Barne-merkataritzaren indizea
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Barne Merkataritzaren Indizea.
- Eragiketaren kodea.
- 142531 (Euskal Estatistika Plana).
- Erakunde arduraduna.
- EUSTAT
- Maiztasuna.
- Hiruhilekoa.
- Eragiketa-mota.
- Laginketa bidezko inkesta.
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Datu primarioen laginketa bidezko bilketa.
Helburuak
Eragiketa honen helburua Euskal AEko merkataritza sektoreko salmenten eta langile okupatuen bilakaeraren koiunturazko adierazle bat lortzea da, baita ere beren azpi-sektoreena.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
Barne Merkataritzaren Indizearen biztanleria-eremukoak dira bai Handizkako Merkataritza, bai Txikizkakoa, JESN 2009. berrikuspenean horrela sailkatzen direnak:
a. Handizkako merkataritza: Jarduera nagusia handizkako merkataritza duten merkataritzako establezimenduak, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren arabera (JESN 2009, 46. atala).
b. Txikizkako merkataritza: Jarduera nagusia salgaiak azken kontsumitzaileari eta erabiltzaile txikiei saltzea duten merkataritzako establezimenduak, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren arabera (JESN 2009, 47. atala).
- Geografia-eremua:
Barne Merkataritzako indizea autonomia-erkidego zein lurralde historikoen arabera kalkulatzen da.
- Denbora-eremua:
Barne Merkataritzako Indizea hiru hilero osatzen da; Indizeko lagineko merkataritza establezimenduetako hiru hileko bakoitzeko guztizko salmenten eta langile okupatuen datuetan oinarrituz.
Indizearen oinarrizko aldia edo erreferentzia 2005 da
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Galdeketak
Galdeketak
Laginketa-era
Barne Merkataritzako Indizearen lagina ez da ausazko prozesuen bidez hautatzen, baizik eta enpresa hautaketa baten bidez, Eustatek erabiltzen duen Merkataritzaren sektore-sailkapeneko C sektorizazioa abiapuntutzat hartuz. Sektore horien barruan merkataritza sektoreko JESN 2009ko 46 eta 47 atalak daude. Behin hautatu ondoren, Euskal AE osatzen duten hiru eskualdeetan ordezkapena dutela egiaztatzen da. Aipatutako maila bakoitzean hautatzeko irizpidea honakoa da: erantzun tasa bat (%75en gainetik) bermatzen da C sektorizazioko maila bakoitzean.
2005eko Barne Merkataritzako lagin panela ez da itxia; izan ere, aldi batetik bestera alda daiteke eta merkataritza establezimendu berriak onartzen ditu. Gaur egun indizeko lagin panela 988 merkataritza enpresak osatzen dute.
Zabalkundea
Argitalpen inprimatua:
EUSTATen estatistika urtekaria (urtero).
Beste hedapen mota batzuk (hiru hilero)