HomeDokumentazioaDokumentazio zehatzakMetodologiaAzalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI

Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Azalera handietako merkataritzaren indizea-AHMI
Eragiketaren kodea.
142533 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Maiztasuna
Hilerokoa
Eragiketa-mota.
Zentsua
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Datu primarioak biltzea

Helburuak

Estatistika-eragiketa honen helburua da, azalera handietako merkataritza-sektorearen salmenten merkataritza-bilakaera eta langileria okupatuaren bilakaerari buruzko koiuntura-adierazlea lortzea.

Eremua

Biztanleria-eremua:
Aztergai ditugun merkataritza-establezimenduek bi ezaugarri dituzte: batetik, Euskal AEn 2.500 metro koadroko edo gehiagoko salmenta-eremua izatea, eta bestetik, lokal horretan garatzen den jarduera Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 47 banaketari dagokiona izatea.
Geografia-eremua:
Azalera handietako merkataritzaren indizea lurralde historiko mailan argitaratzen da.
Denbora-eremua:
Hilerokoa.

Erreferentzia-aldia 2010 da.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Galdeketak

Galdeketak

Laginaren diseinua

Azalera Handietako Merkataritza Indizeak zentsu-izaera du eta berau osatzen dute jarduera JESN 2009ko 47. dibisioan dagoen establezimendu guztiek, salmenta-azalera gutxienez 2.500 metro karratu eta Euskal AEn jarduera dutenak.

Zabalkundea

  • Internet: www.eustat.eus
  • Prentsa-oharrak
  • Estatistika taulak
  • Datu bankua (serieak)
  • EUSTATen estatistika urtekaria (urtero).

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali