adierazle nagusiak honako hauek dira:
- Sareko harreman pertsonalak eta sarearen tamaina
- Lagunen sarearen homogeneotasuna
- Finantza-laguntza eskuratzea
- Lanbideetan eta sareetan konfiantza orokorra izatea
- Elkarrekikotasuna eta erakundeekiko konfiantza
- Gai sozio-politikoekiko interesa eta hauteskundeetan parte hartzea
- Lankidetza, eragina eta independentzia pertsonala
- Partaidetza soziala eta politikoa, eta elkarteetan
- Gizarte eta politika gaiei buruzko informazioa eta Interneten eta sare birtualen erabilera
- Komunikabideetarako sarbidea eta informazio-iturri ugari
- Gizarte-kohesioa, segurtasuna eta ustelkeria
- Zoriontasuna eta osasuna
3.2. Sailkapen-sistemak
Sailkapen-aldagai nagusiak honako ezaugarri soziodemografiko hauek dira:
- Bizi diren lurraldea: Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa
- Jaioterria: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, beste probintzia bat edo atzerria.
- Udalerri mota: 20.000, 20.000-100.000 edo 100.000 biztanle baino gutxiago.
- Sexua
- Adina: 15-24, 25-34, 35-49, 50-64 edo 64 urte baino gehiago.
- Egoera zibila: ezkondua, ezkongabea edo alarguna, banandua edo dibortziatua
- Familia-mota: pertsona bakarrekoa, seme-alabaren bat duen bikotea, bikotekidea bakarrik, aita edo ama bakarrik seme-alabarekin, beste mota edo kolektibo bat.
- Familiaren tamaina: 1, 2, 3, 4 edo 4 pertsona baino gehiago.
- Klase soziala: baxua, ertain-baxua, ertaina edo altu-altua/ertaina.
- Amaitutako ikasketa-maila: lehen mailakoak eta hortik beherakoak, bigarren mailakoak eta erdi-mailakoak edo goi-mailakoak.
- Inkestatzeko hizkuntza: euskara edo gaztelania/beste batzuk.
- Jarduerarekiko harremana: landunak, langabeak, erretiratuak, pentsiodunak, ikasleak edo etxeko lanak.
- Lanbidea: zuzendaritzako langileak eta profesionalak, laguntzako teknikariak, administrazioko langileak, zerbitzuetako langileak, nekazaritzako eta industriako langile kualifikatuak, makineriako operadoreak edo kualifikaziorik gabeko langileak.
- Lanbide-egoera: enpresaburuak, autonomoak eta familia-laguntzak, soldatapeko finkoak eta kooperatibistak edo behin-behineko soldatapekoak.
Horrez gain, kapital sozialaren gainerako adierazleen arabera ere sailkatzen da adierazle bakoitza.
3.3. Estaldura sektoreka
Ez dagokio
3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak
3.5. Estatistika-unitatea
15 urteko eta gehiagoko bizi diren pertsonak, etxebizitza kolektiboetan bizi direnak barne.
3.6. Biztanleria estatistikoa
Euskal AEko 15 urte eta gehiagoko biztanleak, etxebizitza kolektiboetan bizi direnak barne.
3.7. Eremu geografikoa
Euskal AE
3.8. Denborazko estaldura
KSI 2007an egin zen lehen aldiz, eta harrezkero ondorengo bi unetan egin da: 2012an , 2017an eta 2022an.
3.9. Oinarri-aldia
Ez dagokio
4. Neurketa-unitatea
4.1. Neurketa-unitatea
Datuak ehunekotan eta balio absolututan (batez bestekoa) argitaratzen dira.
5. Erreferentzia-aldia
5.1. Erreferentzia-aldia
Erreferentziako aldia bost urtekoa da.
6. Mandatu instituzionala
6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia
6.2. Datu-trukea
Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
Ez da aurreikusten eragiketa hori erakunde edo erakunderen batekin lankidetza-hitzarmen bidez egitea.
7. Konfidentzialtasuna
7.1. Konfidentzialtasun-politika
Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.
Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.
4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa
7.2. Isilpeko datuen tratamendua
Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.
Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.
Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.
Inkesta sekretu estatistikoaren mende dago. Babes horrek bermatu egiten die inkestatuei emandako erantzunen tratamendu erabat anonimoa eta erantsia, eta ezin izango dira inoiz modu nominalean erabili, ez eta estatistika-eragiketaren beraren beste helburu batzuetarako ere.
8. Hedapen-politika
8.1. Hedapen-egutegia
Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).
8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea
8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea
Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da.
Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean.
Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.
9. Hedapenaren maiztasuna
9.1. Hedapenaren maiztasuna
Hedapenaren aldizkakotasuna bost urtekoa da.
10. Irisgarritasuna eta argitasuna
10.1. Komunikatuak
Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.
10.2. Argitalpenak
Eustaten web-orrian honako argitalpen hauek daude eskuragarri:
Datuak: Azken prentsa-oharrak, txostenak eta dokumentuak, datu-bankua, mikrodatuak eta taula estatistiko hauek dituzte:
- Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: sare zabala eta hurbileko sarea, sareko harreman pertsonalak, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urte eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: lagunen sarearen homogeneotasuna, emandako eta jasotako laguntza, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urte eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: finantza-laguntza eskuratzea, osasun-arazoak, arazo emozionalak, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: lanbideetan eta sareetan duten konfiantza orokorra, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: elkarrekikotasuna, erakundeekiko konfiantza, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: gai soziopolitikoekiko interesa, hauteskundeetako parte-hartzea, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: lankidetza, eragin eta independentzia pertsonala, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: gizartean eta politikan parte hartzea, elkarteetan parte hartzea, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urte eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: gizarte eta politika gaietako informazioa, Interneten eta sare birtualen erabilera, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urteko eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: komunikabideetarako sarbidea, informazio-iturrien aniztasuna, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urte eta gehiagoko biztanleak, honakoak kontuan hartuta: gizarte-kohesioa, segurtasuna eta ustelkeria, ezaugarri soziodemografikoak ( %).
- Euskal AEko 15 urte eta gehiagoko biztanleak, zoriontasun eta osasun adierazleen arabera ezaugarri soziodemografikoei jarraiki ( %).
Gainera, taula bat gehiago dago adierazle bakoitzerako, kapital sozialaren gainerako adierazleen arabera sailkatuta. Eta azkenik, taula batzuetan laginketa-erroreak erakusten dira, aldakuntza-koefizienteekin.
Metadatuak:
- Metodologia eta kalitatea: Dokumentazio hau dauka:
Metodologia-fitxa
Erroreen kalkuluari buruzko txostena
- Definizioak
- Galdetegiak
Kapital sozialaren inkesta
10.3. On-line datu-baseak
10.4. Mikrodatuetarako sarbidea
10.5. Beste batzuk
Eustatek aukera ematen du herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarrei neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera propioa egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.
Informazio-Zerbitzua
10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa
10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa
11. Kalitate-kudeaketa
11.1. Kalitate-bermea
EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta.
Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).
Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea
11.2. Kalitate-ebaluazioa
Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa.
EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.
KSIn, EUROSTATek gomendatutako kalitate-adierazle hauen balio bakoitzerako helburu espezifiko batzuk ezartzen dira: egokitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, egokitasuna eta puntualtasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, alderagarritasuna eta kostua.
12. Egokitasuna
12.1. Erabiltzailearen beharrak
Inkestaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak hauek dira:
- Unibertsitateak
- Komunikabideak
- Administrazio autonomikoa
2023an, Eraginen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albisteen kopurua islatzen duena, 2 izan da. Web bisiten indizea, eragiketa bakoitzeko web bisiten kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
12.2. Erabiltzailearen asetasuna
Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).
2023an (inkesta zabaldu zen urtean), gogobetetze-indizea 4,03koa izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,31koa izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.
12.3. Zehaztasuna
Zabaldutako informazio-egiturak jarduera estatistikoaren plan eta programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Ildo horretan, estatistika-eragiketa honen emaitzen lurralde-desagregazio handiena lurralde historikoa da.
13. Akurazitatea eta fidagarritasuna
13.1. Akurazitate globala
Inkestaren diseinuak lortutako datuen fidagarritasun eta zorroztasun handia bermatzen du. Lagin-errorea minimizatu nahi da, honako adierazle hauetarako aldakuntza-koefizientea % 10 gainditu gabe:
- Sare zabal eta hurbilaren tamaina eta harreman pertsonalak sarean
- Zoriontasun- eta osasun-adierazleak
13.2. Laginketa-hutsegiteak
2022ko erreferentzia-aldirako, Euskal AEko sare zabalaren batez besteko tamainarako aldakuntza-koefizientearen datuak % 1,6 izan dira, hurbileko sarearen batez besteko tamainarako % 1,4 eta sareko harreman pertsonalen batez besteko tamainarako % 1,2.
Aldiz, lurralde bakoitzeko batez besteko tamainarako aldakuntza-koefizienteak honako hauek izan dira:
- Sare zabala: Araba % 3,2, Bizkaia % 2,3 eta Gipuzkoa % 2,7
- Hurbileko sarea: Araba % 2,7, Bizkaia % 2,1 eta Gipuzkoa % 2,3
- Harreman pertsonalak sarean: Araban % 2,4, Bizkaian % 1,8 eta Gipuzkoan % 2,1
Eustaten webgunean, aldakuntza-koefiziente guztiak kontsulta daitezke laginketa-erroreen estatistika-tauletan. Horrez gain, "Laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostena - Kapital sozialararen inkesta (KSI)" delakoan laginketa-erroreen kalkulua nola egiten den kontsulta daiteke.
Kapital sozialaren inkesta - Estatistika taulak
Laginketa-erroreen kalkuluari buruzko txostena. Kapital sozialaren inkesta (KSI)
13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak
2019an erantzun-tasari (urtekoa) lotutako adierazlea % 75,60 izan da.
14. Aukera eta puntualtasuna
14.1. Aukera
Desfasearen benetako balioa, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzak argitaratzen diren dataren artean igarotako denbora neurtzen duena, 2023an 9 hilabetetan kokatu da.
14.2. Puntualtasuna
Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2023an egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.
15. Koherentzia eta konparagarritasuna
15.1. Konparagarritasun geografikoa
KSI Europar Batasuneko gainerako herrialdeekin aldera daiteke, EUROSTATek familiei inkestak egiteko emandako gomendioei jarraitzen baitzaie.
Konparagarritasun-tasa, erreferentziazko erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadataren alderdien ehunekoa neurtzen duena, % 100ekoa izan da 2023an.
15.2. Denborazko konparagarritasuna
Aldi alderagarrien adierazlea, eragiketaren datuetatik "jauzirik" gabe agertzen diren aldien kopurua neurtzen duena, 4 urteko 2023. urtean izan da.
15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia
Kapital sozialari buruzko ikerketa estatistika ofizialean ezartzen ari da, eta horrek iradokitzen du KSIk ahalegin handiagoak egingo dituela erakunde-mailako estatistika-datuak biltzeko.
15.4. Barne-koherentzia
Galdesortetako datuen barne-koherentzia bermatzeko eta erroreak zuzentzeko, datuak arazteko prozesu bat egiten da. Hasierako inkesta egin ondorengo ataza multzo bat da, galdesortak betetzerakoan egin daitezkeen erroreak ezabatzeko.
Hasteko, inkesta egin den lekuan bertan gutxieneko berrikuspen bat egiten da (lehenik inkestatuen aurrean), eta, gero, ibilbide-orria osatzen da; ondoren, bulegoan sakonagoa eta zehatzagoa den beste bat egiten da, galdetegiak dagokion taldeburuari eman aurretik. Berrikuspenetik, kasu batean edo bestean, balizko zuzenketak ondorioztatuko dira, laginarekin kontaktu berri bat izatea ekarriko dutenak edo ez.
Normalean, fase hau informazioa paperezko galdesorten bidez biltzearekin lotzen da – PAPI-, inkestatzaileek beteta edo nork bere burua beteta (postaz egindako inkesten kasuan).
Galdetegi elektronikoek – CATI, CAPI edo CAW – lerrun-kontrolak, grafoak eta koherentziak izaten dituzte, baita galdetegia amaitzeko oharrak ere, betetze-akatsak murrizten dituztenak. Tresna horiek bildutako informazioa eta behin araztu ondoren paperezko galdetegiak grabatzetik eratorritakoa beste tratamendu-fase bat da, baliozkotzea izenekoa, eta horrek hainbat errore motaren berrikuspen mekanikoa dakar, aurrez definitutako arauen bidez.
Kasu batean zein bestean, errore bat detektatzeak ekintza jakin bat ekarriko du: zuzenketa zuzena (oso agerikoa bada) edo berriro harremanetan jartzea inkestatutako pertsonarekin.
16. Kostuak eta karga
16.1. Kostuak eta karga
Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2024ko urteko estatistika-programaren arabera, 1.000 €-koa da.
17. Datuen berrikustea
17.1. Datuen berrikustea - Politika
Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.
17.2. Datuen berrikustea - Praktika
Behin datuak argitaratuta, behin betikotzat joko dira.
18. Tratamendu estatistikoa
18.1 Jatorrizko datuak
Datuak galdetegi espezifiko batetik lortzen dira.
KSIren laginaren esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko familia-etxebizitza eta establezimendu kolektibo okupatu guztiek osatzen dute. Eustaten Biztanleria Erregistroaren arabera gutxienez pertsona bat bizi den familia-etxebizitzak sartzen dira.
Laginari dagokionez, etapa bakarreko lagin estratifikatua eta orekatua da, bai sexuaren eta adinaren arabera Lurralde Historikoetan, bai EAEko eskualdeetako gizabanakoen kopuruaren arabera. Laginketa geruzatu bat egiten da, honako aldagai hauek gurutzatuta:
- Lurralde Historikoa: Araba, Gipuzkoa, Bizkaia
- Udalerriaren tamaina: Hiriburuak, Ertainak (20.000-100.000) eta Txikiak (20.000 eta gutxiago)
- Nazionalitatea: nazionalak, atzerritarrak.
Laginaren tamaina 7.000 pertsona ingurukoa da.
18.2. Datuen bilketa-maiztasuna
Bost urtekoa
18.3. Datu-bilketa
Kapital sozialaren inkestaren informazioa elkarrizketa pertsonal baten bidez lortzen da, galdetegi nagusi bat (maisua), ibilbide-orri bat eta – hala badagokio – ezespenetarako galdetegi bat betez.
Galdetegian jasotako datuak grabatu eta baliozkotu egiten dira aldi berean, Eustatek fitxategi araztua jaso dezan.
18.4. Datuen baliozkotzea
Informazioa biltzeko prozesuan, datuak behar bezala grabatzeko beharrezko kontrolak eta baliozkotzeak egiten dira. Hiru kategoriatan egituratzen dira:
- Tarte-balidazioak: galdera/erantzun (eremu) bakoitzaren baliozko balioak kontrolatzen dituzte, horien nahitaezkotasuna barne.
- Grafoaren balidazioak: galdera-erantzunen koherentzia kontrolatzen dute, galdesortak betetzeko grafoaren arabera, halakorik badago.
- Koherentzia-balidazioak: datu-basean jasotako edozein informazio erlazionatzeko aukera ematen dute, bai inkestan bertan sortutakoa, bai laguntzako edo erreferentziako beste bat.
18.5. Datuen bilketa
SAS programen bidez, biztanle-jasogailuak gehitzen zaizkio erregistro bakoitzari, eta eragiketaren adierazle sintetikoak sortzen dira. Ondoren, tasak eta indize sintetikoak lortzeko balio duten taulak egiten dira, eta horiek hedatzeko beharrezkoak diren ustiapenak egiten dira.
18.6. Doikuntza
Ez da doikuntzarik egiten.
19. Oharrak