HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaInformazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea

Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea

Identifikazioa

Eragiketaren izena
Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorea
Eragiketaren kodea
222140 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna
Eustat
Beste organismo parte-hartzaileak
Garapen Ekonomikoaren eta Lehiakortasunaren Sailako estatistika-organoa
Aldizkakotasuna
Hirurtekoa
Eragiketa-mota
Laginketa bidezko inkesta
Metodologia, datuen jatorriaren arabera
Datu primarioak laginketa bidez biltzen dira

Helburuak

Informazioaren gizartearen inkesta. Lehen sektorearen helburua da informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek (IKT) Euskal AEko lehen sektorean izan duten sartze-mailari buruzko aldian behingo informazioa ematea arduradun politikoei, eragile ekonomiko eta sozialei, unibertsitateari, ikertzaile pribatuei eta herritarrei oro har.

Aztertutako aldagaiak:

  1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) nagusien erabilera-maila.
  2. Interneten erabilera, establezimenduetan: Interneten sartzeko sistemak, Internet bidez gauzatzen diren jarduerak eta enpresen webguneen ezaugarri nagusiak: eskaintzen dituen prestazioak.
  3. Merkataritza elektronikoak ekonomiaren jardueran duen garrantzia: merkataritza elektroniko bidezko erosketen eta salmenten ezaugarriak eta bitartekoak, bezero eta hornitzaileen ezaugarriak eta bezero eta hornitzaileen jatorri geografikoa.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Euskal AEn ari diren establezimenduak, zeinen jarduera nagusia Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) ondoko ataletako batean dagoen:
01 Nekazaritza eta abeltzaintza
02 Basogintza eta baso ustiapena
03 Arrantza eta akuikultura
Lurralde-eremua:
Euskal AEko hiru lurralde historikoak hartzen ditu.
Denbora-eremua:
Euskal AEn dauden establezimenduak, biztanle-eremukoak.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Laginaren diseinua

IGI- lehen sektorea- inkesta egiteko datuak jasotzeko bi azpi-lagin osatzen dira, bata nekazaritzako ustiategietarako eta bestea arrantza-sektorerako.

2016ko edizioan lagin diseinua aldatu egin da. Edizio honetatik aurrera Informazioaren gizartearen inkestaren lagina, lehen sektorearena, bideratu da jarduera nagusia lehen sektorean duten establezimenduetara bakarrik, bazter utzita sekundariotzat dutenak edo besterik gabe nekazaritza-aktiboak dituztenak.

Gaur egungo lagin-diseinuak 1.000 inkesta inguru ditu, gutxi gorabehera 900 nekazaritza-ustiategitan banatuta, eta 100 inguru arrantza-sektorerako.

Informazioa jasotzeko modua web galdetegiaren bidez edo telefonoz da.

Galdesorta

Galdesortak

Zabalkundea

  • Aldizkakotasuna: Hiru urtean behingoa
  • Internet: www.eustat.eus
  • Prentsa-oharrak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali