Metodologia-fitxa: Osasunaren kontua (Kod. 170118)

Fitxa hauek ESMS (Euro SDMX Metadata Structure) egituran oinarrituta daude. Egitura hori Europako Batzordearen 2023ko otsailaren 17ko gomendioa, Europako Estatistika Sistemarako erreferentziazko metadatuei eta kalitate-txostenei buruzkoa , zehaztu zuen.

1. Kontaktua

1.1. Kontaktuko erakundea

Eustat-Euskal Estatistika Erakundea Donostia - San Sebastián Kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz

2. Metadatuen eguneratzea

27/01/2025

2.3. Metadatuen azken eguneratzea

27/01/2025

3. Aurkezpen estatistikoa

3.1. Datuen deskribapena

Osasunaren Kontua eragiketak zenbatzen ditu Euskal AEko erakunde-sektore guztiek osasunean egindako gastua, finantzatzeko modua eta gastu hori sostengatzen duten azpiegituretan egindako inbertsioa. Gainera, osasun-sektoreko makromagnitude nagusiak egiten ditu, ELGAren Osasun Kontuen Sistemaren printzipio metodologikoei jarraiki, eta sistema horrek Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian duen eragina eta nazioarteko alderaketa aztertzeko aukera ematen du.

3.2. Sailkapen-sistemak

Sailkapen-aldagai nagusiak hauek dira:
- Hornitzailea
- Funtzioa
- Finantzaketa-sistema
- Lurralde historikoa

Osasun gastua hornitzaileen arabera sailkatzea (ICHA-HP)

Osasun arloko gastu korrontearen sailkapen funtzionala (ICHA-HC)

Osasun gastua finantzazioaren arabera sailkatzea (ICHA-HF)

Osasunaren kontuen sistema 2011 (SHA 2011, argitalpen berrikusia 2017). ELGA

3.3. Estaldura sektoreka

Eragiketak Osasun Kontuen Sisteman (SHA 2011) ordezkatzen dituen 3 dimentsioak estaltzen ditu, ELGAk eginak. Honako hauek dira:
- Osasun-arretako funtzioak (ICHA-HC)
- Osasun-hornitzaileak (ICHA-HP)
- Finantzaketa-eskemak (ICHA-HF)

3.4. Kontzeptu eta definizio estatistikoak

3.5. Estatistika-unitatea

Unitate estatistikoa bat dator ICHA-HF finantzaketa-sistemen sailkapenean definitutako osasun-ondasun eta -zerbitzuetan finantzaketari eta gastuari buruzko erabakiak hartzen dituzten unitate instituzional bakoitzarekin.

3.6. Biztanleria estatistikoa

ICHA-HF finantzaketa-sistemen sailkapenean definitutako osasun-ondasun eta -zerbitzuetan finantzaketari eta gastuari buruzko erabakiak hartzen dituzten Euskal AEko erakunde-unitateak.

3.7. Eremu geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoa eta desagregazio-maila handiena lurralde historikoa da.

3.8. Denborazko estaldura

Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunaren Kontua 1997. urtean egin zen lehen aldiz, eta 2000. urteaz geroztik urtean urteko datuak eskaintzen dira.

3.9. Oinarri-aldia

Oinarri-aldia 2018. urtekoa da, urte horretan egin baitzen azken aldaketa metodologiko esanguratsua (definizioen edo sailkapenen aldaketak...), eta kontua 2011ko System of Health Accounts-era (SHA 2011) egokitu zen.

4. Neurketa-unitatea

4.1. Neurketa-unitatea

Gastuaren datuak balio absolutuetan (mila eurotan) eta ehunekoetan argitaratzen dira.

5. Erreferentzia-aldia

5.1. Erreferentzia-aldia

Estatistikan jasotzen diren datuen aldia urte naturala da. "t" urtean, "t-2" urteko behin betiko datuak eta "t-1" behin-behineko datuak argitaratzen dira.

6. Mandatu instituzionala

6.1. Egintza juridikoak eta beste akordio batzuk

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legeak (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) xedetzat du Euskal Autonomia Erkidegoko estatistikak bere helburu eta eskumenetarako arautzea, lurralde historikoetako eta autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuko beste erakunde publiko batzuetako estatistikak arautzea, eta estatistika-jarduera horren antolaketa ere arautzea. Euskal Estatistika Planak osatzen du lege hori, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna baita, eta bertan jasotzen dira indarrean dagoen aldian egin beharreko estatistikak eta mota horretako beste jarduerak. Euskal Estatistika Plana Lege bidez onartu behar da. Gaur egun indarrean dagoen plana azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez 2023-2026 aldirako onetsitakoa da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Euskal Estatistika Plana, azaroaren 9ko 10/2023 LEGEAren bidez onetsia

6.2. Datu-trukea

Eustaten eta Euskal AEko gainerako estatistika-zerbitzuen (Eusko Jaurlaritzako sailak eta erakunde instituzionalak) arteko datu-trukeak, bai eta erakunde horien eta Estatuaren artekoak ere, Eustatek garatutako jardueren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) arautzen dira. 4/1986 Legeak xedatzen du, halaber, Euskal AEren eta estatuaren arteko lankidetza-hitzarmenak egitea, Euskal AEren eta estatuaren helburuetarako balio duten estatistikez elkarrekin baliatzeko.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

Ez da aurreikusten eragiketa hau erakunderen batekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bidez egitea.

7. Konfidentzialtasuna

7.1. Konfidentzialtasun-politika

Eustatek beharrezko neurriak hartzen ditu gizabanakoak edo erakundeak zuzenean edo zeharka identifikatzea eragozteko, apirilaren 23ko 4/1986 Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko LEGEAren aplikazio zorrotzari esker, estatistika-sekretua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez. Informazioa biltzen duten langile guztiak eta Eustaten barruan beste edozein funtzio betetzen duten langileek isilpekotasun-klausula sinatu behar dute (apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAren 15. artikulua). Isilpekotasun-klausula hori Eustatek zuzenean kontratatutako langileek eta datuak biltzeko azpikontratatutako langileek onartu behar dute.

Eragiketak galdetegi bat duenean, bildutako informazioa apirilaren 23ko 4/1986 LEGEAk araututako sekretu estatistikoak babesten duela adierazten da.

4/1986 Legea, apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzkoa

7.2. Isilpeko datuen tratamendua

Estatistika-prozesuan datuak babesteko eta isilpekotasuna gordetzeko araudia eta jarraibideak, batez ere, datu babestuak dauzkaten fitxategiak eskuratzeko, tratatzeko eta biltzeko ezarritako segurtasun-protokoloetan oinarrituko dira, datu pertsonalak nahiz datu estatistikoak izan. Araudi hori Eustaten Segurtasun Agirian zehatz ageri da.

Emaitzen tauletan, ez dira maiztasun txikiko aldagai sentikorrak argitaratzen, ez eta, zenbait estatistika-unitateren ekarpen nagusiek zeharkako identifikazioa ahalbidetzen duten gelaxkak ere. Mikrodatuen fitxategiak zabaltzen direnean, fitxategi horiek ez dute inola ere erregistro-identifikatzaile zuzenik edo datu pertsonalik jasoko, eta aldagaiak zeharka identifikatzea eragozteko irizpideak aplikatuko dira.

Isilpekotasunaren tratamendua Eustat-en estatistika-eragiketetan.

8. Hedapen-politika

8.1. Hedapen-egutegia

Egutegiaren aurrerapena urte bakoitzeko azken hiruhilekoan argitaratzen da, eta koiunturari buruzko estatistikak argitaratzeko data zehatzak eta egiturazko estatistikak argitaratzeko hilabetea erakusten ditu; ondoren, hilabete bakoitzeko azken egunetan (t) hilabeterako programatutako egiturazko estatistikak argitaratzeko egun zehatza iragartzen da (t+1).

8.2. Hedapen-egutegirako sarbidea

Egutegia
Egutegia

8.3. Erabiltzailearentzako sarbidea

Europako estatistiken praktika onen kodeari jarraituz, erabiltzaile guztiek denbora berean dute sarbidea estatistika-informaziora eta edozein kanpo-erabiltzaileri emandako aurretiazko sarbide pribilegiatu oro mugatua, kontrolatua eta jakinarazia izan behar da. Hori horrela, Eustatek egindako prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude eskuragarri, zabaltzeko ezarritako egunean, eta Euskal AEko komunikabide guztietara bidaltzen dira aldi berean. Halaber, hedapen ofiziala baino ordu batzuk lehenago, Eustaten zenbait prentsa-ohar Eusko Jaurlaritzako sailen batera igor daitezke, enbargo pean; baldin eta sail horiek, hedatzear dagoen eragiketarekin duten loturagatik, denbora eduki nahi badute arduradunek komunikabideen galderei erantzuteko prestatu ahal izateko.

9. Hedapenaren maiztasuna

9.1. Hedapenaren maiztasuna

Bi urtean behin egiten eta argitaratzen da kontua, eta urteko emaitzak lortzen dira.

10. Irisgarritasuna eta argitasuna

10.1. Komunikatuak

Eustatek estatistika-eragiketen emaitza nagusiak zabaltzen dituzten prentsa-oharrak egiten ditu. Prentsa-oharrak Eustaten webgunean daude, estatistika-eragiketa bakoitzari dagokion menuan. Eustatek Newsletterrak izeneko prentsa-zerbitzua ere eskaintzen du; posta elektronikoz zabaltzen diren albiste-buletinak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait arlo eta sektoreren gaineko estatistika-informazio garrantzitsuena biltzea dute helburu.

Prentsa Oharrak
Prentsa Oharrak

10.2. Argitalpenak

Eustaten webgunean honako argitalpen hauek daude eskuragarri:

*Datuak: azken prentsa-oharrak, txostenak, grafiko interaktiboak, datu-bankuak eta estatistika-taula hauek:
  -Euskal AEn osasun gastua eta adierazleak.
  -Euskal AEn osasun gastu arrunta funtzioen arabera (milaka euro).
  -Euskal AEn osasun gastu arrunta hornitzaileen arabera (milaka euro).
  -Euskal AEn osasun gastu arrunta hornitzaile eta lurralde historikoaren arabera.
  -Euskal AEn osasun gastu arrunta funtzioen eta herrialde historikoen arabera.
  -Euskal AEn osasun gastu arrunta hornitzaile eta finantzazioaren arabera.
  -Euskal AEn osasun gastu arrunta, funtzioen eta finantzaketa-iturrien arabera.
  -Gastuaren adierazleak herrialdearen arabera.

*Metadatuak:
   - Metodologia eta kalitatea: Kalitate-fitxa, metodologia-fitxa eta ohar metodologikoa ditu.
   - Definizioak
   - Kode eta izendegiak

Osasunaren kontua

10.3. On-line datu-baseak

10.5. Beste batzuk

Eustatek aukera ematen die herritarrei, enpresei, administrazio publikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateei eta abarri neurrira egindako informazio-ustiapen espezifikoak eskatzeko, beren jarduera egiteko edo beste arrazoi batzuengatik estatistika-informazioa behar dutelako.

Informazio-Zerbitzua

10.6. Metodologiari buruzko dokumentazioa

10.7. Kalitateari buruzko dokumentazioa

11. Kalitate-kudeaketa

11.1. Kalitate-bermea

EUROSTATek Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean proposatutako kalitate-adierazle estandarretan oinarritzen da Eustaten estatistiken kalitatea bermatzeko esparrua. Kode honek 16 printzipio ditu, hiru arlotan banatuta: Erakunde-ingurunea, prozesuak eta produktuak. Printzipio bakoitzak neurtzeko aukera ematen duten adierazle batzuk ditu lotuta. Testuinguru horretan, Eustatek bere adierazleak egiten ditu estatistika-eragiketa bakoitzaren kalitatea ebaluatzeko, eta EUROSTATen zenbait tresna baliatzen ditu kalitatea neurtzeko. Tresna horien artean DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia (11.2 atala aztertu) eta erabiltzailearen gogobetetze-inkesta daude (12.2 atala aztertu).

Europako estatistiketako jardunbide egokien kodea

11.2. Kalitate-ebaluazioa

Eustatek ebaluazio-protokolo bat du finkatuta, eta DESAP (Development of a Self Assessment Programme) galdetegia erabiltzen da bertan. Tresna horri esker, eragiketa estatistiko bakoitza azter dezakete egileek edo eragiketa horretan parte hartzen duen taldeak, hurrengo eragiketetan ezar daitezkeen hobekuntzak hautemateko. Ebaluazioa urtero egiten da, betiere eragiketak maiztasun hori edo txikiagoa badu; eragiketa egiteko maiztasuna urtebete baino gehiago bada, amaitzen denean egiten da ebaluazioa. EUROSTATek proposatutako kalitate-irizpide estandarrak aplikatzen ditu Eustatek. Eustatek egindako adierazleak gehitzen zaizkie faktore horiei, eta EUROSTATen adierazleekin batera, estatistika-eragiketaren fase guztietan kalitate-xedeak lortzeko gida gisa balio dute horiek.

Eragiketa honetan EUROSTATek proposatutako honako kalitate-faktore hauek jasotzen dira: egokitasuna, irisgarritasuna eta argitasuna, zehaztasuna eta fidagarritasuna, koherentzia, kostua eta konparagarritasuna.

12. Egokitasuna

12.1. Erabiltzailearen beharrak

Osasunaren Kontuaren erakunde erabiltzaile eta interesdun nagusiak hauek dira:
- Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila
- Foru-aldundiak
- Ekonomia eta Gizarte Kontseilua
- Unibertsitateak
- Udalak
- Erakunde sindikalak
2021 urtean, Inpaktuen indizea, prentsan eta hedabide digitaletan izandako albiste-kopurua islatzen duena, 1 -koa izan da. 2022 urtean, Web bisiten aurkibidea, eragiketa bakoitzeko web bisita kopurua adierazten duena, 2 izan da. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.2. Erabiltzailearen asetasuna

Erabiltzailearen gogobetetze-maila neurtzeko inkesta bat dago; bi urtean behin egiten da, eta erabiltzaileen ikuspuntuak eta iritziak jasotzen ditu. Inkestak gogobetetzea neurtzen du eragiketa talde bakoitzeko erabiltzailearen asebetetze-maila adierazten duen indize baten bidez (1etik 5erako eskalan neurtuta). Erabiltzaileak emandako garrantzia ere balioesten du eragiketa-taldeka (1etik 5erako eskalan neurtuta).


2022 urtean, gogobetetze-indizea 4,07 izan da, eta emandako garrantzi-maila 4,30. Biak 1-5 erreferentzia-balioaren gainean, non 1 minimoa den eta 5 maximoa.

Kalitate-fitxa

12.3. Zehaztasuna

Zabaldutako informazio-egiturak Estatistika-jardunaren urteko programetan aurreikusitako kontzeptu-, lurralde- eta denbora-desagregazioen mailak betetzen ditu. Alde horretatik, estatistika-eragiketa honen emaitzen lurralde-banakapeneko maila handiena lurralde historikoa da.

Kalitate-fitxa

13. Akurazitatea eta fidagarritasuna

13.1. Akurazitate globala

Lortutako datuen fidagarritasun eta zehaztasun maila handia bermatzen da, eskuragarri dauden iturrien kopurua % 88 baita.

13.2. Laginketa-hutsegiteak

Ez dago laginketarik.

Kalitate-fitxa

13.3. Laginketarekin zerikusi ez duten hutsegiteak


Hauek dira estatistika-eragiketaren laginketatik kanpoko errore nagusiak 2022 aldian:

Iturri erabilgarriak: % 88

Kalitate-fitxa

14. Aukera eta puntualtasuna

14.1. Aukera


2022. urtean, erreferentziako aldiaren amaieraren eta emaitzen argitalpen-dataren artean igarotako denbora neurtzen duen desfasearen balio erreala 10 hilabete -n kokatu da.

Kalitate-fitxa

14.2. Puntualtasuna


Inkestaren emaitzak Eustaten argitalpenen egutegiaren arabera argitaratzen dira. 2022. urtean egutegia betetzearen adierazlea % 100 izan da.

Kalitate-fitxa

15. Koherentzia eta konparagarritasuna

15.1. Konparagarritasun geografikoa


2022 urtean % 100 izan da erreferentziako erakunde edo organismo bakoitzarekin aldera daitezkeen metadatako alderdien ehunekoa neurtzen duen konparagarritasun-tasa.

Kalitate-fitxa

15.2. Denborazko konparagarritasuna


Konparagarriak diren aldien adierazlea, eragiketaren datuen serieko zenbat alditan agertzen diren jauzirik gabe neurtzen duena, 2022. urtean 22 urte urtekoa izan da.

Kalitate-fitxa

15.3. Sektoreen gurutzatzea - koherentzia

Eragiketaren emaitzak bat datoz Eustatek berak egiten dituen beste estatistika batzuekin; izan ere, Osasun Kontuak azken horien informazioa jasotzen du: Osasun Arreta Pribatuaren Estatistika, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistika, eta Familia Gastuaren Inkesta (EGF). Horretaz gain, Gizarte Babeseko Kontua eta Herri Administrazioen Kontu Ekonomikoak eragiketek kontraste-elementu gisa erabil daitekeen informazioa ere badute.

Osasun arreta pribatuaren estatistika

Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika

Familia-gastuaren inkesta

Gizarte babesaren kontua

Administrazio Publikoen Kontuak

15.4. Barne-koherentzia

Ez da egokia.

16. Kostuak eta karga

16.1. Kostuak eta karga

Eragiketa horren guztizko aurrekontua, 2022ko urteko estatistika-programaren arabera, 39000 €-koa da.

17. Datuen berrikustea

17.1. Datuen berrikustea - Politika

Akatsak gertatzen direnean eta akatsok hedatu ondoren detektatzen direnean, zuzendu egiten dira datuak. Kasu bakoitzari dagozkion produktu estatistikoak (prentsa-oharrak, taula estatistikoak, datu-bankua, etab.) berriz argitaratzen dira. Prentsa-oharrei dagokienez, lauki bat gehitzen da, oharra berrikusi dela jakinarazteko eta errorea zergatik gertatu den azaltzeko.

17.2. Datuen berrikustea - Praktika

Lehenik, t-1 urteko behin-behineko datuak argitaratzen dira. Hurrengo urtean, datuak berrikusi eta t-2 urteko behin betiko datuak argitaratzen dira.

18. Tratamendu estatistikoa

18.1 Jatorrizko datuak

Eragiketaren ezaugarri nagusia datuen jatorriaren sistema mistoa da, izaera administratiboko informazioa eta arestian aipatutako beste estatistika-emaitza batzuetatik eratorritako informazioa konbinatzen baititu.

18.2. Datuen bilketa-maiztasuna

Urtekoa

18.3. Datu-bilketa

Informazio-bilketa honako hauen konbinazioa da:
- Administrazio-dokumentuak biltzea eta kodetzea.
- Datu zehatzak dituzten fitxategiak jasotzea, eskaera espezifikoen arabera.
Ad hoc eskaerak egiten zaizkie erakunde hauei:
- Osakidetza: Osakidetzaren sareko zentro bakoitzaren azken zerbitzuen kostuei buruzko eskaera, eta inbertsioa
- Osasun Saila: itunen xehetasuna eta Osasun Inkestaren datuen ustiapena (bost urtean behin)
- Osalan: prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileen datuei buruzko eskaera
- Ogasun eta Finantza Saila: Osasun Sailaren likidazio-datuak eta BASEen datuak
- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Saila: "Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika" ren ustiapena.
- Eustat: "Osasun-arreta pribatuaren estatistika" eta "Familia-gastuaren estatistika (EGF)".

Honako hauei buruzko web-argitalpenetatik lortzen da informazioa:
- Lan-istripuen mutualitateak
- Funtzionarioen mutualitateak: MUFACE, MUGEJU, ISFAS.
- ONCE: Urteko kontuak. Birgaitze-zentroei buruzko datuak

18.4. Datuen baliozkotzea

Ez da egokia

18.5. Datuen bilketa

Kalkuluak aplikatzen dira lortutako informazioak aplikatutako metodologiaren tratamenduaren eskakizunei erantzuten ez dienean. Erakunde-unitate bakoitzari dagozkion dokumentuen artean, kalkulu egokiak egiteko metodoa ezartzen da. Estimazioak, beraz, ekitaldi bakoitzeko informazio-erabilgarritasunaren arabera egiten dira. Praktikan, egozpen gehienak lurraldekako daturik ez dagoelako egiten dira.

18.6. Doikuntza

Ez da doikuntzarik egiten.

19. Oharrak

19.1. Oharrak

--

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali