Osasun Inkesta

Identifikazioa

Eragiketaren izena
Osasun Inkesta
Eragiketaren kodea
030501 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Osasun Saila
Beste erakunde partaide batzuk.
EUSTAT
Aldizkakotasuna
5 urtero.
Eragiketa-mota.
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia datuen iturburuaren arabera
Oinarrizko datuak zuzenean biltzea, laginketa bidez

Helburuak

Osasun-inkestak funtsezko osagaiak dira osasunaren plangintzan erabakiak hartzerakoan. Inkesta horiek aukera ematen dute jakiteko nolakoa den egoera epidemiologikoa, nolakoak diren osasunaren joerak, bizi-azturak, eta herritarrek osasun-zerbitzuak nola erabiltzen dituzten.

Helburu orokor horiek bi helburu berezitan zehaztu daitezke:

1. Osasun sumatuan, bizi-azturetan eta osasun-zerbitzuen erabileran dauden joerak monitorizatzea.

2. Osasunean, bizi-azturetan eta osasun-zerbitzuetako sarbidean dauden arrisku-talde behinenak identifikatzea.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Inkesta honen biztanleria-unibertsoa familietan bizi den biztanleria da. Etxe kolektibo edo erakundeetan bizi direnak inkestatik kanpo geratzen dira.
Lurralde-eremua:
Inkesta hau Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuari dagokio: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
Denbora-eremua:
Osasun Inkestaren denbora-erreferentzia egin zeneko urtea da. Inkestaren aldizkakotasuna 5 urtekoa da.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdesortak

Norbanakoarentzako galdesorta

Galdesorta familiarra

Lagin-diseinua

Laginean 5.300 etxebizitza jaso dira; beraz, familia-galdeketarako 12.995 pertsona hartu dira eta banakako galdeketarako 8.036.

Lagin-diseinua: etapa biko ausazko lagina

Euskal AEko 2013ko Osasun Inkestaren lagina bi etapa hauetan egin da:

1. Lehen etapan, etxebizitza okupatuen zorizko laginketa geruzatua egin zen, Osasun Sailak mugatutako 123 oinarrizko osasun-eremuek osatutako estratuen arabera. Laginaren tamainak 10 etxebizitzakoa izan da, gutxienez, oinarrizko osasun-eremuetan. 5.300 etxebizitzak esleitu dira, honako irizpide hauen arabera:

  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoen biztanleriarekin erabat bat ez datozen osasun-eremuetako 15 urte eta gehiagoko biztanleen erro karratuari dagokion banaketa proportzionala. 2010eko biztanleriaren erregistro estatistikoan adierazitako biztanleria aintzat hartu da.
  • 15 urte eta gehiagoko biztanleen araberako banaketa proportzionala oinarrizko osasun-eremuetan.

2. Bigarren etapan, etxebizitzan bizi ziren 14 urtetik gorako pertsonen bi heren hautatu ziren, haien datuak banakako galde-sortaren bidez biltzeko.

Horretarako guztirako, biztanleriaren eta etxebizitzen eremua erabili zen; hau da, 2010eko biztanleriaren erregistro estatistikoa eta etxebizitzen gidazerrenda.

Zabalkundea

Argitalpen irarria

Izenburua:
Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkesta
Aldizkakotasuna:
Bost urtero

Datuak zabaltzeko beste bide batzuk

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali